Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

10. artikulua.– Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritza.

Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere eginkizunak:

  1. Bide-sarea.
  2. Trenbideko, lurreko, itsasoko, ibaietako eta kable bidezko garraioak.
  3. Aireportuak eta heliportuak.

Arlo horietan, Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, dekretu honen 6. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain:

  1. Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana egitea, garatzea eta haren jarraipena egitea, garraio-arloko ekintza instituzional publiko eta pribatuak orientatzeko eta garraioa antolatzeko eta koordinatzeko tresna den aldetik.
  2. Lurralde-plan sektorialak idaztea eta formulatzea, trenbideez eta portuez bestelako garraio-azpiegituren plangintza-eremuetan.
  3. Aireko eta kable bidezko garraio-azpiegituren arloan jarduketak egiteko beharrezkoak diren hirigintza-antolamenduko planak eta tresnak prestatzeko eta aldatzeko proposamenak egitea.
  4. Bidaiarien eta salgaien garraioa eta garraio horren jarduera lagungarri eta osagarriak planifikatu eta antolatzea.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko garraioen goi-ikuskaritza egitea.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren kable bidezko garraio-instalazioen segurtasuna ikuskatu eta kontrolatzea.
  7. Garraioa modernizatzeko planak egitea.
  8. Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako politika logistikoak garatzea eta beste lurralde batzuekin batera plataformak bultzatzea.
  9. Euskal Autonomia Erkidegoko Sare Intermodala eta garraiorako zentroak eta oinarrizko eremuak planifikatzea.
  10. Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak baliatzea, Segurtasuneko sailburuak salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko lanbide-gaitasuna eskuratzeari, egiaztatzeari eta kontrolatzeari buruz.
  11. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen aire-garraioko eskumenak baliatzea, baldin eta eskumen horiek zerikusirik ez badute arlo horietan azpiegiturak egin, zuzendu, ikuskatu eta gauzatzearekin.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bidaiariak aldiriko trenbidez garraiatzearen arloan dituen eskumenak baliatzea, apirilaren 9ko 368/2024 Errege Dekretuan ezarritako baldintzetan; errege-dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio bidaiariak aldiriko trenbidez garraiatzeko zerbitzuei dagozkien Estatuko Administrazioaren eginkizunak.
  13. Garraioaren arloko ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.
  14. Euskal Autonomia Erkidegoak bide-azpiegituretan dituen eskumenak erabiltzea, bai eta Lurralde Historikoen Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean ezarritako arauetatik eratorritakoak ere, honako hauek barnean hartuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorrarekin lotutako jarduketa guztiak, plan horren jarraipena, lurralde historikoetako foru-organoekiko harremana eta plan hori aplikatzearen ondoriozko beste jarduketa batzuk.
  15. Bizikleta-bideen eta bidegorrien planak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumenen eremuan.
  16. Euskadiko Garraio Agintaritzaren idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea.

6. artikulua.– Zuzendariak.

Saileko zuzendaritza bakoitzerako berariaz jasotako egitekoez gain, zuzendaritza bakoitzari honako egiteko hauek dagozkio, bere eskumen-esparruaren barruan eta dagokion sailburuordearen mende:

  1. Bere jardun-arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea eta Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
  2. Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak prestatu eta izapidetzea bere eskumeneko gaietan.
  3. Zuzendaritzari dagozkion gaietan, hitzarmenak, protokolo orokorrak eta beste administrazio batzuekin eta gainerako pertsona publiko edo pribatuekin lankidetzan aritzeko bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, eta horiek gauzatu, jarraitu eta ebaluatzeaz arduratzea.
  4. Dirulaguntzak emateko antolaketa proposatzea, haiek arautzen dituzten dokumentu eta tresna juridiko eta ekonomikoak lantzea, eta horretarako izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
  5. Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
  6. Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteetan memoriak eta oinarri teknikoen orriak idaztea, kontratuak behar bezala egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea dagokie.
  7. Publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eta berrerabiltzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, arlo hauetan: gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, datu publikoak irekitzea eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzea.
  8. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.
  9. Zehapen-espedienteak instruitzea, zehatzeko ahala erabiltzearen esparruan. Arlo horretan, zuzendariei dagokie zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, larritzat eta arintzat tipifikatutako zehapenen kasuan, bai eta hertsapen-isunak jartzea ere, zenbatekoa edozein dela ere.
  10. Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpen, txosten eta azterlanak egitea.

Zuzendaritzetako titularrei dagokie:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauen arabera.
  2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta gainbegiratzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
  3. Datu pertsonalak babestearen arloan, zuzendaritzako tratamenduen arduradun gisa dagozkien betebeharrak betetzen direla bermatzea.
  4. Indarrean dagoen Hizkuntza Normalizatzeko Planaren helburuak definitzea berari dagokion eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak inplementatzea, eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-arloetan. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren koordinaziopean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea nork bere alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren koordinaziopean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
  6. Bere eskumeneko eremuetan dagozkion ebazpenak ematea, eta goragoko organoei ebazpen-proposamenak aurkeztea, hala dagokionean.
  7. Goragoko organoei proposamenak egitea, bere eskumeneko gaietan.
  8. Indarrean dagoen legeriak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Sara Barreal Jimenez
(2024/11/29 - ) Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK