Hauxe da hitzarmen honen xedea: Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak (hemendik aurrera Zerga Agentzia) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari informazioa emateko baldintzak eta prozedurak finkatzen dituen lankidetza-esparru orokorra ezartzea
Hitzarmen-data: 21/10/2010
Hitzarmen hau 2010eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean; alde batek berariaz salatu ezean, berez luzatuko da beste urtebeterako.
Zerga Agentziaren informazio-lagapenaren xede bakarra kasu jakin batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari bere egitekoak burutzen laguntzea izango da: batetik, indarreko arautegiaren arabera eskumenak erabiltzeko Zerga Agentziaren agiriren bat aurkeztu behar denean (ziurtagiria, interesdunen zerga aitorpenak -jatorrizkoak, kopiak zein ziurtagiriak- edo bestelako komunikazioak, batik bat aitorpena aurkeztu beharrik ez dutenei buruzkoak).
Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia eta Herri Administrazio saila
Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia
Dokumentu-mota | Ematen duena | Sinatzen duena(k) | Sinadura data | Argitaratze-data |
---|---|---|---|---|
--- | --- | 2010/10/21 | 2010/10/21 |