Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gizarte Ekonomia Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, eginkizun orokorrez gainera:

  1. Gizarte-ekonomia sustatu eta bultzatzea.
  2. Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea betetze aldera ikuskaritza-egitekoa gauzatzea eta kooperatiben arloko arau-hauste arinak eta astunak egiteagatik zehapenak ezartzea, aipatutako legearen 160.6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
  3. Euskadiko Kooperatiben Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, betiere Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.
  4. Lan Sozietateen eta Partaidetzako Sozietateen urriaren 14ko 44/2015 Legean ezarritako betekizunak betetzen direla kontrolatzea, eta halako sozietateen kalifikazioari eta deskalifikazioari buruz ebaztea. Halaber, lege horren garapena bultzatuko du.
  5. Baimena ematea lan-sozietateei, kontratu mugagabeak dituzten langileek ?bazkide ez direnek urtean lan egin behar duten ordu-kopuruaren gainean legez ezarritako mugak gainditzeko.
  6. Zenbait baimen-espedientez arduratzea ?zehazki, hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak hasteko edo gehitzeko baimen-espedienteez, eta inoren konturako langileen lanaldien urteko ordu-kopurua gainditzeko baimen-espedienteez?, haiek izapidetzea eta haien gaineko ebazpenak sailburuari proposatzea, betiere Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 5.2 eta 103.4 artikuluetan ?hurrenez hurren? ezarritakoaren arabera.
  7. Sozietate kooperatiboak onura publikoko deklaratzeko espedienteez arduratzea, haiek izapidetzea eta ebazpena sailburuari proposatzea, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako moduan, Onura publikoko sozietate kooperatiboei dagozkien prozedura eta betekizunen Erregelamendua onartzen baitu dekretu horrek.
  8. Kooperatibak «gizarte-ekimeneko kooperatiba» gisa sailkatzea, Gizarte Ekimeneko Kooperatibak arautzen dituen apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuan xedatutakoaren arabera, bai eta gizarteratzea bultzatzea ere.
  9. Lurralde-ordezkaritzek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, bere eskumeneko arloetan.
  10. Langileek enpresetan parte har dezaten bultzatzea.
  11. Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Autonomoaren Elkarteen Erregistro Berezia zuzendu eta kudeatzea; erregistro hori Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legean jasota dago.
  12. Enpresen gizarte-erantzukizuna sustatu eta bultzatzea.
  13. Gizarte Ekonomiaren martxoaren 29ko 5/2011 Legea garatzea eta betearaztea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan, Estatuarekin koordinatuta.

Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak

Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez ?Zerbitzuen zuzendaria, Kabinetearen zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude?, eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistikadatuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  11. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
  12. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  13. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea bere arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jokin Diaz Arsuaga
(2020/09/10 - 2024/06/26) Gizarte Ekonomiaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK