Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Osasuna > Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
17. artikulua.– Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritzak.
Lurralde-ordezkaritzak Osasun Sailaren organo periferikoak dira, eta horien jardun-eremua autonomia-erkidegoko osasun-barruti bakoitzari dagokio.
Lurralde-ordezkaritza bakoitzak buru edo ordezkari bat izango du, zeina Osasun Sailak lurralde historikoan izango duen ordezkari gorena izango baita.
Lurralde-ordezkaritzak, hierarkikoki, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzaren mende egongo dira. Funtzionalki, Osasun Saileko zuzendarien mende egongo dira, gaiaren arabera.
Lurralde-ordezkariak kontratazio-organo espezifiko gisa jardungo du, eta, zerbitzu-zorroko zerbitzu sanitarioen prestazioa kontratatzeari dagokionez, kontratazio-organo gisa dagozkion egitekoak gauzatuko ditu zerbitzu horiek berari dagokion osasun-barrutira zuzendutakoak badira, sailak ezartzen dituen gidalerro eta irizpideekin bat etorriz.
Halaber, lurralde-ordezkariari dagokio bere lurralde-eremuan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioko erakundeekin programa-kontratuak izenpetzea.
Lurralde-ordezkaritzetako titularrek eskumena izango dute euren eremuan egin beharreko funtzionamendu-gastuak baimendu eta kontratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuak arautzen dituen funts aurreratuen indarreko araubidearen baitan eta araubide hura garatzeko arautegiaren eremuan, hargatik eragotzi gabe Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzako eta Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzako titularrei ematen zaizkien ahalmenak.
Artikulu honetan xedatzen diren egitekoak burutzeko, lurralde-ordezkaritzak honako jardun-arlo hauetan egituratzen dira:
- Zerbitzu Orokorren Arloa.
- Antolamendu eta Kontratazio Sanitarioaren Arloa.
- Osasun Publikoaren eta Adikzioen Arloa.
Zerbitzu Orokorren Arloari honako egiteko hauek dagozkio:
- Ordezkaritzako langileak administratu eta zuzentzea, organo eskudunek ezarritako arauen arabera, eta Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzarekin koordinatuta.
- Ordezkaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, jasotako jarraibideen arabera.
- Ordezkaritzaren aurrekontua administratu eta kudeatzea, organo eskudunek ezarritako arauei jarraikiz.
- Ordezkaritzari dagozkion gaietan aholkuak ematea eta txosten juridikoak eta irizpenak prestatzea, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzarekin koordinatuta.
- Sailaren informazio-sistemak nork bere lurralde-eremuan aplikatzea.
- Dagokion lurralde-ordezkaritzari atxikitako erregistro orokorrak eta erregistro laguntzaileak kudeatzea.
- Herritarrei arreta emateko zerbitzuak kudeatzea, orientazio eta aholkularitza espezializatuaren bidez.
- Arau-hauste sanitarioak direla-eta aurretiazko jarduerak burutzea eta zehapen-espedienteen hasiera proposatzea, eta zehaztea nortzuk arduratuko diren horien instrukzioaz, eta, behar izanez gero, idazkaritzaz. Behin organo eskudunak espedienteei hasiera ematen dienean, haiei dagokie espedienteok bideratu eta izapidetzea harik eta ebazpen-proposamena egiten den arte, eta, behar izanez gero, behar diren neurri prebentibo edo kautelazkoak proposatuko dituzte, establezimenduak ixtea eta horien jarduera etetea barne.
Antolamendu eta Kontratazio Sanitarioaren Arloak honako egiteko hauek izango ditu:
- Asistentzia-planak lantzea osasun-barrutiaren eremuan, organo eskudunak zerbitzu sanitarioak kontratatzeko onarturiko ildo estrategikoak eta irizpide orokorrak oinarritzat hartuta.
- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zerbitzu sanitarioetako antolakundeekin egiten diren programa-kontratuak izapidetu, horien gaineko intzidentziak ebatzi, segimendua egin eta ebaluatzea, sailean ezartzen diren gidalerro eta irizpideei jarraikiz.
- Lankidetza-akordioak ezartzea arreta soziosanitariorako zerbitzu sozialetan erantzukizuna daukaten osasun-barrutiko erakunde eta instituzioekin, eta akordio horien ondoriozko lan operatiboak gauzatzea, baita horiek ebaluatzea ere.
- Lurralde-ordezkaritzek ebatzi beharreko osasun-zerbitzuak kontratatzeko espedienteak izapidetu, jarraitu eta ebaluatzea, eta maila goragoko espedienteen segimendua eta ebaluazioa egitea, kontratazio-organoak ezarritako moduan.
- Osasun-zerbitzuen estalduraz, erabileraz eta erabiltzaileen sarreraz behar diren azterketak egitea, dagokion osasun-barrutian; jendea zenbateraino dagoen gustura jakiteko informazioa biltzea eta osasun-zerbitzu publikoetan nahiz itunduetan jaso diren kexa eta erreklamazioen berri izatea.
- Aseguramendu sanitario publikoaren erregimenean dauden altak eta bajak izapidetu eta ebaztea, 114/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera (114/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoa).
- Aldi baterako ezintasuneko prozesuen ikuskapen, kontrol eta segimendu sanitarioa egitea.
- Errezetei oniritzia emateko eskabideak ebaztea, baldin eta oniritzia eskatzen duten errezetak badira.
- Aurretiazko baimen-espedienteak izapidetu eta ebaztea.
- Asistentzia sanitarioaren eta ortoprotesien gastuak itzultzeko eskabideak izapidetzea, eta 25.000 eurora arteko eskabideak ebaztea. Halaber, bide judizialera jo aurreko erreklamazioak ebaztea dagokio, atal honetan aurreikusitako ebazpenei dagokienez.
- Administrazio-prozedura hauek kudeatu eta ebaztea: Euskadiko osasun-sistemaren kontura larriak ez diren eta programatuta dauden prozedura kirurgikoak egiteko gehieneko epeen araudia aplikatzearen ondoriozkoak, eta 230/2012 Dekretuaren ondoriozkoak (230/2012 Dekretua, kardiologiako eta onkologiako kontsultetarako eta proba osagarri ez-urgenteetarako sarbidea izateko epe gehienekoak ezartzen dizkiona Euskadiko Osasun Sistemari).
- Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen ikuskapena, kontrola, segimendua eta ebaluazioa egitea.
- Baimen administratibo-sanitarioko prozedurak ebaztea honako hauentzat: barneratze gabeko asistentziaren hornitzaile gisa sailkaturiko zentro sanitarioentzat (dekretu honetan espresuki beste organo batzuei esleitu zaizkienak salbu), erakunde ez-sanitarioren batean integratuta dauden zerbitzu sanitarioentzat, eta optika, ortopedia eta audioprotesietako establezimendu sanitarioentzat.
- Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritzari atxikitakoen artean sartzen ez diren establezimendu zein zentro sanitarioak eta erabilera anitzeko zentroak baimentzea eta ixtea.
- Farmaziako programak eta jarduerak burutu eta ebaluatzea, eta arreta farmazeutikoko zerbitzu eta establezimenduak ikuskatzea, Farmazia Zuzendaritzarekin koordinatuta.
- Prestazio ortoprotesikoari eta farmazeutikoari dagozkien espedienteak izapidetu eta ebaztea.
- Euskadiko osasun-sisteman bigarren iritzi medikoa izateko eskubidea erregulatzen duen araudiaren aplikaziotik eratorritako administrazio-prozedurak kudeatu eta ebaztea.
- Asistentzia sanitarioa emateko hitzarmen berezia sinatzeko eskabideak izapidetu eta ebaztea.
- Eta, oro har, jardun-arlo horretan agintzen zaizkion gainerako egitekoak.
Lurralde-ordezkaritza bakoitzak Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariorde bat izango du, zeina Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren mende egongo baita funtzionalki, eta lurralde-ordezkaritzaren egituran sartuko baita, honako egiteko hauek gauzatzeko:
- Osasun Publikoaren eta Adikzioen gaineko programak eta jarduerak gauzatzea. Horretarako, beharrezkoak diren jarduera materialak gauzatuko ditu, ikuskapen eta kontrol sanitarioari dagokionez.
- Osasun Planerako helburu-proposamenak formulatzea, baita hori gauzatzeko estrategiak eta segimendurako adierazleak ere, eta ebaluazio-txostenak lantzea Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari aurkezteko.
- Osasun Publikoko Eskualdeak koordinatzea.
- Elikagaien Erregistro Orokor Sanitarioan inskribatu beharrik ez daukaten elikadura-establezimendu, -jarduera eta -industrien baimen administratibo-sanitarioak ebaztea.
- Osasun Publikoaren eta Adikzioen gaineko espedienteen berri ematea, eskabideak jasotzea eta izapidetzea.
- Eta, oro har, Osasun Publikoaren eta Adikzioen arloan agintzen zaizkion gainerako egitekoak.
Harremanetarako datuak
Helbidea
Telefonoa/k
Web atariak
KARGUAK