Giza Baliabideen Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
12. artikulua.– Giza Baliabideen Zuzendaritza.
Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ardura da Ertzaintzako langileen estatutu-araubidea kudeatzea eta Ertzaintzako giza baliabideen politikak garatzea, bai eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunak kudeatzea ere, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileak izan ezik.
Ertzaintzako langileekin lotuta, honako hauek dagozkio: giza baliabideen politikak zuzendu eta administratzea, eta horien estatutu-araubidearen kudeaketa egitea, beste batzuei esleituta ez badago; eta, bereziki:
- Ertzaintzako langileen ordezkari diren erakunde sindikalekin harremana izatea, eta horiekin negoziazio kolektiboa lantzea.
- Lanpostuen zerrenda egitea eta lanpostuak betetzeko prozedurak kudeatzea. Era berean, berari dagokio merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez zerbitzu-eginkizunak emateko deialdia egitea eta ebaztea, bai eta errebokatzea ere, ahalmen horiek beste organo batzuei ez dagozkienean.
- Ertzaintzako langileen gastuen aurreikuspena eta kontrola egitea, Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.
- Langileen Erregistroa kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea Ertzaintzako langileen lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.
- Presentzia kontrolatzea, eta berariazko ebazpena behar duten lizentziak eta baimenak ematea.
- Bateragarritasun-espedienteak ebaztea.
- Administrazio egoera ezberdinak deklaratzea: zerbitzu aktibora itzultzea, nahitaezko erretiroa, borondatezkoa, eta ezintasunagatikoa.
- Ertzaintzako langileen enplegu-baldintzen araubide juridikoa eta lansariena kudeatzea eta aplikatzea, honako hauek barnean direla: maileguak eta gizarte onurak ematea, hirurtekoak eta emandako zerbitzuak aitortzea, eta Ertzaintzaren lan-egutegiak aztertu, irizpena eman, negoziatu eta jarraipena egitea.
- Ertzaintzaren antolaketa lantzean eta ondorengo ebaluazioan parte hartzea, eta baita Ertzaintzako langileak prestatzeko politikaren diseinuan, plangintzan eta ebaluazioan parte hartzea ere.
- Ertzaintzako hizkuntza-normalizazioaren prozesua aztertu, planifikatu eta ebaluatzea, saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.
- Lan-arriskuen prebentzioa antolatzea, eta Ertzaintzako langileei arreta emateko prebentzio-zerbitzu propioa zuzendu eta kudeatzea.
- Giza baliabideak egoki kudeatzeko gidalerroak eta jarraibideak ematea.
- Ertzaintzako langileen legelari-laguntza, eta jurisdikzio zibil eta penalaren aurrean ertzainak defendatu eta ordezkatzeko legelariak gaitzeari buruzko apirilaren 25eko 250/1995 Dekretuan aurreikusitako gainerako egitekoak.
Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez, uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 6. artikuluarekin bat, langile horiek kudeatzea dagokio, funtzio publiko osoari aplikatzekoak diren printzipio orokorrei jarraituz, eta, bereziki:
- Langile horien giza baliabideen politika planifikatzea eta aplikatzea, eta langileen kudeaketa eraginkorragoa egiteko behar diren gidalerro eta jarraibideak ematea.
- Langile horien ordezkari diren antolakunde sindikalekin harremana izatea, eta horiekin negoziazio kolektiboa lantzea.
- Lanpostu-zerrendak proposatzea.
- Aldi baterako langile lan-kontratudunak kontratatzea, eta horretarako lan-poltsak eratu eta kudeatzea.
- Langile lan-kontratudun finko izateko hautaketa-proben oinarriak, programak eta edukia prestatzea, epaimahaiak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.
- Lanpostuak betetzeko prozeduren oinarriak prestatzea, horien deialdia egitea, garapena kudeatzea eta horiek ebaztea. Jardunean hasteko, lekuz aldatzeko edo dituzten lan-baldintzak aldatzeko izapideak egitea eta baimena ematea.
- Lan-arriskuak prebenitzeko funtzioa antolatzea, eta prebentzio-zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.
- Langile horien hizkuntza-normalizazioaren prozesua aztertu, planifikatu eta ebaluatzea, saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.
- Langileen prestakuntza eta hobekuntzako plan eta programak bultzatu eta prestatzea, IVAPen eskumenak alde batera utzi gabe.
- Langileen Erregistroa kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea horien lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.
- Langile horien kudeaketa arrunta, honako hauek barne hartuta: bateragarritasun-espedienteak ebaztea; nahitaezko erretiroak, erretiro partzialak, borondatezkoak eta ezintasun fisikoagatiko erretiroak deklaratzea; diziplina-ahalmenak baliatzea, kaleratzea izan ezik; lizentziak eta baimenak ematea; eta nominaren kudeaketa eta kontrola, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileak kanpo utzita.
- Administrazio-egoerak deklaratzea, bai eta zerbitzu aktibora itzultzeko baimena ematea ere.
- Administrazio publikoan emandako zerbitzuak aitortzea, antzinatasuna eta hirurtekoen ondorioetarako.
Giza Baliabideen Zuzendaritzari dagokio, langileak kudeatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzako aplikazio horizontalei dagokienez, saila eta bere organismo autonomoa zuzendu, ordezkatu eta koordinatzea, eta bere eskumenaren eremuko langileei dagozkien aplikazioen bidez kudeatutako datu pertsonalen gaineko ardura.
Harremanetarako datuak
KARGUAK