Gizarte zerbitzuak, gizarte-bazterketa / bazterketa-arriskua
Gizarte-bazterketa / Bazterketa-arriskua
Jarraian, arlo tematikoen arabera banatuta daude gizarte-zerbitzuen zorroa.
- Gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua
- Gaueko harrera-zerbitzuak
- Ostatu-zerbitzuak / Tutoretzapeko etxebizitza bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzat
- Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa
- Gizarteratze-premiei erantzuteko gaueko harrera-zentroa
- Bazterkeria- eta marjinazio-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zentroak
Gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua
Definizioa eta helburua
Zerbitzu hau gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean babesteko harreman-prestazio indibidual, familiako edo taldeko batzuetan datza. Prestazio horiek familiaren bizilekuan (etxeko hezkuntza, familiaren gaineko oinarrizko esku-hartzea) zein ingurune komunitarioan (kaleko hezkuntza, gizarte- eta kultura-arloko bitartekaritza) gara daitezke.
Zerbitzu honen helburuak dira erabiltzaileek:
-
autonomiaz moldatzea, gizarteratzea eta familia- eta komunitate-inguruneko bizikidetza egokia bultzatuko duten gaitasun pertsonalak, familiakoak edo taldekoak (jarrerak, gaitasunak, jakintzak, irizpideak, jarraibideak, trebetasunak) eskuratzea eta garatzea;
-
ohitura, portaera, pertzepzio, sentimendu eta jarrera desegokiak beste egoki batzuekin ordezkatzea.
Prestazioak
Gizarte-zerbitzuenak
- Informazioa.
- Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:
- Jarraipen-balioespena.
- Lagun egite soziala.
- Bitartekaritza – Bitartekotza.
Hartzaileak
Egoera:
-
Bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak.
-
Mendetasun-arriskuan dauden pertsonak.
-
Babesgabetasun-arriskuko egoera arinean edo neurrizkoan dauden adingabeak; babesgabetasun-arriskuko egoera larrian dauden adingabeak edo helduak zerbitzu honetatik kanpo geratuko dira, pertsona horiek artatzea Familiekin Gizarte- eta Hezkuntza-arloan eta/edo arlo psikosozialean Esku hartzeko Zerbitzuari dagokiolako (2.7.3.1).
Adina: Adin-mugarik gabe.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
Ezin izango dira eskatu Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3. artikuluan aipatzen diren titulartasun-baldintza orokorrak esku-hartzea adingabeei eragiten dieten babes- gabetasun-arriskuko egoera arinak edo neurrizkoak artatzera bideratzen bada.
Premiazkoak
Hezkuntza-arloko babesa eta/edo laguntza psikosoziala behar izatea honako helburu hauetako batekin: a) familia-bizikidetza hobetzea; b) familiako kideen arreta eta zaintzarako trebetasunak hobetzea; c) eta/edo autonomiaz moldatzeko aukera erraztea edo ahalbidetzea.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.
Gaueko harrera-zerbitzuak
Definizioa eta helburua
Bazterkeria-egoeran dauden pertsonei, eta bereziki iragaitzazko bidaiariei eta etxerik ez duten pertsonei eskaintzen zaizkien gailuak dira, laguntza-intentsitate txikikoak, gaua igarotzeko baliabide bat, oinarrizko prestazioak berehala eskaintzen dituztenak ostatuari, mantenuari eta higiene pertsonalari dagokienez.
Egonaldia iraupen laburrekoa da, astebeteko gehieneko epea ezartzen baita, baina epe hori luzatu ahal izango da, behar izanez gero, bazterkeria balioesten den arte, eta, hala badagokio, balioespena egin ondoren, bigarren mailako arretarako baliabideak lortu ahal izango dira.
Zerbitzu iraunkorrak dira eta urteko gau guztietan eskaintzen dira, baina urteko aldi jakin batzuetan indar daitezke premien igoerari erantzuteko.
Prestazioak
Gizarte-zerbitzuenak
-
Informazioa.
-
Premien hasierako balioespena, hala badagokio, eta jarraipen-balioespena.
-
Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: arlo psikosozialeko esku-hartzea (entzute aktiboa eta emozioei eustea)
Osagarriak
Gaua igarotzea. Mantenua (afaria eta/edo gosaria). Higiene pertsonala. Ikuztegia. Urgentziazko oinarrizko arropa.
Hartzaileak
Egoera: Gaua igarotzeko gailu bat behar duten eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonak, premia edo zirkunstantzia bereziak dituzten pertsonak izan ezik (bereziki, jokabide-nahasteak, azkenaldiko ospitaleko alta – gaixondoan laguntza behar duena– eta abstinentzia-sindromea batera gertatzen diren egoerak. Pertsona horiek Gizarteratze-premiei erantzuteko Gaueko Harrera Zentroan (2.3.2) edo Bazterkeria- eta marjinazio-egoeran dauden pertso- nentzako egoitza-zentroan (2.4.5) artatuko baitira.
Adina: 18 urte edo gehiago izatea.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
Eskatuko den baldintza bakarra preskripzio teknikoa da, eta zuzenean lortzeko zerbitzua denez, zerbitzua lortu ahal izango da, beraz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aurretik egindako urratsa egin behar izan gabe.
Premiazkoak
-
Zentroko langileek higiene pertsonalari eta zentroaren higieneari dagokienez emandako jarraibideak betetzeko konpromisoa hartzea.
-
Jokabide-nahasterik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
-
Ospitaleratzea eskatzen duen gaixotasun fisikorik edo psikikorik ez izatea.
-
Zerbitzuaren berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo dagoen osasun-laguntza espezializatu eta/edo iraunkorrik behar ez izatea.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.
Ostatu-zerbitzuak / Tutoretzapeko etxebizitza bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzat
Definizioa eta helburua
Tutoretzapeko etxebizitzak kolektibo-izaerako eta egonaldi laburreko edo ertaineko ostatu ematen die bazterkeria-arrisku handiko egoeran dauden pertsonei. Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, eta langileen etengabeko presentziarik gabe, Udalaren Gizarte Zerbitzuan erreferenteak diren teknikarien laguntza du honako eginkizun hauek gauzatzeko: a) etxebizitzara bertaratuta gainbegiratzea, b) bitartekaritza-bitartekotza, tutoretza eta lagun egitea etxebizitzan edo udalaren gizarte-zerbitzuetan gauzatu ahal izango dira.
Etxebizitza-eraikin arrunt batean kokatzen da normalean. Eta honako helburu nagusi hauek ditu: erabiltzaileek trantsizio-prozesuak egitea egoera normalizatuari begira, eta bizimodu autonomoa garatzeko trebetasun pertsonalei, autoestimuari, konfiantza pertsonalari eta gaitasunei eutsiko dieten eta haiek berreskuratzeko eta/garatzeko prozesuak gauzatzea; horretarako, erabiltzaileei eskatuko zaie Arreta Pertsonalizatuko Planean, eta, hala badagokio, haien programazio indibidualean zehazten diren ekintzak gauzatzeko.
Prestazioak
Gizarte zerbitzuenak
- Jarraipen-balioespena.
- Lagun egite soziala.
- Bitartekaritza – Bitartekotza.
- Bestelako prestazio teknikoak: tutoretza eta gainbegiratzea.
Osagarriak
Hala badagokio: Mantenua. Garbitzea.
Hartzaileak
Egoera:
Bazterkeria-arrisku handiko egoeran dauden pertsonak, zerbitzu honen ondorioetarako, erreferentziazko profesionalaren balioespenaren arabera honako ezaugarri hauek dituzten pertsonak halakotzat hartuta: a) egonaldi laburreko edo ertaineko ostatu-alternatiba bat behar dute, etxebizitza norbaitek gainbegiratzen duela, beren gizarteratze-prozesua bizigarritasun-baldintzetan egin ahal izateko ostatu-alternatibarik ez dutelako b) ez du baliabide ekonomiko pertsonalik; c) eta ez dute laguntza soziofamiliarrik.
Egoitza-zentroetan artatu dituzten pertsonek ostatu-zerbitzu hau lortu ahal izango dute, baldin eta bazterkeria-arrisku handian badaude eta haien gizarteratze-prozesua eta bigarren mailako arreta-mailatik ematen zitzaien arreta eten bada.
Bizikidetza-unitateari eustearren, honako hauek ere lortu ahal izango dute zerbitzu hau: a) ohiko moduan eskatzailearekin bizi den ezkontideak edo izatezko bikotekideak, eskatzailea tratu txarrak jasan dituen emakume bat denean izan ezik; b) eskatzailearen ardurapean dauden adingabeak; c) eskatzailearen tutoretzapean dauden helduak edo, tutoretzapean egon gabe ere, mendetasun-egoeran edo mendetasun-arriskuan daudenak eta ohiko moduan eskatzailearekin bizi direnak.
Adina: 18 urteko edo gehiagoko pertsonak.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
Eskaera-dataren aurreko sei hilabeteetan EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
Premiazkoak
-
Egonaldi laburreko edo ertaineko ostatu hartzeko alternatiba bat eskatzea gizarteratzeko ibilbide bat egiteko.
-
Bizi duen egoeraz jabetzea eta egoera hori aldatzeko motibazioa izatea.
-
Gizarteratzeko eta laneratzeko edo arlo okupazionaleko ibilbide bat egiteko konpromisoa hartzea eta ibilbide hori zerbitzu hau erabiltzen duen bitartean egingo du.
-
Intentsitate txikiko babesa behar izatea, gizarte- eta hezkuntza-arlokoa, komunitate-ingurunean bizitza autonomoa izateko eta gizarteratzeko gaitasun pertsonalak garatu edo horiei eutsi ahal izateko.
-
Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.
-
Jokabide-nahasterik ez izatea eta zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
-
Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mentalen bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.
Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa
Definizioa eta helburua
Zerbitzu honek eguna igarotzeko toki bat eskaintzen die Lurralde Historikoan finkatuta dauden eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei; gizarteratzera bideratutako zerbitzua ere bada, balio anitzekoa, luzaroko arreta eskaintzen die, betiere pertsona bere ohiko ingurunetik bereizi gabe, baita gizarteratze-ibilbidean laguntza indibidualizatua eskaini ere, ikuspegi integral batetik begiratuta, arlo okupazionaleko, hezkuntza-arloko, arlo terapeutikoko eta gizarteratze-arloko esku-hartzeak uztartuta.
Hurbileko ekipamenduak dira, malguak eta egun osoan arreta emateko ordutegi zabala dutela; ekipamendu horien helburua honako hau da: pertsonak ahalik eta autonomia-mailarik handiena eskuratzea eta gizarteratzen laguntzea. Babes-intentsitate ertain eta handiko zerbitzua da. Eskakizun-maila txiki, ertain eta handiko zerbitzua da; erabiltzaileei honako konpromiso hau eskatzen zaie: arreta pertsonalizatuko programan eta beraien programazio indibidualean definitzen diren ekintzak gauzatzeko konpromisoa.
Prestazioak
Gizarte-zerbitzuenak
- Jarraipen-balioespena
- Bitartekaritza – bitartekotza.
- Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: estimulaziokoa edo errehabilitaziokoa; hezkuntza-arlokoa; arlo psikosozialekoa; arlo okupaziona-lekoa edo lanaren aurrekoa.
- Lagun egite soziala.
Osagarriak
Mantenua. Garbitasuna. Kontsigna. Higiene pertsonala. Ikuztegia.
Osasun-sistemarenak
Erizaintzako arreta, hala badagokio.
Hartzaileak
Egoera:
Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak.
Adina: 18-64 urtekoak.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
Eskaera-dataren aurreko 6 hilabeteetan EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
Premiazkoak
-
Intentsitate ertain edo handiko babesa behar izatea gizarteratze-ibilbidea egiteko.
-
Gizarteratzeko eta laneratzeko edo arlo okupazionaleko ibilbide bat egiteko konpromisoa hartzea.
-
Bere egoeraz jabetzea eta aldatzeko motibazioa izatea.
-
Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.
-
Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mental bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.
-
Jokabide-nahasterik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.
Gizarteratze-premiei erantzuteko gaueko harrera-zentroa
Definizioa eta helburua
Gizarte-bazterkeriako egoeran daudenei zuzenduta dago; gaua igarotzeko eta oinarrizko premiak betetzeko toki bat behar duten baina beren premia edo zirkunstantzia berezien ondorioz (bereziki, jokabide-nahasteak, azkenaldiko ospitaleko alta, abstinentzia-sindromea batera gertatzen diren egoerak) lehen mailako arretako gaueko harrera-zerbitzuetan arreta eskaini ezin zaien pertsonei, hain zuzen ere.
Malgutasunez, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeak eta arlo psikosozialeko esku-hartzeak lor ditzakete, narriadura handiagoa saihesten laguntzeko eta, ahal den neurrian, gizarteratze-ibilbide baterantz lehen urrats izateko.
Eskakizun-maila txikiko zerbitzuak dira. Eta intentsitate ertaineko eta handiko laguntza dira, arreta jasotzen duten pertsonen premia eta zirkunstantzia bereziak kontuan izanik.
Zerbitzua gaueko zentro batean (egoitza-ekipamendu batean integratuta dagoena edo ez) eman daiteke edo, bestela, 2.4.5 fitxan eta, hala badagokio, 2.4.4 fitxan aurreikusitako egoitza-zerbitzu baten esparruan, gaueko arreta-zerbitzu moduan.
Prestazioak
Gizarte-zerbitzuenak
- Informazioa.
- Orientabidea.
- Jarraipen-balioespena
- Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:
- Hezkuntza-arlokoa (higienearekin lotutako trebetasunak eta osasun-hezkun- tzaren oinarrizko jarraibideak eskuratzea).
- Arlo psikosozialekoa (entzutea eta emozioei eustea).
Osagarriak
Gaua igarotzea. Mantenua. Higiene pertsonala. Ikuztegia. Premiazko oinarrizko arropa.
Osasun-sistemarenak
Xiringak trukatzeko zerbitzua droga-mendekotasun arazoak dituztenentzat.
Hartzaileak
Egoera: Bazterkeria-egoeran dauden pertsonak.
Adina: 18 urte edo gehiago dituztenak.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
Ez da baldintzarik eskatuko, preskripzio teknikoaz gain, eta zuzenean sartzen da zerbitzura (zuzenean lortzeko zerbitzua).
Premiazkoak
-
Gaua igarotzeko toki bat behar izatea.
-
Lehen mailako arretako gaueko harrerako zerbitzu batean arreta ematea eragozten edo oztopatzen duten premiak edo zirkunstantziak (bereziki, definizioan aipatutako hiru egoerak) izatea.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.
Bazterkeria- eta marjinazio-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zentroak
Definizioa eta helburua
Bizikidetza-zentroak dira, bazterkeria-egoeran dauden eta pertsonalki, sozialki eta harremanei dagokienez narriadura larriak dituzten pertsonei ostatu-zerbitzu bat gizarteratzera bideratutako esku-hartzeak egitera zuzendutako intentsitate ertaineko edo handiko laguntzekin eskaintzera destinatuak.
Beren eginkizunak garatzeko profesionalen diziplina anitzeko talde baten laguntza dute, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta eskaintzeko beharrezkoak diren profilak betez.
Honako helburu hauek ditu:
-
Erabiltzaileen autonomia pertsonalari eustea eta, ahal den neurrian, horren garapena bultzatzea eta bere narriadura saihestea.
-
Garapen pertsonala, gaitasunak, trebetasunak eta esperientziak indartzea.
-
Erabiltzaileei aukerak eskaintzea ingurune komunitarioan sartzeko eta parte hartzeko eta zerbitzu komunitarioak erabiltzeko, beren inguruneko kultura-, gizarte- eta jolas-jardueretan parte hartuz.
-
Bere laguntzarako familia- eta gizarte-sareak mantendu eta indartu daitezen sustatzea.
Zerbitzu motak
-
Egoera kronifikatua eta narriadura pertsonala duten pertsonentzako egoitza-zentroak , eta pertsona horiek egonaldi luzeko zerbitzu bat behar dute gizarteratzeko ikuspuntua eta esku-hartze erritmo geldoa konbinatzen dituen ikuspegiarekin.
-
Gizarteratzeko egoitza-zentroak, egonaldi ertain edo luzekoak, erabiltzaileak gizarteratzeko eta bizimodu normalizatuan pixkanaka sartzeko xedez beren gaitasunak eta trebetasun pertsonalak eta harremanetarakoak hobetzera bideratutako laguntza eskaintzen dutenak.
2.1. Gizarteratzeko etxebizitzak laguntzekin, gabezia psikosozialak dituzten eta intentsitate ertaineko arlo psikosozialeko laguntza behar duten pertsonei testuinguru komunitarioan bizi ahal izateko aukera ematera zuzenduak.
2.2. Gizarteratzeko egoitza-zentroak, gabezia psikosozial larriak dituzten pertsonen gizarteratzea eta/edo etxerik ez duten eta intentsitate handiko arlo psikosozialeko laguntza behar duten pertsonen etxebizitza egonkor baterako trantsizioa erraztera bideratuak.
Prestazioak
Gizarte-zerbitzuenak
- Informazioa.
- Jarraipen-balioespena.
- Bitartekaritza - Bitartekotza.
- 2· modalitatean: gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzea: estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea; arlo okupazionaleko esku-hartzea; hezkuntza-arloko esku-hartzea; arlo psikosozialeko esku-hartzea.
- Lagun egite soziala.
Osagarriak
Hala badagokio: Mantenua. Ikuztegia. Garbiketa. Segurtasuna (jagoletza).
Osasun-sistemarenak
Intentsitate ertaineko osasun-prestazioak, hala badagokio.
Enplegukoak
Aurreprestakuntzako eta prestakuntzako prestazioak, laneratzera eta lan-munduratzera eta, hala dagokionean, lan-bitartekotzara bidera-tuak, gizarteratzeko egoitza-zentroen kasuan.
Hartzaileak
Egoera: Bazterkeria-egoeran dauden pertsonak.
Adina: 18 urte edo gehiago dituztenak.
Lortzeko baldintzak
Administraziokoak
Eskaera-dataren aurreko 6 hilabeteetan EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
Premiazkoak
-
Elkarbizitzarako gutxieneko gizarte- eta harreman-trebetasunak edukitzea.
-
Lehen modalitatean gizarteratzeko ibilbide bat egiteko, edo bigarren modalitatean laneratzeko edo arlo okupazionaleko ibilbide bat egiteko konpromisoa hartzea.
-
Arazoaz jabetzea eta egoera aldatzeko motibazioa edukitzea.
-
Laguntza-intentsitate ertaina edo handia behar izatea, eskuratub nahi den zerbitzu-modalitatearen arabera.
-
Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.
-
Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mental bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.
Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.