Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Garraio eskariaren irudiaren estatistikaren definizioak

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Itzuli

Motozikletak ez diren ibilgailuak, pertsonak garraiatzeko sortu eta egindakoak, bederatzi plaza edo gutxiagoko edukiera dutenak, gidariarena barne.

Garraiorako bereziki moldaturiko automobila, salgaiak eta pertsonak garraiatzeko, aldi berean edo ez, baina gehienez 9 pertsona, gidaria barne. Noiz edo noiz kargaren zati baten edo osoaren ordez pertsonak joan daitezke, horretarako eserlekuak gehituta.

Merkantziak garraiatu ahal izateko moldatutako ibilgailuak, baimendutako gehieneko pisua 6 tona baino txikiagoa dena, edo pisu hori gainditzen badu, zama erabilgarria 3,5 tonatik beherakoa dena.

Merkantziak garraiatu ahal izateko moldatutako ibilgailuak, baimendutako gehieneko pisua 6 tona baino handiagoa dena eta zama-edukiera 3,5 tonatik gorakoa dena. Buru traktoreak ibilgailu astuntzat hartuko dira tira egiteko ahalmena 3,5 tona baino handiagoa denean.

Euren artean erlazio ekonomiko eta sozial maila altua erregistratzen duten udalerri askok osatutako eremu geografikoa. Txosten honetan, Eustat-ek zehaztu bezala (2005), hiru Lurralde Historikoetako hiriburuekin lotura duten Metropolitar Areak hartu dira kontuan: Bilbo Handia, Donostialdea eta Arabako Lautada.

Udalerrien multzokatzea erlazio geografiko eta funtzionalen arabera. Txosten honetan Eskualdeen arteko erlazio ofizial gisa Eustatek (2005) EAErako ezarritakoak kontsideratu dira.

Udaletxe batek zuzenduta, eskumen termino berdinak dituzten biztanleri multzoa. Txosten honetan, Eustatek (2005) EAEn ezarritako udalerrien banaketa ofiziala hartu da kontuan.

Euren arteko senidetasunetik independente, etxebizitza batean ohikotasunez bizi diren pertsona guztiak.

Helburu edo arrazoi bategatik, pertsona batek jatorria ezarria duen leku batetik, helmuga beste leku batean dueneko mugimendua. Txosten honetan joan-etorri gisa, motorizatutako edozein garraiobidek eginiko mugimendua eta oinez bost minutuko luzapenarekin buruturikoak kontsideratu dira. Joan-etorri bakoitza soilik arrazoi batekin elkartu da. Edozein arrazoi aldaketek joan-etorri berri bat esan nahi du. Arrazoi honegatik, joan-etorri batean jatorrira itzultzea hasierako joan-etorri ezberdin gisa ulertzen da.

Garraiobide batean edo operadore beraren zerbitzu ezberdinetan joanetorriaren zati bakoitza. Joan-etorri guztiak etapa batez edo gehiagoz daude osatua. Ez da kontsideratu etapa gisa garraio publikora oinezko itzulera edo sarbidea.

Joan-etorria hasten den lekua, hots, jatorria.

Joan-etorriaren arrazoi nagusia asetzen den lekua.

Jatorria eta helmuga udalerri berean aurkitzen diren joanetorria, herri barnean burutzen da.

Jatorria eta helmuga eskualde berean aurkitzen diren joanetorria. Eskualde barneko joan-etorrien taulan alde batera uzten dira udalerri barnekoak direnak baina bereizitako moduan aztertzen direnak.

Jatorria eta helmuga Lurralde Historiko berean aurkitzen diren joan-etorria. Lurralde barneko eta udalerri barneko joan-etorrien taulan alde batera uzten dira bereizitako moduan aztertzen direnak.

Joan-etorriaren jatorria eta helmuga EAEko Lurralde Historiko ezberdinetan aurkitzen direnean.

EAEko edozein kokapen geografikoren eta EAEtik kanpo dagoen edozein leku baten arteko joan-etorria.

Ikasketa eta lan arrazoiek, noizbehinkako izaera duen lan kontuen garapena nahiz ohiko lana, sortutako joan-etorriak.

Termino honen baitan ondasunak edo produktuak eskuratzeko arrazoiez burutzen diren joan-etorriak hartzen dira, izan daiteke unitate familiarrari zuzendutako etxeko kontsumorako zein norbanakoaren kontsumo indibidualerako.

Zuzeneko ordainsaririk gabeko honako jarduerak barne hartzen ditu: beste pertsona bati laguntzea edo beste pertsona zaintzea, izaera familiarreko nahiz pertsonaleko kudeaketak burutzea.

Atal honetan jarduera ludiko edo sortzaileak, kultural edo kirolezkoak sartzen dira. Hauek bezalako ekintzak barne hartzen dira: zinera joan, txangoetara, erakusketetara…

Joan-etorri bakoitzeko etapetan erabilitako garraio sistema. Honakoak erlazionatzen dira aipatutako sistemarekin: oinezkoarena, bizikleta, ibilgailu pribatua (gidari edo bidaiari gisa, taxia ere kontuan hartuz), motozikleta, errepidezko garraio kolektiboa (autobus urbanoa, herri arteko autobusa), trenbidezko garraio kolektiboa (trena, metroa, tranbia), lineazko kanpoko autobusak, hegazkina eta bestelakoak (igogailuak, transbordadoreak, funikularra…).

Trakzio sistema propioa duten garraiobideak dira non bere propultsiorako kanpoko energia iturriak erabiltzen dituzten. Definizio honetan honakoak hartzen dira kontuan: autoa, motozikleta, autobus urbanoak, herri artekoak eta lineazko kanpokoak, trena, tranbia, metroa eta hegazkina.

Euren propultsiorako kanpoko energia iturririk erabiltzen ez duten garraiobideak: oinezkoarena eta bizikleta.

Bigarren mailako garraiobide motorizatuak dira. Atal honetan ordaindu beharreko igogailuak, funikularra, zubi zintzilikaria eta bestelakoak sartzen dira.

Kasu honetan errepidezkoak diren garraiobide kolektiboak non autobus urbanoa, herriartekoa eta lineaz kanpokoa sartzen diren, eta trenbidezko garraiobide kolektiboak ezberdintzen dira non azken hau trenak, tranbiak, metroak eta hegazkinak osatzen duten. Zerbitzu publiko nahiz pribatuak barne hartzen ditu, lineaz kanpoko autobusaren kasuan bezala.

 Izaera pribatua dutenak honakoak dira: autoa, motozikleta eta taxia.

Azken aldaketako data: