Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Garraio Azpiegituren Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:
- Trenbide-azpiegitura.
- Bestelako garraio-azpiegiturak.
- Arlo horietan, dekretu honen 8. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari:
- Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumeneko garraio-azpiegiturak garatzeko eta mantentzeko inbertsioak planifikatu eta programatzea.
- Sailaren eskumenekoak diren garraio-azpiegituren obra-proiektuak idatzi, gainbegiratu eta teknikoki onestea, bai eta horien zuzendaritza, ikuskapena, jarraipena eta exekuzio-kontrola egitea ere, obren harrera egin arte.
- Garraio-azpiegituraren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzea, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.
- Bilboko Hiri Trenbideari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumenekoak diren proiektu, obra eta bestelako jarduerak egitea.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta gainerako lurralde administrazioen artean, garraio-azpiegiturei buruzko gaietan lankidetza eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiboa gauzatzeko tresnak proposatu eta prestatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektoriala idatzi eta formulatzea, eta trenbide-azpiegituretako jarduerak burutzeko behar diren hirigintza-antolamenduko planak eta tresnak prestatzeko eta aldatzeko proposamenak egitea.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-pasaguneak jarri, aldatu eta kentzeari buruzko erabakiak hartzea.
- Lurreko garraio-azpiegituraren arloko ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.
- Gainerako sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.
- Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak bere gain hartuko du Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoaren administrazio-tutoretza, betiere Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren zuzendaritzapean eta haren jarraibideekin bat etorriz.
8. artikulua.- Saileko zuzendaritza guztiei dagozkien egitekoak.
- Saileko zuzendaritza bakoitzarentzat berariaz ezarritako egitekoez gain, zuzendaritza guztiek honako egiteko hauek beteko dituzte, nork bere eskumen-eremuaren barruan eta kasuan kasuko sailburuordearen mende zuzenean eta hierarkian:
- Beren-jardun arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta zuzendaritzaren arlo funtzionaletan politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
- Beren eskumeneko gaietan, xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak lantzea eta izapidetzea.
- Zuzendaritzari dagozkion gaietan, beste administrazioekiko eta gainerako pertsona publiko zein pribatuekiko hitzarmenak, protokolo orokorrak eta lankidetzako bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, bai eta horiek betearaztea eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratzea ere.
- Dirulaguntzak emateko bideak proposatzea, dirulaguntzak arautzeko dokumentu eta tresna juridiko-ekonomikoak lantzea, eta horien izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
- Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
- Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteen memoriak eta oinarri teknikoen pleguak idaztea, kontratuei jarraipena egitea eta horiek zuzen egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea.
- Gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen arloan, publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
- Zehatzeko ahala egikaritzeari dagokionez, zehapen-espedienteak instruitzea, salbu Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzei dagozkienak. Arlo horretan, zuzendarien egitekoa da zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta astuntzat edo arintzat tipifikatutako zehapenak ezartzeko badira, eta hertsapen-isunak ezartzea, zenbatekoa edozein dela ere.
- Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterketak egitea.
- Zuzendaritzetako titularrei dagokie:
- Zuzendaritzaren barneko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauekin bat etorrita.
- Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ikuskatzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
- Datu pertsonalak babesteari dagokionez, zuzendaritzaren tratamenduen arduradun gisa dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzea.
- Indarrean dagoen Hizkuntza Normalizazioko Planaren helburuak definitzea beren eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin elkarlanean; hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak inplementatzea eta zuzendaritzaren jardun-arloetan irizpide horien jarraipena egitea; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
- Beren jardun-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
- Beren eskumen-eremuetan ebazpenak ematea, bai eta, hala behar denean, goragoko organoetara ebazpen-proposamenak bidaltzea ere.
- Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko arloetan.
- Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
- Zuzendaritzen aholkularitza juridikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuaren barnean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotako egitekoak izango dituzte, salbu d), e) eta f) letretan jasotakoak, horiek Zerbitzu Zuzendaritzaren Zerbitzu Juridikoari baitagozkio.
KARGUAK
Dolores de Juan de Miguel
(2020/09/18 - 2024/06/26) Garraio Azpiegituren zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak