Gizarte Elkarrizketa Mahaial - Funtzionamendu-arauak
Mahaiak, urteko lehen bileran, urteko lan-plana onartu du.
Mahaiak dagozkion akordioak lortu ahal izateko, urteko lan-planak zehaztuko ditu planen arau-xedapenen proiektuen eta ekimenen alderdiak, eta horien gainean lan egingo du Mahaiak planteamendu partekatuak bilatzeko eta, hala badagokio, gomendioak egiteko.
Urteko lan-plana egiterakoan, Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak kontuan hartuko du indarrean dagoen araudiak sindikatu eta enpresa erakundeak ordezkatuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko organoei esleitzen dien kontsulta, partaidetza edo negoziazio eskumena.
ANTOLAKETA
Mahaia lantalde tematiko edo sektorialetan antolatuta dago, aztertzeko eta, hala badagokio, adosteko aurkeztu behar diren gaiak prestatzeko.
SORTZEA EDO EZABATZEA
Mahaiari dagokio egokitzat jotzen dituen lantaldeak sortzea edo ezabatzea erabakitzea, eta, hala badagokio, horien esku uztea zenbait erabaki hartzea.
OSAERA
Lantaldeen osaera Mahaiaren akordio bidez zehazten da, eta Mahaiak hiru alderdikoa izango dela bermatuko du. Batzordeburua sail eskuduneko titularra izango da, edo dagokion gai bakoitzean hark eskuordetzen duena, deialdia egiten duena, bilkuren gai-zerrenda finkatzen duena eta eztabaidak moderatzen dituena.
PARTE HARTZEA
Lantaldeetan, adituak eta profesionalak parte hartu ahal izango dute, betiere lantaldeak berak hala erabakitzen badu bertan ordezkatuta dauden alderdien adostasunez.
1.
2.
3.