Lehendakaritza

Genetikoki eraldatutako organismorik gabeko Europako Eskualdeak (GMO-Free Regions Network)

Genetikoki eraldatutako organismoak (GEO) nekazaritzan sartzeak eztabaida handia sortu izan du hasieratik. Herritar askok GEOak baztertzen dituzte, beren osasunari ekar diezazkioketen kalteei nahiz arrisku ekologikoei buruzko kezkak edota arrazoi etikoak direla eta. Genetikoki eraldatutako organismorik nahiz haietatik eratorritako produkturik eza aurretiko baldintzatzat jo ohi da jatorri-deiturako produktuak ekoizteko, eta nekazaritza ekologikorako ezinbestekoa da. Webgunea: http://gmo-free-regions-nrw.de/

Hori dela medio, 2000.eko hamarkadan, Europako hainbat eskualdek indarrak batzea erabaki zuten, ekoizpen tradizional eta organikoa kutsadura transgenikoaren aurka babesteko eta beren eskualdeetako nekazaritza-biodibertsitatea zaintzeko.

Sarea helburu bera duten eskualde guztiek osatzen dute; 2015ean, Europar Batasuneko bederatzi estatu kidetako 60 eskualde baino gehiago dira. Subsidiariotasun-printzipio eta helburuetan, zuhurtasun-printzipioan, kutsatzen duenak ordaindu behar duela dioen printzipioan eta hautatzeko askatasunean oinarrituz, Sareak transgenikorik gabeko nekazaritzaren egungo erronkei ekiten die.

Euskadi Batzorde Betearazlearen zati da. Eusko Jaurlaritzako sail parte-hartzailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

Azken aldaketako data: 2015/12/21