Osasun Saila

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Honako egiteko hauek dagozkio Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:

  1. Biktimekiko elkartasuna eta horien aitortza publikoa eta soziala sustatzea, bakearen aldeko kultura eta giza eskubideekiko eta askatasunekiko errespetua zabalduz.
  2. Biktimez zuzenean eta banaka arduratzea, kasu bakoitzaren beharrizanak zein diren jakiteko; indarreko legeriaren arabera dagozkien eskubideen eta baliabideen berri emango zaie, eta horiek gauzatzen lagunduko.
  3. Indarreko legerian erreparatze- eta laguntza-prestazioetarako eskabideak izapidetzea, eta, hala badagokio, ebaztea.
  4. Giza eskubideen urraketa ororen biktimen eskubideak gauzatzeko ekimenak eta jarduerak laguntzea eta bultzatzea.
  5. Lankidetza- eta informazio-harremanak izatea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erakundeekin, baita bestelako instituzio, erakunde eta administrazio publikoekin ere, bakoitzaren eskumenen esparruan, biktimei laguntza osoa eta egokia emateko.
  6. Biktimei giza laguntza eta laguntza psikosoziala ematea eta haien eskubideen alde egitea oinarrizko xede duten elkarte, fundazio eta gizarte-mugimenduekin lankidetza-harremanak indartzea.
  7. Giza eskubideak eta bizikidetza-kultura sustatzeko politika publikoa bultzatzea.
  8. Jaurlaritzako sailen ekintzak koordinatzea giza eskubideen eta bizikidetzaren arloan.
  9. Giza eskubideen eta bizikidetzaren arloan sortzen ari diren erronkei erantzuteko jarduketa-programak koordinatzea.
  10. Aurreko apartatuetan zerrendatutako gaietan sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
  11. Giza eskubideen alde egitea eta horiek sustatzea oinarrizko xede duten elkarte, fundazio eta gizarte-mugimenduekin lankidetza-harremanak indartzea.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoan aniztasunaren kudeaketa positiboa eta politika publikoak sustatzea.
  13. Erlijioen arteko bizikidetza eta erlijio-askatasunerako eskubidearen erabilera eraginkorra sustatzen duten ekimenak eta jarduerak babestea eta bultzatzea.
  14. Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseiluari babesa eta laguntza ematea.
  15. Askatasun afektibo-sexualaren esparruan, aniztasuna kudeatzea eta herritarren benetako berdintasun eraginkorra sustatzea. Esparru horretan, LGTBI pertsonen elkarteekiko lankidetzan eta, hala badagokio, LGTBIren eta genero-identitatearen esparruan lan egiten duten erakundeekin lankidetzan:
    1. LGTBI pertsonek behar dituzten laguntzei dagokienez, sistematikoki, politika proaktiboa diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea.
    2. Gaitze-, sentsibilizatze-programak edo beste batzuk garatzea eta ezartzea, genero-identitatearen gaineko jarrera diskriminatzaileei, aurreiritziei eta estereotipoei aurre egiteko, eta, horrela, pertsonei beren burua aurkitzen, harremanak izaten eta positiboki baloratzen laguntzeko, autoestimua eta duintasuna sustatuz.
    3. Sentsibilizazio-kanpainak abian jartzea, orokorrean herritarrei zuzenduak, genero-identitatearekin lotutako indarkeriaren atzean dauden aurreiritziei aurre egiteko eta LGTBI pertsonen genero-identitatea errespetatzea bultzatzeko.
  16. Pertsona transexualei buruzko abenduaren 22ko 234/2015 Dekretuan aratutako dokumentazio administratiboa izapidetzea eta jaulkitzea.

6. artikulua.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  2. Zuzendaritzaren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  3. Kontratazio-organoak bultzatzea, eta laguntza teknikoa eta materiala ematea.
  4. Beren zuzendaritzaren arloarekin zerikusia duten zehapen-espedienteak izapidetzea.
  5. Ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea, dagokion arloan.
  6. Dagokien eskumen-arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean, beren zuzendaritzarekin zerikusia duten azterlan orokorrak diseinatzen eta lantzen.
  7. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatzea eta ebaluatzea, beren Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
    Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, dagokien arloan, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  9. Indarreko ordenamendu juridikoak esanbidez esleitzen dizkienak edo ohikotzat hartzen direnak, oro har Jaurlaritzako zuzendariei esleitzeagatik.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Noemi Ostolaza Arcauz
(2023/09/09 - 2024/06/26) Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria
Monika Hernando Porres
(2021/01/30 - 2023/09/01) Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK