Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

20. artikulua.– Komunikazio Sozial eta Digitalaren Zuzendaritza.

7. artikuluan esleitutako egitekoez gain, honako hauek dagozkio Komunikazio Sozial eta Digitalaren Zuzendaritzari:

  1. Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.
  2. Jaurlaritzaren komunikazio digitala zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.
  3. Gobernuaren komunikazio-estrategia ezartzea.
  4. Jaurlaritzako sailei lehendakariak bere esku-hartze instituzionaletarako behar duen laguntza eskatzea.
  5. Jaurlaritzaren ekintzen informazio-estaldura egokia bermatzea, barnean hartuta lehendakariari eta Jaurlaritzaren bozeramailetza-arloari buruzkoak.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailetako eta organismo autonomoetako prentsa-zerbitzuen koordinazioa eta jarduera instituzionalei eragiten dien dibulgazio- eta informazio-ekintza bermatzeko beharrezkoak diren irizpideak eta mekanismoak ezartzea.
  7. Jaurlaritzak komunikabideekin dituen harremanak zuzentzea.
  8. Jaurlaritzak gizartearen eta herritarren ordezkariekin harreman zuzena izateko ekitaldiak eta jarduerak diseinatu eta antolatzea, Kabinete Zuzendaritzarekin koordinatuta.
  9. Euskadiren irudi instituzionala kanpoan zabaltzeko informazio- eta publizitate-irizpideak eta -politikak ezartzea.
  10. Jaurlaritzaren komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak prestatzea.
  11. Euskadiko eta nazioarteko gaurkotasunaren isla informatiboari buruzko azterlanak eta txostenak egitea, eta egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala aztertzea, ikuspegi informatibotik.
  12. lHerritarrei gobernu-ekintzari buruzko zuzeneko informazioa ematea, edukiak sortuz.
  13. Prestakuntza eta berrikuntza sustatzea Jaurlaritzan komunikazioan diharduten langileen artean.

7. artikulua.– Zuzendaritzak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritza guztiei dagokie, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei dagozkien egitekoez gain, honako egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeriaren arabera kontratu txikiak direnean.
  2. Indarrean dagoen legerian txikitzat tipifikatutako kontratuetarako beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onartzea beren jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
  3. 15.000 euroko edo hortik beherako gastuak baimentzea eta onartzea, zergak kanpo utzita.
  4. Beren eskumeneko arloan, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburu horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  5. Lehendakaritzaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak beren eremuan zehaztea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua gauzatuz; hori guztia, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra , 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Aitziber Diez Zorrilla
(2024/12/03 - ) Gizarte Komunikazio eta Komunikazio Digitaleko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK