Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Gizarte Elkarrizketarako Mahaia - Sorrera, Izaera eta Eginkizunak

IZAERA

Euskadiko Gizarte Elkarrizketarako Mahaia hiru alderdiko organoa da, erakundeen arteko topaketa- eta partaidetza-organoa, eta lan-arloan eskumena duen sailari atxikita dago.

Euskadiko Gobernuaren logoa

EUSKO JAURLARITZA - GOBIERNO VASCO

Euskadiko Gobernuaren logoa
Erakunde sindikalak

ERAKUNDE SINDIKALAK

Sindikatuen logoak
Enpresa-erakundeak

ENPRESA-ERAKUNDEAK

Enpresa-erakundeen logoa

Mahaia, elkarrizketaren, gizarte-kohesioaren eta Euskadiko aurrerapen ekonomikoaren bidez, gobernantza egokirako tresna den aldetik, organo horren bitartez bideratzen da ordezkaritza handiena duten sindikatu- eta enpresa-erakundeen esku-hartzea gizarte- eta lan-eremuan eragina duten edo lan-harremanetan eta negoziazio kolektiboan eragina duten politika publikoak diseinatzeko eta, hala badagokio, negoziatzeko eta hitzartzeko prozesuetan.

EGINKIZUNAK

1. Mahaiak, bere eginkizunak betetzean, fede onaren printzipioaren arabera jokatzen du, erabateko independentziaz eta ordenamendu juridikoaren mende.

2. Bere izaeraren arabera, honako eginkizun hauek dagozkio Mahaiari:

a) Gizarte- eta lan-arloko politika publikoen edo lan-harremanetan eta negoziazio kolektiboan eragina duten politika publikoen negoziazioa eta kontzertazioa bultzatzea eta erraztea.

b) Bereziki, Eusko Jaurlaritzaren plangintza osatzen duten plan estrategikoen eta sailetako planen alderdiei buruzko iritzia emango du, bai eta urteko lan-planean zehazten diren lege-proiektuei eta erregelamenduzko arauei buruzkoa ere.

c)Egiten zaizkion ekimenei dagokienez, egokitzat jotzen dituen aldaketak, iradokizunak edo ekarpenak proposatu ahal izango ditu, eta bere ekimenez eskatu ahal izango du bere eginkizunekin lotutako beste edozein gai sartzea.

d) Halaber, irizpide edo printzipio orokorrak ezarri ahal izango ditu, eragindako arloetako sektoreko politikak eta jarduera-planak definitzerakoan kontuan har daitezen.

e) Bere eginkizunak betetzeko behar duen informazio guztia eskatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko organo eskudunei, eta haiengandik jasotzea.

3. Mahaiaren barruan planteamendu partekatuak bilatzera eta, hala badagokio, gomendio egokiak prestatzera bideratutako eztabaidak garatu ondoren, gomendio horiek jarraian zerrendatzen diren erakunde- foro eskudunetara helaraziko dira, gaur egun existitzen direnetara, eta horietan sindikatu- eta enpresa-erakundeak ordezkatuta egongo dira, eta hori guztia etorkizunean era daitezkeen parte hartzeko beste sektoreko organo batzuetara ere helarazteko aukera alde batera utzi gabe:

a) Lanbideren administrazio-kontseilua enplegu-politika aktiboen eremuetan.

b) Osalanen Kontseilu Nagusia, lan-osasunaren arloan.

c) Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, hezkuntzaren arloan.

4. Halaber, Mahaiak ekarpenak, akordioak eta erabakiak helaraziko dizkie Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari eta Lan Harremanen Kontseiluari, jorratutako gaiek organo horien berezko eskumenetan eragina dutenean.

Mahaia osatzen duten enpresaburuen elkarteetako edo sindikatuetako kide diren beste lagun batzuek ere parte hartu ahal izango dute mahaiaren bileretan, baina horrek ez du eraginik izango Dekretu honetan erabakiak hartzeko ezarritako haien arteko parekotasun-irizpidean.

5. Mahaiak elkarrizketa sozialeko akordioen jarraipena, betetze-mailaren ebaluazioa eta eraginkortasunaren kontrola egingo ditu. Horretarako, urtero txosten bat egingo du akordio horiek bere eskumenen eremuko politika publiko guztietan duten eraginari buruz.

PDF OSOA IKUSI

ZURETZAT INTERESGARRIA IZAN DAITEKE
SORRERA, IZAERA ETA EGINKIZUNAK
OSAERA, ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
FUNTZIONAMENDU-ARAUAK