Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Gizarte Ekonomia Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

14. artikulua.– Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honetako 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkionez gainera:

  1. Gizarte-ekonomia sustatu eta bultzatzea.
  2. Zehapenak ezartzea kooperatiben arloko arau-hauste arinengatik eta astunengatik, bat etorriz Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 160.6.a) artikuluarekin eta otsailaren 13ko 12/2024 Dekretuaren bidez onartu zen Kooperatiben arloko ikuskapenari eta zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 3. artikuluarekin.
  3. Euskadiko Kooperatiben Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
  4. Berdintasun-plan kooperatiboen erregistroa zuzendu eta kudeatzea, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 32 bis) artikulua betez emango den arauan aurreikusitako moduan.
  5. Lan Sozietateen eta Partaidetzako Sozietateen urriaren 14ko 44/2015 Legean ezarritako betekizunak betetzen direla kontrolatzea, eta halako sozietateen kalifikazioari eta deskalifikazioari buruz ebaztea. Halaber, lege horren garapena bultzatuko du.
  6. Baimena ematea lan-sozietateei, kontratu mugagabeak dituzten langileek –bazkide ez direnek– urtean lan egin behar duten ordu-kopuruaren gainean legez ezarritako mugak gainditzeko.
  7. Zenbait baimen-espedientez arduratzea –zehazki, hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak hasteko edo gehitzeko baimen-espedienteez eta inoren konturako langileen lanaldien urteko ordu-kopurua gainditzeko baimen-espedienteez–, haiek izapidetzea eta haien gaineko ebazpenak sailburuari proposatzea.
  8. Kooperatiba-sozietateak onura publikokotzat deklaratzeko espedienteez arduratzea, horiek izapidetzea eta ebazpena sailburuari proposatzea.
  9. Kooperatibak «gizarte-ekimeneko» kooperatiba gisa kalifikatzea eta gizarteratzea sustatzea.
  10. Lurralde-ordezkaritzek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, bere eskumeneko arloetan.
  11. Langileek enpresetan parte har dezaten bultzatzea.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko Langile Autonomoen Elkarteen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
  13. Enpresen gizarte-erantzukizuna sustatu eta bultzatzea.
  14. Gizarte Ekonomiaren martxoaren 29ko 5/2011 Legea garatu eta betearaztea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez –Zerbitzuen zuzendaria, Kabineteko zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude–, egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Ekonomia Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak eta haren Administrazio Instituzionalak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Arreta-maila partikularrari dagozkion betebeharrak betetzen direla ziurtatzea, ebatzi behar dituzten prozedurei eta izapidetzen dituzten espedienteei dagokienez, ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera (91/2023 Dekretua, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
  11. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren arau-hausteen kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  12. Kudeaketa-organo gisa jardutea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako ondorioetarako.
  13. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  14. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak zehaztea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  15. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkienak, eta, komunak direlako, oro har Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jokin Diaz Arsuaga
(2024/06/27 - ) Gizarte Ekonomiaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK