GEHIAGO ARE GEHIAGO DA. ADOSTASUN-FASEA
Prozesua garatzeko babesa sortzeko fasea 2013ko azarotik 2014ko martxora bitartean izan zen. Hona daturik aipagarrienak:
• 100 bilera.
• 500 pertsona (100 zuzendari, lurralde-ordezkari eta zerbitzu- edo sail-arduradun).
• Deitutakoen % 75eko parte-hartzea.
• Parte-hartzaileen % 95en babesa.
ARGUDIOAK
ZERGATIK ESAN DIGUTE BAIETZ?
Beharrezkoa delako, denontzat delako eta hobetzeko aukera bat delako
Eredua |
• Funtsean, ondo "ematen du belarrira" • Gertuko eta aplikagarriagoa da EFQM baino |
Egiten Ikasi |
• Ona eta ezinbestekoa da zuzendari eta zerbitzu-arduradunak elkartzea • Zentzuzkoa da prozesuaren zati bat elkarlanean egitea • Materialak eta dokumentazioa baliagarriagoak dira barnetik sortzen badira |
Kudeaketaren ebaluazioak eta lankide-sarea |
• Ideia ona da laguntza-ebaluazioak (hobekuntza-planak) egitea • Jaurlaritzakoak badira, ebaluatzaileek hobeto jakingo dute ebaluatu behar duten errealitatearen berri |
Lan-karga |
• Lan gehigarria da, baina hobeto lan egiten lagunduko du etorkizunean |
Eszeptizismoa, aurreko esperientzia txarrak direla eta |
• Baldintza guztiak betetzen ditu proiektuak: antolakunde osoarentzat da, legealdi baten barnean garatuko da, asko egokitu da, eta oso babes jakina du |
Antolamendua aldatu beharra |
• Datuak izanik, lagunduko du zehazten zer dabilen ondo eta zer gaizki, eta, horri esker, proposamenak egin ahalko dira |
Gutxi badira ere, arazoez ere ohartarazi zen:
Eredua |
• Zaila da ulertzen • Zaila da gauzatzen |
Egiten Ikasi |
• Lan handi eta konplexua egin behar da saioen artean • Metodoa ez da egokia kudeaketa-unitate txikietarako • Ezinezkoa da eguneroko lana eta egutegia bateragarri egitea • Proiektua ez zaie langile guztiei jakinarazi • Gainerako langileek ez dute Ereduari buruzko prestakuntzarik |
Kudeaketaren ebaluazioak eta lankide-sarea (ebaluatzaile-sarea) |
• Ebaluazioak kontrola dira betiere • Sailburuordetza batek baztertu egin du bere langileek sarean parte hartzea |
Lan-karga Denboraren kudeaketa |
• Egiten Ikasi proiektuak ezin du lehentasunik izan eguneroko lanaren aldean • Ahalegin gehigarri handia egitera behartzen du, eta ez du laguntzen lanean • Ez dago beharrezko jardueretarako baliabiderik ez aurrekontu gehigarririk • Lan-karga handia da dagoeneko • Zaila izango da eguneroko lana eta proiektua bateragarri egitea |
Eszeptizismoa, aurreko esperientzia txarrak direla eta |
• Garatu izan dira horrelako proiektuak, eta ez dute izan emaitzarik • Ezinezkoa da administrazioan enpresa-ereduak aplikatzea |
Pertsonak |
• Langileak oso adin handikoak dira batez beste (50 urtetik gorakoak) • Egonkortasun eskasa dago (zerbitzu-eginkizunak eta bitarteko langileak) • Zuzendaritzek ez dute langileen gaineko eskumenik • Lan-baldintzek okerrera egin dute |
Antolamendua aldatu beharra |
• Lehentasun handiagoa du antolaketa-arazoak konpontzeak • Sistema oso burokratikoa da, eta beharrezkoak ez diren kontrol asko dakartza • Ez dakigu proiektua nola antolatuko den zeharkakoetarako |
Proiektuaren lidergoa |
• Zalantzazkoa da goi-kargudunak lider eraginkorrak diren |
Kultura-aldaketa Aldaketaren kudeaketa |
• Proiektuak ez du aldatuko lan egiteko modua • Inertziak direla eta, ezinezkoa da aldatzea • Proiektuak jarraitutasuna behar du, baina aldaketa politikoek akabatu egingo dute |
?
Azken aldaketako data: 2014/11/06