Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Hezkuntzako sailburuaren mendetasun organikoaren eta hari atxikitako sailburuorde eta zuzendaritza bakoitzaren mendetasun funtzionalaren pean, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bat egongo da lurralde historiko bakoitzean, lurralde-ordezkari batek gidatuta; egiteko hauek izango ditu:
    1. Sailaren ordezkaria izatea dagokion lurralde historikoaren eremuan.
    2. Sailak kasuan kasuko lurralde historikoan dituen administrazio-zerbitzu eta -unitateak zuzentzea.
    3. Sailak emandako jarraibideak eta arauak bideratzea, dagokion lurralde-eremuan bete daitezen.
    4. Sailaren eskumenen arloan ematen diren xedapenak eta dagokion lurralde historikorako egindako programak eta aurrekontu-aurreikuspenak betetzen direla kontrolatzea.
    5. Sailaren organo zentralek eskatzen dizkioten espedienteei eta gainontzeko arazo guztiei buruzko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea.
    6. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako bitarteko irakasle funtzionarioak izendatzea eta kargutik kentzea, eta unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen kargu-hartzeei eta -uzteei buruzko jakinarazpenak egitea.
    7. Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan edota sailaren gainontzeko lokaletan antolatzen diren jardueren jakitun egotea, eta, hala behar denean, horiek baimentzea, norbanakoek edo sailaren menpe ez dauden erakundeek sustatutakoak direnean.
    8. Kontratazio-arloko eskumena, bigarren xedapen gehigarrian jasoa.
    9. Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak, eskuordetze bidez, 10. artikuluko 2.k) apartatuan ezarri ez diren lizentziak eta baimenak ematea.
    10. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere lurralde-ordezkaritzako zerbitzu- burutzekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
    11. Indarreko araudiak ematen dizkion bestelako egitekoak.
  2. Zonako berritzeguneak, organikoki, dagokien Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzaren mende egongo dira, eta, funtzionalki, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzaren mende, Hezkuntzako Ikuskaritzari dagozkion gainbegiratze-lanen kaltetan izan gabe.
  3. Alorreko araudiak beste organo bati esleitzen ez badio, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako titularrak emandako administrazio-egintzen aurkako gora jotzeko errekurtsoak ebaztea funtzionalki hura mendeko duen organoari dagokio, dekretu honetan adierazitakoaren arabera, xede duen gaia kontuan hartuta.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Andia , 13
20004 Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Faxa

  • 943022851
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak