Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Gizarte zerbitzuak, mendekotasuna / mendekotasun-arriskua

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua – ELZ

Definizioa eta helburua

Laguntza- eta prebentzio-izaerako zerbitzu bat da, eta mendetasun-egoeran edo mendetasun-arriskuan dagoen erabiltzaileari bere bizilekuan jarraitzen laguntzea, bizilekuan bertan moldatzeko eta ingurune komunitarioan integratzeko aukera emango dion etxeko arretarako eta arreta pertsonalerako laguntza bat eskaintzea eta, era horretan, isolamendu-egoerak saihestea du xede. Arreta pertsonala jasotzen dutenek edo mendetasun-arriskuan daudenek soilik lortu ahal izango dute etxeko arreta.

Honako helburu hauek ditu:

  1. Autonomia pertsonalari eustea edo hura hobetzea, erabiltzaileen narriadura prebenitzea eta erabiltzaileen autonomia-galera konpentsatzea, laguntza partziala edo erabateko laguntza emanez eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak –zaintza pertsonalerako eta/edo eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak gauzatzeko beharrezkoak direnak– egiteko.

  2. Bidezkoa bada, pertsonari bizilekuan bizi-kalitate onargarri batekin ahalik eta denbora gehien jarraitzeko aukera ematea, eta ostatu-zerbitzu edo egoitza-zentro batean sartzeko aukera atzeratzea edo saihestea.

  3. Erabiltzaileen segurtasun-sentimendua indartzea.

  4. Erabiltzailearen gizarte- eta familia-arloko laguntza-sarea osatzen duten zaintzaileei babesa eskaintzea eta arreta-zereginaz partzialki liberatzen laguntzea, garapen pertsonal, profesional eta sozialerako baldintza egokiak izan ditzaten.

  5. Erabiltzailea zaindu ohi duen zaintzaile nagusia aldizka ordeztea, hura aldi batean falta denean (atseden hartzeko modalitatean).

  6. Beste zerbitzu batzuen esku-hartzea behar dezaketen premia-egoerak detektatzea. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua bateragarria izango da mendetasuna artatzeko zerbitzu guztiekin, ostatu- zerbitzuetan edo egoitza-zentroetan etengabe ematen den arreta-zerbitzuarekin izan ezik.

Mendetasun-egoeran dauden pertsonen kasuan, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren gehieneko intentsitatea I. Gradurako aurreikusitako gutxieneko intentsitatera egokituko da.

Ekonomikoak ez diren beste prestazio edo zerbitzu batzuekin bateragarri egiten denean, gutxitze bat aplikatuko zaie gehieneko intentsitateei. Gutxitze hori ez da aplikatuko telelaguntza-zerbitzuarekin bateragarri egiten denean.

Prestazio ekonomikoekin bateragarri egiten denean, prestazio ekonomikoa gutxituko da eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren gutxieneko intentsitatea bermatuko da.

Foru Aldundien eskumen-eremuari dagokio Laguntza Pertsonaleko Prestazio Ekonomikoarekin bateragarri dela erabakitzea.

Atseden hartzeko zerbitzuaren aldaera

Zaintzaile nagusiak atseden hartzeko zerbitzua mendetasun-egoeran edo mendetasun-arriskuan dagoen pertsona Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan sartuz aldi baterako edo zerbitzu honetan emandako intentsitatea aldi baterako areagotuz.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Informazioa.
  • Jarraipen-balioespena.
  • Etxeko arreta.
  • Arreta pertsonala.
  • Lagun egite soziala.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-egoeran edo mendetasun-arriskuan dauden pertsonak.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Zerbitzua eskatu deneko bizilekuan erroldatuta egotea eskaera-egunean eta udalerri berean erroldatuta jarraitzea.

Premiazkoak

  1. Bizileku horretan bizitzea, bizileku hori norberarena den edo zaintzaile nagusi gisa jarduten duen ahaide batena den kontuan izan gabe.

  2. Erabiltzaileari bertan bizitzen jarraitzea eragozten edo zailtzen ez dion egoera batean dagoen eta erabiltzailearentzat berarentzat eta etxez etxeko langileentzat arriskurik ez dakarren bizileku bat izatea.

  3. Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta/edo jarduera instrumentalak egiteko babesa eskatzea.

  4. Beharrezkoa izanez gero, ELZren prestazioarekin batera bizilekuan baldintza egokietan jarraitzeko babes nahikoak izatea.

  5. Osasun-erakundeetako edo erakunde soziosanitarioetako laguntza jarraitua eskatzen duen osasun-egoera bat ez izatea.

  6. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat edo gaixotasun mental bat izanez gero dagokion tratamendua ez baztertzea.

  7. Jokabide-nahasterik ez izatea, edota etxez etxeko langileentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua

Definizioa eta helburua

Zerbitzu hau gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean babesteko harreman-prestazio indibidual, familiako edo taldeko batzuetan datza. Prestazio horiek familiaren bizilekuan (etxeko hezkuntza, familiaren gaineko oinarrizko esku-hartzea) zein ingurune komunitarioan (kaleko hezkuntza, gizarte- eta kultura-arloko bitartekaritza) gara daitezke.

Zerbitzu honen helburuak dira erabiltzaileek:

  1. autonomiaz moldatzea, gizarteratzea eta familia- eta komunitate-inguruneko bizikidetza egokia bultzatuko duten gaitasun pertsonalak, familiakoak edo taldekoak (jarrerak, gaitasunak, jakintzak, irizpideak, jarraibideak, trebetasunak) eskuratzea eta garatzea;

  2. ohitura, portaera, pertzepzio, sentimendu eta jarrera desegokiak beste egoki batzuekin ordezkatzea.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Informazioa.
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:
  • Jarraipen-balioespena.
  • Lagun egite soziala.
  • Bitartekaritza – Bitartekotza.

Hartzaileak

Egoera:

  1. Bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak.

  2. Mendetasun-arriskuan dauden pertsonak.

  3. Babesgabetasun-arriskuko egoera arinean edo neurrizkoan dauden adingabeak; babesgabetasun-arriskuko egoera larrian dauden adingabeak edo helduak zerbitzu honetatik kanpo geratuko dira, pertsona horiek artatzea Familiekin Gizarte- eta Hezkuntza-arloan eta/edo arlo psikosozialean Esku hartzeko Zerbitzuari dagokiolako (2.7.3.1).

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Ezin izango dira eskatu Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3. artikuluan aipatzen diren titulartasun-baldintza orokorrak esku-hartzea adingabeei eragiten dieten babes- gabetasun-arriskuko egoera arinak edo neurrizkoak artatzera bideratzen bada.

Premiazkoak

Hezkuntza-arloko babesa eta/edo laguntza psikosoziala behar izatea honako helburu hauetako batekin: a) familia-bizikidetza hobetzea; b) familiako kideen arreta eta zaintzarako trebetasunak hobetzea; c) eta/edo autonomiaz moldatzeko aukera erraztea edo ahalbidetzea.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua

Definizioa eta helburua

Zerbitzu honek mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden pertsonei gizarte- eta familia- arloko babesa emateko sarea osatzen duten zaintzaileei aukera ematen die zaintzarako eta norberaren zaintzarako jakintzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzeko. Honako helburu hauek ditu:

  1. Zaintzaileek eskainitako zainketen kalitatearen hobekuntza bultzatzea.

  2. Zaintzaile nagusien bizi-kalitatearen hobekuntza bultzatzea.

  3. Beste zaintzaile batzuen erantzunkidetasuna bultzatzea.

  4. Zaintzarako eta norberaren zaintzarako jakintzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzeko aukera ematea.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

Informazioa, orientabidea eta prestakuntza.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden zaintzaile ez- profesionalak, zaintzaile nagusiak diren edo ez eta ahaideak diren edo ez kontuan izan gabe.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Eskaera aurkezten den udalerrian erroldatuta egoteko eta udalerri horretan jarraitzeko baldintza zaindutako pertsonak edo zaintzaile nagusiak bete behar du.

Premiazkoak

  1. Norbera zaintzeko eta/edo zaintza-lanak egiteko laguntza behar izatea.

  2. Hala badagokio, zaintzeko informazioa, orientabidea eta/edo prestakuntza behar izatea eta haren erantzunkidetasuna (zaintzaileak, egungoak edo zaintzaile izan daitezkeenak eta zaintzaile nagusiak ez direnak) areagotzea.

Zerbitzu honek ematen duen babesak ez du esan nahi, inola ere, zaintzailea ordeztuko denik (dagozkion zerbitzuetan aurreikusitako atseden hartzeko zerbitzuaren modalitateek erantzuten diote premia horri).

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Eguneko arretarako zerbitzuak

Definizioa eta helburua

Zerbitzu hauek egunean zehar erabil dezaketen gailu bat jartzen dute pertsonen eskura. Gailu horren bitartez, pertsona horiei arreta emateko premia espezifikoekin lotutako intentsitate txikiko laguntza eskaintzen zaie; horregatik, zerbitzu honen helburuak aldatu egiten dira xede den kolektiboaren arabera:

  1. mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran (I. gradua, Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 25etik 39ra bitarteko puntuazioa izanik) dauden adinekoei autonomiari eusten laguntzea eta ohiko bizi-ingurunean jarraitzen eta gizarteratzen laguntzea, isolamendu-egoerak konpentsatuz, behar izanez gero;

  2. zerbitzua premiaz lortu beharra dakarren bazterkeria-egoeran dauden pertsonei eguna igarotzeko eta oinarrizko elikadura- eta higiene-premiak betetzeko gailu bat eskaintzea.

Zerbitzu motak

  1. Adinekoentzako eguneko arreta-zerbitzua. Zerbitzu hau aldi batean edo modu iraunkorrean erabiltzeko da eta mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden adinekoei (I. gradua, Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 25etik 39ra bitarteko puntuazioa izanik) arreta ematen die.

  2. Bazterkeria-egoeran dauden pertsonei eguneko arreta emateko zerbitzua. Eskakizun txikiko eta aldi baterako erabilerako zerbitzua da, eta honako eginkizun hauek garatzen ditu:

  • Oinarrizko premiei erantzutea, eta, horretarako, erabiltzaileei egunean babesteko, garbitzeko eta jateko gailu bat eskaintzea.

  • Erabiltzaileei beren eskubideei eta eskuragarri dituzten gizarte-baliabideei buruzko informazioa ematea, eta erabiltzaile horiek beren egoera normalizatzeko kudeaketak egitera bideratzea.

Atseden hartzeko zerbitzuaren aldaera

Atseden hartzeko zerbitzua mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dagoen pertsona (I. gradua) adinekoentzako gaueko arretarako zerbitzuan sartuz edo zerbitzu hartan eskaintzen den intentsitatea areagotuz aldi batean.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

Lehenengo motan:

  1. Informazioa.

  2. Jarraipen-balioespena.

  3. Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:

  • Estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea: trebetasunen garapena: eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunak estimulatzeko jarduerak eta ariketa sinpleak.

  • Hezitzailea: aisia, hezkuntza- eta kultura-jarduerak.

  1. Lagun egite soziala.

  2. Garraio egokitua, hala badagokio.

Bigarren motan:

Informazioa. Bitartekaritza – bitartekotza. Hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: arlo psikosozialeko esku-hartzea (entzute aktiboa eta emozioei eustea)

Osagarriak

Lehenengo motan, hala badagokio: Mantenua. Higiene pertsonala.

Bigarren motan: Mantenua, hala badagokio. Higiene pertsonala. Ikuztegia, hala badagokio. Kontsigna.

Hartzaileak

Egoera:

Lehenengo motan: mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden adinekoak (I. gradua, Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 25etik 39ra bitarteko puntuazioa izanik).

Bigarren motan: gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak.

Adina:

Lehenengo motan: 65 urte edo gehiago izatea.

Bigarren motan: 18 urte edo gehiago izatea.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Lehenengo motan ez dago baldintza gehigarririk.

Bigarren motan eskatuko den baldintza bakarra preskripzio teknikoa da, eta zuzenean lortzeko zerbitzua denez, zerbitzua lortu ahal izango da, beraz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aurretik egindako urratsa egin behar izan gabe.

Premiazkoak

  1. Kasu bakoitzean bidezkoa den zerbitzu-modalitatearen bidez erantzuten zaien premien estaldurarako intentsitate txikiko babesa behar izatea.

  2. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mentalen bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.

  3. Jokabide-nahasterik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.

  4. Zerbitzuaren berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo dagoen osasun- laguntza espezializatu eta/edo iraunkorrik behar ez izatea.

Baterako ordainketa

Lehenengo mota baterako ordainketari lotuta dago.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Adinekoentzako ostatu-zerbitzuak

Definizioa eta helburua

Zerbitzu honek bi ostatu modalitate biltzen ditu, egonaldi luzekoak edo iraunkorrekoak –edo salbuespenez, aldi baterakoak–, mendetasun-egoeran dauden adinekoei bideratuta daudenak (I.gradua). Zerbitzu hau intentsitate txikikoa da eta langileen laguntza du (tutoretzapeko apartamentuen kasuan, langile horiek ez daude derrigorrez zerbitzu honi atxikita) tutoretzako, bitartekaritzako - bitartekotzako, lagun egite sozialeko eta gainbegiratzeko eginkizunak egiteko, baita, hala badagokio, arreta pertsonala eta etxeko arreta emateko ere.

Honako helburu hauek ditu:

  1. Erabiltzaileek komunitate-ingurunean jarrai dezaten ahalbidetzea.

  2. Erabiltzaileen autonomia pertsonalaren maila hobetzea, mailari eustea eta/edo modu autonomoan moldatzea ahalbidetzen duten gaitasun eta trebetasunen narriaduraren prebentzioa.

  3. Isolamendu-egoerak saihestea.

  4. Erabiltzaile horiei segurtasun-sentimendua ahalbidetzea.

Modalitateak (aldaerak)

  1. Tutoretzapeko apartamentuak. Tutoretzapeko apartamentuetan hainbat etxebizitza autonomo izaten dira (kopurua aldatu egiten da); apartamentu baten diseinu funtzionala izaten dute, baita zerbitzu komunak ere, aukeran erabiltzeko.

  2. Etxebizitza komunitarioa. Kolektibo-izaerako ekipamendua da, ohiko etxebizitzak dituen eraikin batean bildu daiteke, eraikin batean koka daiteke beste gizarte-ekipamendu batzuen ondoan edo helburu horretara bideratutako eraikin berezi batean eratu daiteke.

Zerbitzu hau bi modalitate horiek konbinatuz, egokiena dela irizten denaren bitartez ere eman daiteke.

Atseden hartzeko zerbitzuaren aldaera

Atseden hartzeko zerbitzua mendetasun-egoeran dagoen pertsona (I. gradua) adinekoentzako ostatu-zerbitzuan sartuz aldi baterako.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Jarraipen-balioespena.
  • Bitartekaritza – Bitartekotza.
  • Lagun egite soziala.
  • Arreta pertsonala, hala badagokio
  • Etxeko arreta, hala badagokio.
  • Tutoretza eta gainbegiratzea.

Osagarriak

Hala badagokio: Mantenua. Garbitasuna. Ikuztegia.

Hartzaileak

Egoera:

I. graduko mendetasun-egoeran dauden adinekoak, baldin eta:

  1. erreferentziazko profesionalaren balioespenaren arabera, egonaldi luzeko edo etengabeko egonaldiko (edo, salbuespenez, aldi baterako) ostatu- alternatiba bat behar badute irisgarritasunari eta/edo bizigarritasunari dagokionez ostatu-alternatiba egokirik ez dutelako, eta/edo bizikidetza- arazoak edo bakardade-arazoak (gizarte-isolamendua) dituztelako;

  2. intentsitate txikiko laguntzak behar dituzte, komunitate-ingurunean bizimodu autonomoa egitea ahalbidetuko dieten harreman-arloko trebetasunei eusteko edo trebetasun horiek garatzeko, eta, hala badagokio, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko.

Bizikidetza-unitateari eusteko, eskatzaileaz gain, honako hauek lortu ahal izango dute zerbitzua: ohiko moduan eskatzailearekin bizi den ezkontideak edo izatezko bikotekideak, eta, salbuespen gisa, haren ardurapean dauden seme-alabak.

Adina: 65 urteko edo gehiagoko pertsonak.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Gizarte- eta familia-arloko laguntza-sareko bizilekuen arteko txandakatze- kasuetan, baldintza hori zaintzen den pertsonak edo haren ahaide zaintzaile orok bete ahal izango dute, betiere eskaera egiten denean elkarrekin bizi baziren edo bizi badira.

Premiazkoak

  1. Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.

  2. Jokabide-nahasterik ez izatea eta zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.

  3. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mentalen bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Autonomia-mugek eragindako premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa

Definizioa eta helburua

Zerbitzu honek, aldi baterako edo modu iraunkorrean, mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die egunez, autonomia pertsonala hobetzeko edo autonomia pertsonalaren ahalik eta maila hoberenari eusteko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntzeko, prebentzioko, gaikuntzako eta asistentziako prestazioen bitartez. Prestazio horiek gaitzera eta gaitasunak garatzera bideratuta daude autonomia pertsonala lortzeko eta komunitate-ingurunean parte hartzeko.

Intentsitate ertain eta handiko zerbitzua da eta honako hauek bermatzen ditu: a)bigarren motako zerbitzuan edo zentroan zaintzailearen – eta hezitzaileen presentzia etengabea izatea; b) zerbitzu medikoa eta erizaintzako zerbitzua eskaintzea, hala badagokio; c) profesionalen diziplina anitzeko talde baten laguntza, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta integrala eskaintzeko beharrezkoak diren profilak betez.

Zerbitzu honen funtzionamenduan, zerbitzuaren erabilera erabiltzailearen premia eta lehentasunetara ahalik eta gehien egokitzea ahalbidetzen duten malgutasun-irizpideak aplikatuko dira.

Zerbitzu motak

  1. Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko muga fisiko eta/edo psikiko garrantzitsuak dituztelako, ohiko ingurunean beren premiak behar bezala betetzeko zailtasunak dituzten eta mendetasun-egoeran dauden adinekoentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.

  2. 3.eta 4. Desgaitasunen bat duten edo gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zerbitzua edo zentroa, diziplina anitzeko talde profesional batek gauzatutako jardun sorta antolatu eta koordinatu baten bitartez, hartzaileen garapena ahalbidetzera bideratuta eta, ahal den heinean, hartzaileen garapen pertsonal eta soziala, autonomia eta gizarteratzea xede dituen arreta gaitzaile integrala eskainita.

Hiru azpimota bereizten dira: a) Autonomia pertsonaleko zentroak, muga fisiko larriak dituztenentzat; b) Eguneko zerbitzua edo zentroa adimen- edo garapen-desgaitasuna dutenentzat; c) Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Jarraipen-balioespena.

  • Bitartekaritza – bitartekotza.

  • Arreta pertsonala.

  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:

    • Estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea: funtzio kognitiboetako esku-hartzea (psikoestimulazioa, oroimena lantzea, errealitatera bideratzea) eta trebetasunak garatzea (eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunak estimulatzen dituzten jarduera eta ariketa errazak).
    • Hezitzailea: aisia eta hezkuntza- eta kultura-jarduerak.
    • Psikosoziala: funtzio psikoafektiboetako esku-hartzea eta, hala badagokio, portaera-nahasteak kudeatzeko laguntzak ere barnean hartuz.
    • Arlo okupazionaleko edo lanaren aurreko esku-hartzea, bigarren motako zerbitzuaren edo zentroaren kasuan.
  • Lagun egite soziala.

  • Garraio egokitua, behar izanez gero, erabiltzaileen mugikortasun-zailtasunen arabera eta/edo garraio publikoa erabilita zentrora iristeko zailtasunen arabera.

  • Laguntza-produktuak eskaintzea (autonomia pertsonaleko zentroen kasuan)

Osagarriak

Garbitasuna. Mantenua, hala badagokio.

Osasun-sistemarenak

Erabiltzaileen osasun-premien nagusitasuna eta intentsitatea kontuan hartuta, zerbitzu honek osasun-sistemaren berezko prestazioak eskaini ahal izango ditu. Zehazkiago:

  1. Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zerbitzuek edo zentroek, beren izaera soziosanitarioa dela medio, honako hauek eskaini ahal izango dituzte: Erizaintzako arreta. Arreta medikoa. Errehabilitazioa, hala badagokio. Terapia. Jarduera terapeutikoak.

  2. Mendetasuna duten adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei bideratuta daudenek prestazio horiek berak eskaini ahal izango dituzte, hala badagokio.

Hartzaileak

Egoera: Lehenengo motakoak honako hauek dira: Mendetasun-egoeran dauden adinekoak (Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 39 puntutik gorako puntuazioa izanik). Bigarren motakoak, aldiz, honako hauek dira:

  • % 60tik gorako desgaitasun-kalifikazioa duten pertsonak edo mendetasuna aitortuta dutenak.
  • Gaixotasun mental kronikoaren edo luzaroko nahasmendu mental larriaren diagnostikoa – Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak emandakoa– eginda duten pertsonak edo gaixotasun edo nahasmendu horretatik eratorritako mendetasuna aitortuta duten pertsonak.

Adina:

  • 65 urteko edo gehiagoko pertsonak, lehenengo motako zerbitzuan edo zentroan.
  • 18-64 urteko pertsonak, bigarren motako zerbitzuan edo zentroan, «autonomia pertsonaleko zentroak» azpimotan izan ezik, kasu horretan ez baitago adin-mugarik.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Baldintza gehigarririk ez.

Premiazkoak

  1. Intentsitate ertain edo handiko laguntza behar izatea eguneroko bizitzako jarduerak egiteko.

  2. Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.

  3. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mentalen bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Autonomia-mugek eragindako premiei erantzuteko gaueko zentroa

Definizioa eta helburua

Mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko baliabidea da; pertsona horiek, hainbat arrazoi direla-eta (batik bat, jatorri psikikoko edo neurologikoko arrazoiengatik), intentsitate ertain edo handiko gainbegiratzea behar izaten dute gauez loaren erritmoa eta gaueko portaera kontrolatu eta erregulatzeko, baina ohiko zaintzaileek ezin diete gainbegiratze hori etxean eskaini.

Familiei babesa ematea du xede, zaintza egokia emateko gaitasuna hobetzearren eta, hartara, familia barruko dinamikan eragin positiboa izateko; izan ere, askotan, zaintza jarraituek eragiten duten estresaren eraginpean egoten baitira. Zerbitzua gaueko zentro batean (egoitza-ekipamendu batean integratuta dagoena edo ez) eman daiteke edo, bestela, 2.4.1, 2.4.2 eta 2.4.3 fitxetan aurreikusitako egoitza-zerbitzu baten esparruan, gaueko arreta-zerbitzu moduan.

Zerbitzu motak

  1. Adinekoentzako gaueko zerbitzu edo zentroa.

  2. Desgaituentzako gaueko zerbitzu edo zentroa.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Jarraipen-balioespena
  • Arreta pertsonala.
  • Garraioa egokitua, behar izanez gero, erabiltzaileen mugikortasun-zailtasunen arabera eta/edo garraio publikoa erabilita zentrora iristeko zailtasunen arabera.

Osagarriak

Gaua igarotzea- Mantenua (afaria eta/edo gosaria). Garbitzea.

Osasun-sistemarenak

Erizaintza-zerbitzua.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

Adina:

  • 65 urte eta gehiago dituztenak, 1. modalitatean.
  • 18 urte edo gehiago dituztenak, 2. modalitatean

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Ez dago baldintza gehigarririk.

Premiazkoak

  1. Intentsitate ertain edo handiko gainbegiratzea behar izatea gauez loaren erritmoa eta gaueko portaera kontrolatu eta erregulatzeko.

  2. Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.

  3. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mental bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Adinekoentzako egoitza-zentroak

Definizioa eta helburua

Zentro horietan ohiko bizitokia edo bizitoki iraunkorra eta, hala badagokio, aldi baterako bizitokia eskaintzen zaie II. eta III. graduko mendetasun-egoeran dauden adinekoei, beren premiak ohiko ingurunean edo ostatu-alternatiba arinagoetan behar bezala bete ezin badituzte intentsitate handiagoko babesak behar dituztelako. Zentro horietan arreta integrala eta jarraitua eskaintzen da.

Intentsitate handiko zentroak dira eta honako hauek bermatzen dituzte: a) zaintzaileen presentzia iraunkorra, eguneko 24 orduetan; b) zerbitzu medikoa eta erizaintzako zerbitzua eskaintzea; c) profesionalen diziplina anitzeko talde baten laguntza, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta integrala eskaintzeko beharrezkoak diren profilak betez.

Honako helburu hauek ditu:

  1. Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beharrezkoa den zainketa eta laguntza pertsonala bermatzea erabiltzaileei, autonomia pertsonalari eusteko eta, ahal den heinean, garapena sustatu eta narriadura saihesteko ahalegina eginda.

  2. Erabiltzaileek, behar den babesarekin, komunitate-ingurunean parte hartzeari eta ingurune horrekiko harremanei eustera bideratutako jarduerak gauzatzea edo egiten jarraitzea.

  3. Erabiltzaileek familiarekiko, beste egoiliarrekiko edo egoitza-ingurunetik kanpoko jendearekiko harremanei eutsi eta harremanak zabaltzea eta, ahal den heinean, zentroaren bizitzan parte hartzea.

  4. Segurtasun-sentimendua ahalbidetzea.

Zentroa edo bertako unitateetakoren bat osasun- eta gizarte-arreta trinkoa, aldiberekoa, koordinatua eta egonkorra behar duten adinekoei zuzenduta daudenean, zentro edo unitate horiek izaera soziosanitarioa izango dute.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Informazioa.
  • Jarraipen-balioespena.
  • Bitartekaritza – Bitartekotza.
  • Arreta pertsonala.
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:
    • Estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea:
      • funtzio kognitiboetako esku-hartzea: psikoestimulazioa, oroimena lantzea errea-litatera bideratzea;
      • trebetasunen garapena: eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunak estimulatzen dituzten jarduera eta ariketa errazak.
    • Hezkuntza-arloko esku-hartzea: aisia eta hezkuntza- eta kultura-jarduerak.
    • Arlo psikosozialeko esku-hartzea: funtzio psikoafektiboetako esku-hartzea eta, hala badagokio, portaera-nahasteak kudeatzeko laguntzak ere barnean hartuz.
  • Lagun egite soziala.

Osagarriak

Mantenua. Ikuztegia. Garbiketa.

Osasun-sistemarenak

Erizaintzako arreta. Arreta medikoa. Errehabilitazioa. Laguntza psikologikoa.

Hartzaileak

Egoera:

Mendetasun-egoeran dauden pertsonak (II. eta III. graduak eta, salbuespen gisa, I. gradua aldundiek hala aurreikusten badute eta salbuespen hori preskripzio teknikoan behar bezala justifikatuta geratzen bada). Salbuespen moduan, eta bizikidetza-unitateari eusteko, honako pertsona hauek ere balia daitezke zerbitzu honetaz, hartzailearekin batera, betiere legez zehaztutako baldintzetan:

  1. ohiko moduan berekin bizi den ezkontidea edo izatezko bikotekidea;

  2. erabiltzailearekin bigarren mailarainoko odol-ahaidetasun edo ezkontza- ahaidetasunezko harremana duela egiaztatzen duenak, ohiko moduan berekin bizi bada.

Adina:

65 urtetik gorakoak, baina muga hori ez zaio aplikatuko, hala badagokio, erabil-tzailearekin batera laguntzaile moduan sartzen den ezkontide edo ahaideari.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Ez dago baldintza gehigarririk.

Premia-baldintzak

  1. Intentsitate handiko babesa behar izatea eguneroko bizitzako jarduerak egiteko.

  2. Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea, egoitza-zentroak edo unitateak izaera soziosanitarioa dutenean izan ezik.

  3. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mental bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.

  4. Aldi baterako egonaldien kasuan, aldi baterako egoitza-alternatiba behar izatea bere ohiko bizilekuan zaintza egokia jasotzeko aldi baterako ezintasuna edo zailtasun larria eragiten duten egoerei aurre egiteko, zaintzaile nagusi eta ohikoak atseden hartu ahal izateko.

  5. Aldi baterako egonaldia premia soziosanitario batek eragin badu edo osasun-arazo batekin lotuta badago, kasu horretan sartzeko ez da eskatuko mendetasuna aitortua izatea baina aldi baterako mendetasun-egoera bat egotea ezinbestekoa izango da eta egoera hori ondoren egiaztatu beharko da.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Atsedenerako zerbitzua

Definizioa eta helburua

Zerbitzu honek aldi baterako egonaldiak eskaintzen dizkie bigarren mailako arreta-zerbitzuetan, zehazki egoitza-zentroetan, eguneko zerbitzu edo zentroetan eta gaueko zentroetan, inoren laguntza behar duten pertsonei, desgaituei edo gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei, normalean gizartearen nahiz familiaren laguntza dutenei, zaintzaile nagusiak denbora izan dezan atseden hartzeko, suspertzeko eta/edo garapen pertsonalerako, edo bere zaintza-zereginek betetzea eragozten dioten premiazko egoera bati aurre egiteko.

Bere helburuak dira zaintzaileak:

  1. Bere denbora izatea atseden hartzeko, suspertzeko, aisiarako eta, orokorrean,autozainketarako eta garapen pertsonalerako, edo, era berean, bere zaintza-eginkizunek betetzea eragozten dioten premiazko egoeraren bati aurre egiteko.

  2. Zaintza-lanei lotutako esfortzu txikiagoa izatea; era horretan gainkargako egoerak eta estres-egoerak eta zaintzailearen osasunean sor litezkeen narriadurak prebenituz.

Bi helburuek xede bera dute, hau da, zaintzaileak zaintzen duen pertsonak bere ohiko etxebizitzan jarrai dezala, eta atsedenaren bitartez zaintza-egoera egokia lortzea.

Aldi berean, atseden-zerbitzuak, eguneko eta egoitzako modalitateetan, zaindutako pertsonengan oinarritutako beste helburu osagarri batzuk ditu:

  1. Trebetasunak eta gaitasunak sustatzea bere autonomia pertsonalerako eta bizimodu independentea garatzeko.

  2. Komunitate-ingurunean garatzeko trebetasunak eta pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak sustatzea.

  3. Ingurune berri batera egokitzeko gaitasuna garatzea, etorkizunean izan ditzakeen premiak aurreikusiz.

Zerbitzuaren aldaerak

Arreta jasotzen duen pertsonaren egonaldiak honako hauetan: bigarren mailako arretako egoitza- zentroak; bigarren mailako arretako eguneko zerbitzuak edo zentroak; bigarren mailako arretako gaueko zentroak.

Prestazioak

Aldi baterako egonaldia gauzatuko den egoitza-zentroarenak, eguneko zerbitzuarenak edo zentroarenak edo gaueko zentroarenak, kasuan kasu, dira.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile nagusiak eta ez-profesionalak, edo desgaitasun bat edo gaixotasun mental kroniko bat duten eta bigarren mailako arretarako egoitza-zerbitzuetarako, egunekoak nahiz gauekoak, lortzeko aukera emango dietenak, horien bitartez gauzatzen baita atsedena.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

  1. Zaindutako pertsona nahiz zaintzailea dagokion Lurralde Historikoko udalerrietakoren batean eta helbide berean erroldatuta egotea eskaera egiten den datan, eta Lurralde Historiko horretan erroldatuta jarraitzea.

  2. Zaindutako pertsona nahiz zaintzailea helbide berean erroldatuta egotea eskaera- dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan.

  3. Kasu bakoitzean atseden hartzeko egonaldia gauzatzen den bigarren mailako arreta-zerbitzuan –egoitza-zentroan, eguneko zerbitzuan edo zentroan edo gaueko zentroan– sartzeko baldintzak betetzea.

  4. Zaintzailearen eta arreta jasotzen duen pertsonaren arteko bizikidetza egiaz-tatzea; salbuespen gisa, bizikidetza-baldintza hori ez da bete behar izango zainketen ohiko prestazio eraginkorra Udalaren gizarte-zerbitzuen txosten sozialaren bidez justifikatuta dagoen kasuetan.

Premiazkoak

Atseden-premia izatea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) emateko eta ingurune fisikora egokitzeko zerbitzua

Definizioa eta helburua

Zerbitzuaren helburua eguneroko bizitzako jarduerak egiteari dagokionez autonomia pertsonala eta beren kasa balia daitezen ahalbidetzea da. Helburu hori izanik: a) dauden laguntzako produktuei buruzko informazioa eta orientabidea ematen du, baita irisgarritasuna hobetzea ahalbidetzen duten ingurune fisikoaren egokitzapenei buruzkoa ere; b) eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beharrezkoak diren laguntzako produktu berreskuragarriak lortzen laguntzen du, mailegu-sistemaren bitartez, bai pertsona bere etxebizitzan dagoenean, bai bizitoki- edo egoitza-zerbitzuren batean dagoenean; c) ohiko etxebizitza egokitzeko proposamenak egiten ditu, eta horri esker etxebizitzaren irisgarritasun-maila eta pertsonak haren barruan izango duen autonomia-maila hobetzea ahalbidetuko da.

Zerbitzuak bere laguntza-produktuen eskaintza eta ingurune fisikora egokitzeko proposamenak ahalik eta gehien egokitzen ditu irisgarritasun unibertsalaren eta denontzako diseinuaren ikuspegira. Laguntza-produktu berreskuraezinak lortzeko aukera, horiek erosteko emandako laguntza ekonomikoen bitartez bermatu ahal izango da.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen (17.2 artikulua) eta Dekretu honen ondorioetarako, honako hau ulertzen da laguntza teknikotzat (laguntza-produktua: autonomiarako mugak prebenitu, konpentsatu, arindu edo ezabatzeko produktu, tresna, ekipamendu edo sistema tekniko oro, merkatuan lehendik dagoena edo berariaz fabrikatua. Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) izan daitezke: a) berreskuragarriak , onuradun batzuek batak bestearen ostean erabili ahal izateko modukoak direnean eta lekuz aldatzeko modukoak direnean garraioa beste kosturik gabe. Berreskuragarriak diren laguntza teknikoak hornidura-zerbitzuen edo aldi baterako lagapenen bidez emango dira; b) berreskuraezinak , beren ezaugarriak direla-eta eskualdatu ezin direnean eta, ondorioz, onura eskatzaile bakar bati edo, salbuespen gisa, aldi berean hainbati dakarkienean. Berreskuratu ezin diren laguntza teknikoez baliatzeko modua laguntza horiek bermatzeko laguntza ekonomikoak esleituz bermatu ahal izango da.

Eta ingurune fisikora egokitzea : arkitektura-oztopoak ezabatzeko modua emango duten obrak diseinatu eta gauzatzea eta erabiltzailearen ohiko bizilekuan egokitzeak egitea, haren irismena errazteko eta haren autonomia-pertsonalaren maila hobetzeko. Zerbitzua eman ezin denean, laguntza ekonomikoen bidez bermatuko dira ingurune fisikoan egin beharreko egokitzeak.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Informazioa.
  • Orientabidea, honako hauek barne: a) egokitzat hartzen diren laguntzako produktuak eta ingurune fisikoaren egokitzapenak agintzea; b) laguntza-produktu berreskuraezinak eskuratzeko eta/edo ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikorantz orientatzea (3.3.1 eta 3.3.2 fitxak).
  • Laguntza-produktuak eta horiek erabiltzeko hasierako oinarrizko entrenamendu bat ematea.
  • Ingurune fisikora egokitzea

Osasun-sistemarenak

Osasun-katalogoan bilduta dauden laguntza-produktuak, osasun-araudian aurreiku- sitakoaren arabera.

Etxebizitza

Egokitzapenak ohiko etxebizitzan, etxebizitza-araudian aurreikusitakoaren arabera.

Hartzaileak

Egoera: % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenak Mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

Adina: Adin-mugarik gabe, honako hauentzat salbu: a) motordun ibilgailuak plataforma jasotzaileen bitartez egokitzea (3 urte edo gehiago izatea); b) entzumen-protesiak (16 urte edo gehiago izatea).

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

  1. Eskaera-dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

  2. Kontzeptu berarengatik azken 6 urteetan ez jaso izana laguntzako produkturik edo laguntza teknikorik, entzumen-protesiak izan ezik, betiere dagokion txosten teknikoaren bitartez behar bezala justifikatutako salbuespenezko kausaren bat ez bazegoen.

  3. Ingurunea egokitzeko zerbitzua eskuratu ez izana aurretik, salbu eta bitartean, mugitzeko zailtasunak nabarmen areagotu badira eta egoera berriaren ondorioz egokitzapen berriak egin behar badira.

Premiazkoak

  1. Eskatutako laguntza-produktua behar izatea desgaitasunaren edo mendetasunaren ondorioak arintzeko.

  2. Egokitzapenak egin behar izatea ohiko etxebizitzan, etxebizitza irisgarria izateko eta haren barruan autonomia-maila hobetzeko, eta egiaztatutako desgaitasunaren edo mendetasunaren ondorioak arintzeko.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Garraio egokituko zerbitzua

Definizioa eta helburua

Bere autonomian mugikortasunik ezaren ondoriozko mugak dituzten pertsonentzako atez ateko garraio-zerbitzua. Mugikortasunari laguntzeko produktuak erabiltzen dituzten pertsonen premietara egokitutako ibilgailuen bitartez ematen da (gurpil-aulkiak, ohatilak, taka-takak edo bestelakoak). Pertsona horiek garraio-sare publikoaren bitartez egin ezin izango lituzketen bidaiak egitea ahalbidetzen du, ohikoak ez diren jarduerak egiteko joan-etorriak egin behar dituztenean.

Aurrekoaren ondorioetarako, honako hauek jotzen dira ohiko jardueratzat: a) lanegunetan egunero egiten direnak (lanera, eskolara, prestakuntza-zentrora, eguneko zentrora edo beste batzuetara joatea); b) asteburuan egiten direnak (aisia eta astialdia); c) lanegunetan maiz eta erregularki egiten direnak, baina ez egunero (medikuarengana joatea, kudeaketak egitea, edo antzeko beste batzuk).

Zerbitzu honek pertsonen autonomia bultzatu nahi du, administrazio publikoetan mugikor-tasunaren eta garraioaren arloan eskumena duten arlo edo sailen beharrezko lankidetza izanik.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

Garraio egokitua.

Hartzaileak

Egoera: Mugikortasunean muga larriak dituzten eta II. eta III. graduko mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Eskaera-dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

Premiazkoak

  1. Etxebizitzan bertan edo lehen mailako arreta emateko bizitoki-zerbitzu batean bizitzea.

  2. Behar bezala egokitutako ibilgailu propioa ez izatea eta, aldi berean, ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikoa ez eskatzea (3.3.2).

  3. Garraio-sare publikoa erabiltzeko aukerarik ez izatea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa – LPPE

Helburuak

Prestazio horren helburua, batetik, mendetasuna duten pertsonen autonomia sustatzea da, eta bestetik, laguntza pertsonala kontratatzen laguntzea, onuradunari hezkuntza jasotzen eta lanera joaten lagunduko diona, baita bere eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak gauzatzean bizitza autonomoagoa izaten lagunduko diona ere.

Prestazioaren ezaugarriak eta hura jasotzeko baldintzak

Aldian behingoa da.

Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren (AMAS) barruan dago eta haren prestazio ekonomikoekin bateraezina da, Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa salbu ostatu- edo egoitza-plaza baten gastuak ordaintzeko bideratzen ez denean, Mendetasunari arreta emateko zerbitzu guztiekin bateragarria da, egoitza-zentroetako edo ostatu-zerbitzu publikoetako itundu pribatuetako edo itundu gabeko pribatuetako egonaldiak salbu.

Ostatu-zerbitzu bateko bi hilabetetik gorako aldi baterako egonaldiren batekin bateragarri egiten badira, etenda geratuko da aldi baterako, egoitza-egonaldia amaitzen den arte.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuarekin bateragarria ote den erabakitzea Foru Aldundien eskumena da.

Zenbatekoa

Gehieneko zenbatekoa urtean behin finkatuko dute Foru Aldundiek mendetasun-gradu bakoitzerako, eta estatuak ekitaldi bakoitzerako ezarritakoa hartuko da gutxieneko erreferentziatzat. Gehieneko zenbateko hori murriztu egiten da honako hauek kontuan izanik:

  1. Laguntza pertsonalaren kontratazioaren kostua, aipatutako gehieneko zenbatekoaren mugarekin.

  2. Eskatzailearen banako gaitasun ekonomikoa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen finantzaketan ordaintzera behartuta dauden pertsonen partaidetza ekonomikorako irizpide orokorrak erregulatzeko araudian horri dagokionez zehaztutako moduan.

  3. Mendetasun-egoerei arreta emateko beste gizarte-zerbitzu batzuk aldi berean erabiltzea, telelaguntza-zerbitzuaren kasuan izan ezik; telelaguntza-zerbitzua prestazio ekonomikoarekin batera egin daiteke, horren zenbatekoan eraginik izan gabe.

  4. Antzeko izaera eta helburua duten bestelako prestazioak –gizarte-babeserako erregimen publikoetan ezarritakoak– kobratzea: a) baliaezintasun handiko osagarria; b) % 75eko edo hortik gorako desgaitasun-gradua duen 18 urtez gorako ardurapeko seme edo alaba bakoitzarengatiko esleipen ekonomikoaren gehigarria; c) hirugarren pertsonak kotizazio gabeko baliaezintasun- pentsioa behar izateagatiko gehigarria.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

Adina: 3 urteko edo gehiagoko pertsonak

Lortzeko baldintzak

Mendetasuna duen pertsonari aplikatzeko baldintzak:

  1. Eskaera aurkezten den egunean, prestazioa eskatzen den Foru Aldundiari dagokion Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan erroldatuta egoten jarraitzea prestazioa jasotzen den denbora guztian.

  2. Behar dituen zerbitzuak erabakitzeko, kontrolatzeko eta laguntzaile pertsonalari zerbitzu horiek nola eman behar diren adierazteko jarraibideak emateko gaitasuna izatea, honako kasu hauek salbu:

    • onuradunak 18 urte edo gehiago ez dituenean; kasu horretan, guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonari eskatuko zaio gaitasun hori;
    • eginkizun horiek modu autonomoan betetzeko gaitasun intelektuala ez duenean; kasu horretan, erabaki-hartze lagundurako beharrezko laguntzekin gauzatu ahal izango ditu.
  3. Hezkuntza- edo lan-jarduerak edota eguneroko bizitzarako jarduerak egiteko laguntza behar izatea.

Laguntzaile pertsonal gisa diharduen pertsonari aplikatzeko baldintzak:

  1. Adin nagusikoa izatea.

  2. Zerbitzuak ematen dituen eta behar bezala homologatuta eta baimenduta dagoen enpresarekin formalizatutako kontratu baten bitartez ematea zerbitzuak, edo bestela, zuzenean laneko edota zerbitzuak emateko kontratu baten bitartez.

  3. Estatu-lurraldean legez bizitzea.

  4. Gizarte Segurantzako afiliazio-, alta- eta kotizazio-baldintzak betetzea.

  5. Laguntza pertsonaleko zerbitzuak emateko egokitasun-baldintzak betetzea, prestakuntzari dagokionez beharrezko prestakuntza egiaztatuz.

  6. Onuradunaren ezkontidea, eta/edo odol-ahaidetasun, ezkontza-ahaidetasun edo adopzio-ahai- detasunezko hirugarren mailara arteko ahaidea ez izatea, eta familia-harreraren ondoriozko loturarik ez izatea.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Familia-inguruneko zainketetarako eta zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa – FIZPE

Helburuak

Bere gizarte- eta familia-arloko babes-sareko pertsona batek mendeko pertsonari emandako arretaren ondoriozko gastuak betetzen laguntzeko helburua du, betiere haren zaintzaile nagusi eta ohiko gisa badihardu eta arreta bere kabuz nahiz beste pertsonaren batek lagunduta (hots, beste pertsona hori ikuskatuz) ematen badu.

Prestazioaren ezaugarriak eta hura jasotzeko baldintzak

Aldian behingoa da. Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren (AMAS) barruan dago eta haren prestazio ekonomikoekin bateraezina da (zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa salbu), baina mendetasunari arreta emateko zerbitzu guztiekin bateragarria da, egoitza- zentroetako edo ostatu-zerbitzu publikoetako, itundu pribatuetako edo itundu gabeko pribatuetako egonaldiak salbu. Egoitza-izaerako zerbitzu bateko aldi baterako egonaldiren batekin bateragarri egiten bada, prestazio ekonomikoa etenda geratuko da aldi baterako, egonaldia amaitzen den arte, Foru Aldundi bakoitzak araututako moduan.

Onuradunari emandako arretaren kalitatea bermatzeko, prestazioaren ematea honako elementu hauek txertatuz antolatuko da: a) prestazioaren erabilera eta etxean emandako arretaren egokitasuna gainbegiratzea; b) zaintzaile nagusiak arretaren karga bere gain hartzeko, eta hala badagokio, bestelako zaintzaileak ikuskatzeko gauzatutako prestakuntza eta gaikuntza.

Zenbatekoa

Gehieneko zenbatekoa urtean behin finkatuko dute Foru Aldundiek mendetasun-gradu bakoitzerako, eta estatuak ekitaldi bakoitzerako ezarritakoa hartuko da gutxieneko erreferentziatzat. Zenbateko hori murriztu egiten da honako hauek kontuan izanik:

  1. Erabiltzailearen ahalmen ekonomikoa.

  2. Mendetasun-egoerei arreta emateko beste gizarte-zerbitzu bat edo batzuk aldi berean erabiltzea, telelaguntza-zerbitzuaren kasuan izan ezik; telelaguntza-zerbitzua prestazio ekonomikoarekin batera egin daiteke, horren zenbatekoan eraginik izan gabe.

  3. Antzeko izaera eta helburua duten bestelako prestazioak –gizarte-babeserako erregimen publikoetan ezarritakoak– kobratzea: a) baliaezintasun handiko osagarria; b) % 75eko edo hortik gorako desgaitasun-gradua duen 18 urtez gorako ardurapeko seme edo alaba bakoitzarengatiko esleipen ekonomikoaren gehigarria; c) hirugarren pertsonak kotizazio gabeko baliaezintasun-pentsioa behar izateagatiko gehigarria.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

Arreta emandako pertsonari aplikatzeko baldintzak:

  1. Eskaera aurkezten den egunean, prestazioa eskatzen den Foru Aldundiari dagokion Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan erroldatuta egoten jarraitzea prestazioa jasotzen den denbora guztian, Lurralde Historiko desberdinetan bizi diren ahaideen etxeetan arreta txandakatzen denean salbu.

  2. Mendetasun-egoeraren aitorpen-eskaera egin baino lehen familia-ingurunean zaintzak jaso izana.

  3. Zaintza egokiak emateko bizigarritasun- eta irisgarritasun-egoera egokietan dagoen etxebizitza bat edukitzea.

  4. Administrazio publiko eskudunei mendetasun-egoeran dagoen pertsonaren etxebizitzan sartzeko erraztasunak ematea, baldintzak betetzen direla edo zirkunstantziak aldatu direla egiaztatzeko.

Zaintzaileari aplikatzeko baldintzak:

  1. Adin nagusikoa izatea.

  2. Estatu-lurraldean legez bizitzea.

  3. Mendeko pertsonaren eguneroko bizitzako jarduerak egiteko arreta-, zaintza- eta laguntza-eginkizunak bere kabuz betetzeko gaitasun fisikoa, mentala eta intelektuala daukala egiaztatzea.

  4. Onuradunari arreta emateko nahikoa dedikazio-denbora izatea.

  5. Zaintzak ohiko etxebizitzan ematea.

  6. Mendeko pertsonari egokitzen zaizkion arreta eta zaintza motak –arreta pertsonalizatuko planean zehaztutakoak– eskaintzea.

  7. Gizarte-zerbitzuek zaintzak ematearen alorrean agindutako laguntza- eta prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko prest egotea.

  8. Gainbegiratze-baliabideak, edo hala badagokio, etxez etxeko laguntza-zerbitzuak edota eguneko zerbitzuak edo zentroak emandako jarraibideak,irizpideak edo gomendioak betetzea.

  9. Mendetasun-egoeran dagoen pertsonaren arreta eta zaintzarako beharrezkoak diren konpromisoak bere gain hartzea.

Baldintza komunak:

  1. Mendeko pertsonaren eta zaintzailearen artean ahaidetasun-lotura egotea: ezkontidea, izatezko bikotea edota hirugarren mailara arteko odol-ahaidetasunezko, ezkontza-ahaidetasunezko edota adopzioagatiko ahaideak izatea.

  2. Bizikidetza-lotura egotea.

  3. Helbide berean erroldatuta egotea.

  4. Ahaidetasun-baldintzak salbuetsita geratu ahal izango dira zaintza horiek erlijiosoek bere komunitateko pertsonei ematen badizkiete, eta bizikidetza luzeko eta familia-tratuko beste kasu batzuetan.

  5. Mendetasun-egoeran dagoen pertsona bizi den ingurunean baliabide publiko edo pribatuak urriak badira (egiaztatutako urritasuna) edota despopulazioa badago, eta zirkunstantzia horiek, geografia-zirkunstantziek edota beste motaren batekoek bestelako laguntza-modalitateak galarazi edo oztopatzen badituzte, ahaidetasun- eta bizikidetza-betebeharrak salbuetsita geratuko dira. Horrelako kasuetan, mendeko pertsonarekin ahaidetasun-loturarik ez duten eta harekin bizi ez diren zaintzaile ez-profesionalek zaindutako mendeko pertsonei ere eman ahal izango zaie prestazioa, betiere udalerri berean edo alboko udalerriren batean bizi badira, eta baita aurretiko urtebeteko denbora-tartean bertan bizi ere.

Aurreko paragrafoak aipatzen duen ingurunea, gainera, landa-ingurunetzat jo beharko da I. mailako mendetasun-egoeran daudenentzat.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Berreskuratu ezin diren laguntza-produktuak eskuratzeko laguntza ekonomikoa

Helburuak

Autonomia pertsonaleko mugak dituzten pertsonei laguntzeko produktu berreskuraezinak erostea, eta hala badagokio, instalatzea erraztea, pertsona horiek autonomiaz moldatzeko dituzten aukerak ahalik eta gehien faboratzeko eta/edo beste pertsonaren batek eguneroko oinarrizko jarduerak gauzatzen emandako laguntza faboratzeko.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 17.2.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, berreskuratu ezin direnak izango dira beren ezaugarriak direla medio besterenezinak diren laguntzeko produktuak, eta, hortaz, erabiltzaile bakar batentzat onuragarriak direnak edo, salbuespenez, aldi berean hainbat pertsonarentzat onuragarriak direnak.

Prestazioaren ezaugarriak eta hura jasotzeko baldintzak

Ordainketa bakarrekoa da.

Eskatzaileak xede berbererako lortutako bestelako prestazio ekonomikoekin edo laguntzekin bateragarria da, betiere jasotako prestazio ekonomikoen eta laguntzen guztizko zenbatekoak ez badu gainditzen eskuratutako gailuaren guztizko kostua. Eta beste edozein zerbitzurekin bateragarria da.

Zenbatekoa

Gehieneko zenbatekoa Foru Aldundiek finkatzen dute laguntza-produktu mota bakoitzerako.

Hartzaileak

Egoera:

  • Mendetasun-egoeran dauden pertsonak.
  • Eta % 33ko edo hortik gorako graduko desgaitasunen bat duten pertsonak.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

  1. Eskaera-dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

  2. Eskatutako laguntza-produktua behar duela aitortuta edukitzea, Laguntza Teknikoak Emateko eta Ingurune Fisikora Egokitzeko Zerbitzuaren (2.7.2.2) balioespen-txostenaren bitartez eskatua.

  3. Mota bereko laguntza-produkturen bat erosteko prestazio ekonomikorik edo laguntzarik ez jaso izana eskaeraren aurreko 6 urteetan, betiere dagokion txosten teknikoaren bitartez behar bezala justifikatutako salbuespenezko kausaren bat ez bazegoen.

  4. Laguntza-produktuak eskuratzeko ezarritako gehieneko muga baino banako gaitasun ekonomiko txikiagoa izatea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen finantzaketan ordaintzera behartuta dauden pertsonen partaidetza ekonomikorako irizpide orokorrak erregulatzeko araudian horri dagokionez zehaztutako moduan.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikoa

Helburuak

Autonomia pertsonaleko mugak dituzten pertsonei ohiko etxebizitzan eta/edo ibilgailu partikularretan egokitzapenak egitea erraztea, pertsona horien irisgarritasuna hobetzeko, pertsona horiek autonomiaz moldatzeko dituzten aukerak ahalik eta gehien faboratzeko eta beste pertsonaren batek eguneroko oinarrizko jarduerak gauzatzen emandako laguntza faboratzeko.

Etxebizitzan egindako egokitzapenen kasuan, ohiko etxebizitza baino ez dute hartuko eraginpean, etxebizitzaren barnean nahiz etxebizitza dagoen eraikineko elementu komunetan. Egokitzapen-obrak egiturazko egokitzapenetarako obrak izan daitezke, edo bestela, laguntzeko produktuak instalatzeko obra osagarriak.

Ibilgailuan egindako egokitzapenen kasuan, ibilgailu partikularra baino ez dute hartuko eraginpean, onuradunarena nahiz familiako norbaitena.

Prestazioaren ezaugarriak eta hura jasotzeko baldintzak

Ordainketa bakarrekoa da.

Eskatzaileak xede berbererako lortutako bestelako prestazio ekonomikoekin edo laguntzekin bateragarria da, betiere jasotako prestazio ekonomikoen eta laguntzen guztizko zenbatekoak ez badu gainditzen egokitzapenaren guztizko kostua.

Etxebizitzan egokitzapenen bat egiteko prestazio ekonomikoaren kasuan, desgaitasunen bat duten pertsonentzat gordetako etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzak baliatzearekin (lehen okupazioan) bateraezina da.

Zenbatekoa

Gehieneko zenbatekoa Foru Aldundiek finkatzen dute egokitzapen mota bakoitzerako.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-egoeran dauden pertsonak eta % 33ko edo hortik gorako graduko desgaitasunen bat duten pertsonak.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

  1. Eskaera-dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

  2. Eskatutako egokitzapena behar duela aitortuta edukitzea, Laguntza Teknikoak Emateko eta Ingurune Fisikora Egokitzeko Zerbitzuaren (2.7.2.2) balioespen-txostenaren bitartez eskatua.

  3. Indarreko araudian markatutako irisgarritasun-irizpide guztiak betetzen dituen egokitzapen-proiektua aurkeztea, Foru Aldundiak aurretiaz onetsitako ezintasun nabarmeneko kasuetan izan ezik.

  4. Mota bereko egokitzapenen bat egiteko prestazio ekonomikorik ez jaso izana eskaeraren aurreko 10 urteetan, betiere dagokion txosten teknikoaren bitartez behar bezala justifikatutako salbuespenezko kausaren bat ez bazegoen.

  5. Egokitzapen mota desberdinak eskuratzeko ezarritako gehieneko muga baino banako gaitasun ekonomiko txikiagoa izatea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen finantzaketan ordaintzera behartuta dauden pertsonen partaidetza ekonomikorako irizpide orokorrak erregulatzeko araudian horri dagokionez zehaztutako moduan.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Telelaguntza-zerbitzua

Definizioa eta helburua

Telelaguntza-zerbitzuak telealarmako komunikazio-baliabidea barne hartzen du, telefono-linearen bitartez eta ekipamendu informatiko espezifiko bati esker erabiltzaileei etengabeko arreta-zerbitzu batekin berehala harremanetan jartzeko aukera emango diena (24 ordu egunean eta urteko egun guztietan arreta eskaintzen du) eta, beharrezkoa izanez gero, behar den arreta mota berehala jasotzeko aukera erraztuko duena, autonomia- eta segurtasun-sentimendua indartzen laguntzeko.

Sistema horien bidez, arreta-taldearen eta premia-egoeran dagoen pertsonaren arteko harremana aktiba daiteke, bai azken horrek eskatuta, bai zerbitzuak berak eskatuta, baldin eta arrisku-egoera bat gertatzen ari dela pentsatzeko arrazoiak badaude.

Bere jardunak antolatzeko, honako zerbitzu hauek ditu:

  • harreman-zerbitzua, instalatutako baliabideen bitartez aktibatuko dena eta larrialdietarako sistemaren alertari eragiteko gizarte-premiaren edo larrialdiaren izaera zehaztuko duena.
  • datuak erregistratzeko zerbitzua_ , pertsona identifikatzeko eta pertsonaren aurrekari soziosanitarioak ezagutzeko aukera emango duena.
  • arreta pertsonaleko zerbitzua_ , beharrezkoa den kasuetan premia gertatu den tokian bertaratuko dena eta pertsonari zuzeneko arreta bermatuko diona.

Honako helburu hauek ditu:

  • Autonomia mugatua dutelako edo gizartean isolatuta geratzeko arrisku-egoeran daudelako bizilekuan zein bizilekutik kanpo premiazko arreta eta/edo ohiko zein etengabeko gainbegiratzea behar duten pertsonak ohiko familia- eta gizarte-ingurunean geratzeko eta integratzeko aukera erraztea, egoitza- zerbitzuetara jo beharrik izan ez dezaten.
  • Laguntza-sareekiko etengabeko harremana eskaintzea, bizi-kalitatea hobetzeko eta bizilekuan autonomia- eta segurtasun-sentimendua indartzeko.
  • Gizarte-premiako edo larrialdiko egoeretan berehalako esku-hartzea eskaintzea.
  • Erabiltzaileak zaintzeko ardura bere gain hartzen duen gizarte- eta familia-arloko babes-sareari euskarria eskaintzea, beste eginkizun batzuk egiteko autonomia handiagoa izan dezaten ahalbidetuz, eta gainera beren ahaideak zailtasun-egoeraren bat jasaten badu arreta eskainiko zaiola jakitun izanik.

Zerbitzuak premia-egoera Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean gertatzen denean esku hartuko du.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Informazioa (Baliabide teknologikoen erabilerari eta ezaugarriei buruzkoa).
  • Jarraipen-balioespena.
  • Orientabidea.
  • Arlo psikosozialeko esku-hartzea, hala badagokio (emozioei eustea).
  • Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) ahalbidetzea: telelaguntza-sistema erabiltzeko instalazioa ematea.

Hartzaileak

Egoera:

  1. Mendetasun-arriskuan edo -egoeran dauden pertsonak.

  2. Bakarrik bizi diren adineko autonomoak.

  3. Gizarte-isolamenduko arrisku-egoeran dauden eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren arabera telelaguntza-zerbitzuak erantzuteko moduko premiak dituzten pertsonak.

Adina:

  1. Adin-mugarik gabe mendetasuna aitortua duten pertsonentzat eta gizarte- isolamenduko arriskuan dauden eta oinarrizko gizarte-zerbitzuaren arabera telelaguntza-zerbitzuaren bidez erantzuteko moduko premiak dituzten pertsonentzat.

  2. 65 urte edo gehiago izatea, mendetasun-arriskuan dauden pertsonen kasuan.

  3. 75 urte edo gehiago izatea, bakarrik bizi diren pertsona autonomoen kasuan.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Ez dago baldintza gehigarririk.

Bestelako baldintzak

  1. Interesdunak edo, hala badagokio, interesdunarekin bizi den pertsonak, ahaideak edo ohiko zaintzaileak telelaguntza-ekipoa behar bezala erabiltzeko gaitasuna izatea.

  2. Bizilekuan telefono-linea bat edukitzea, horren ezaugarriek telelaguntza-ekipoaren eta arreta-zentroaren artean elkarreragitea ahalbidetu behar dutela aintzat hartuta.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.