Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Jaurlaritzak onartu du Euskadiko Garraio Jasangarriaren 2030 Gida Plana

Jaurlaritzak onartu du Euskadiko Garraio Jasangarriaren 2030 Gida Plana

Gobernu Kontseiluak 2017ko ekainaren 13an onartu du Euskadiko Garapen Jasangarriaren 2030 Gida Plana. Plan honek jarraipena ematen dio 2012-2020rako prestatu zenari eta, aldi berean, proposatutakoa bat etorriko da Europako Batzordeak 2011n argitaratu zuen Garraioaren Liburu Zurian definitutako gidalerroekin, Europa 2020-Hazkunde zentzudun, iraunkor eta integratzailea lortzeko estrategiarekin, eta Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko irailaren 25ean onartu zuen Garapen jasangarrirako 2030eko Agendarekin. Plan honen bidez Euskadin garraioaren arloan datozen urteotarako politika bateratua egiteko konpromisoa hartzen du Jaurlaritzak.

Plan hau Eusko Jaurlaritzak XI. Legegintzaldirako hartutako konpromisoetako bat da. Halaxe dago jasota Euskadi 2012 Gobernu Programan. Planak programako ekimenak jaso eta bertan ezarritako helburuak lortzen lagunduko du, bereziki, berotegi efektuko gas isurketak % 20 murriztekoa.

Aipatu berri dugu garraioak zeharkako izaera duela. Horregatik, plan hau martxan jartzeko orduan Ekonomia, Garapen eta Azpiegitura Sailak, eta, zehazki, Garraio Sailak, esku hartu duen 15 plan estrategikoak eta sailetako 54 plan osagarriak ere hartu behar dira kontuan.

Plana gauzatu ahal izateko, batetik, sektorearen diagnostiko kritiko eta eguneratua egin da, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren beste plan eta politika batzuk sartu dira. Gainera, Euskadin aplikatzeko modukoak diren nazioarteko jardunbide onenak identifikatu dira, eta esparruko eragile publiko eta pribatu nagusiak inplikatu dira.

GJDPren misioa da Euskadiko gizartea kohesionatzen eta gizartea eta ekonomia garatzen laguntzeko garraio eredu jasangarria lortzea.

GJGPren helburuak

Planak 6 helburu zehatz ditu, eta jarraituko diren estrategiak ere zehaztu dira:

  1. Garapen ekonomiko jasangarria, zentzuzkoa eta arduratsua bultzatzea.
    1. Garapen sozio-ekonomiko jasangarriaren kultura sustatzea, garraioa planifikatuz eta antolatuz modu koordinatuan administrazio, enpresa eta gizartearen artean.
    2. Garraioaren lehiakortasuna bultzatzea Euskadin .
    3. Garraio sistema aurreratua eta kostuak barneratzeko irizpideen arabera kudeatua sustatzea.
  2. Irisgarritasun unibertsal eta jasangarria lortzea, lurraldearen plangintza egokiarekin batera.
    1. Garraio jasangarria bultzatzea, irisgarritasuna bermatuz, eta aldi berean lurraldearen plangintza jasangarria koordinatuz.
    2. Mugikortasun eskaria eta garraio jasangarriko alternatibak kudeatzea.
    3. Irisgarritasun eta mugikortasun jasangarrirako bidean aurrera egin jarduera sorleku nagusietan.
  3. Garraio moduen arteko bestelako oreka bultzatzea .
    1. Intermodalitatea sustatzea, bai pertsonen garraioan eta bai salgaienean, bidaiarien garraio publiko koordinatu eta integratuen sarea eta azpiegitura logistiko multimodalen sarea garatuz.
    2. Garraio modu jasangarrienen erabilera sustatzea, trenbideko garraioarena bereziki.
    3. Petrolioaren ordez energia alternatiboak erabil daitezen bultzatzea, ingurumenean duen eragina eta etorkizuneko energia eskasiak eragindako ahultasuna murrizteko.
  4. Euskadiren kokaleku estrategikoa indartzea Europan .
    1. Euskadik Europan duen kokaleku estrategikoari balioa ematea, bertatik iragaten diren fluxuak ez ezik, kontinenteko garraiobideen nodo logistiko intermodala ere kudeatuz.
    2. Basque Country Logistics eredua ezarri, lankidetza publiko eta pribatuaren bidez, gure enpresak lehiakorrak izan daitezen gero eta merkatu globalizatuagoan.
    3. Aireportuko garraio irisgarriago, integratuago eta lehiakorrago baterantz egitea.
  5. Garraio sistemen erabilera eraginkor eta arduratsua sustatzea.
    1. Gizartea, erakundeak eta enpresak kontzientziatzea, garraio jasangarriaren beharraz jabetu daitezen ekonomia, gizarte eta ingurumenaren ikuspegitik.
    2. Garraio jasangarriko sistema bat sustatzea eta, horretarako, efizientzian ahalegintzea garraio-zerbitzuak, azpiegiturak eta konexioak eraiki, bermatu eta mantentzeko orduan.
    3. Garraio publikoa finantzatzeko sistema berria diseinatzea, haren jasangarritasuna bermatzeko eta efizientzia maximizatzeko.
  6. Garraio publiko integratuko sistema garatzea.
    1. Garraio publikoaren erabilera sustatzea.
    2. Ekonomikoki jasangarria den garraio publiko integratuaren eredua garatu.
    3. Tarifak eta zonifikazioa bateratzea.

Planaren ebaluazioa eta jarraipena

Plan honen izaera kontuan izanik, beharrezkoa izan da hasieratik definitzea zenbait adierazle eta helburu plana zein neurritan doan betetzen eta garraio sektorean nolako eragina duen jakiteko.

Planean daude adierazita, Euskadi 2030 Garraio Jasangarriaren Gidaplana indarrean dagoen bitartean garraio sektorearen eboluzioa neurtzeko erabiliko diren adierazle garrantzitsuenak, hala ere sektorearen eboluzioaren jarraipen zehatzagoa eta etengabekoa egiten du OTEUSek.

Gobernantza eredua

Euskadiko Garraio Agintaritzak Gida Planetik eratorritako garraio-politika koordinatzeko tresna gisa egindako funtsezko lana nabarmendu nahi da. EAEko Administrazio Orokorraren aholku eta koordinaziorako goi organoa da.

Arloan eskumenak dituzten Euskadiko administrazioen eta eragileen arteko koordinazioa ezinbestekoa denez planaren helburuak lortzeko, Lurralde Plangintzaren eta Garraio Plangintzaren zuzendaritzen arteko elkarlana landuko da. Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek elkarlanean jardungo dute arloko jardunbide onenak ezagutu eta ezartzeko, eta mugikortasun-planak gauzatu nahi dituzten enpresak eta jarduera-zentroak ere inplikatu nahi dira.

Helburu horiekin batera administrazioen arteko koordinazioa ere landuko da Euskadiko mugikortasun-sistema finantzatzeko eredua zehazteko.

Gidaplana PDF formatuan

Jarraian pdf formatoan Garraio Jasangarriaren Gidaplanaren dokumentu osoa eskeintzen da:

Azken aldaketako data: 2017/06/28