Garbiketa eta sukaldaritza. Deiak
Garbiketa eta sukaldaritzako ordezkogaientzako deiak 2020ko urtarrilaren 2tik aurrera egingo dira, 2019ko abenduaren 17ko negoziazio-mahaian hartutako irizpideen arabera.
Aldi baterako kontratuetarako (lanpostu hutsak izan ezik) Kontratu hutsetarako
Aldi baterako langileren bat kontratatu behar denean (hutsik dauden lanpostuetarako bitarteko kontratuak izan ezik) zerbitzudun ordezkogaiak dauzkaten guneen zerrendak erabiliko dira lehenik; ondoren, zerbitzudun ordezkogairik gabeko guneen zerrenda, eta, horrelakorik ezean, lurraldeko zerrenda. Egiten diren kontratuen iraupenaren gainean ez da aurreikuspenik egingo.
Prest dagoen lehenengo ordezkogaiari deituko zaio. Ordezkogaiak dagokion Lurralde Ordezkaritzari telefono bakar bat eman badio, Ordezkaritzak birritan deituko du jarraian telefono horretara. Bi telefono eman badira, telefono bakoitzera dei bat egingo du jarraian. Ezin izango da bi telefono baino gehiago eman.
- Deiari erantzuten badu, zerrendan lehenbiziko dagoen hori ezin bada kontratatu, beste lanposturen bat betetzen ari delako edo ondo egiaztatutako beste arrazoiren batengatik, bigarrenari deituko zaio, eta hori ere ezin balitz kontratatu, hurrengoari, eta arau horren arabera, gero ere.
- Ez badu erantzuten, pertsona horri “ez aurkituta” egoeran jarriko zaio eta Ordezkaritzak zerrendetan dauden hurrengo ordezkogaiei deitzen jarraituko du.
- Deia jaso duenak deia bueltatzen badu:
- Deia bueltatzean, eskaini ahal zaion behar bat egoten jarraitzen badu, eskainiko zaio eta “okupatuta” egoerara pasatuko zaio.
- Deia bueltatzean, ez badago beharrik eskaintzeko, “prest” egoerara pasatuko zaio.
Deiak bueltatzeko prozesua azkartzeko, deia jaso dutenek dagokion Ordezkaritzarekin kontaktuan jarri ahal izango dira posta elektroniko bat helbide hauetara bidaliz:
- Araba: arabaei@euskadi.eus
- Bizkaia: bizkaiaei@euskadi.eus
- Gipuzkoa: eigipuzkoa@euskadi.eus
Posta identifikatu ahal izateko:
- Gaia: “DEIA SUKALDARITZA” eta “DEIA GARBIKETA” hitzak eta deia jaso den data eta ordua jarri behar da.
- Postaren testuan: izen/abizenak, NAN, telefono zenbakia eta kategoria jarri behar da.
Ordezkaritzak posta jaso izanaren erantzuna bidaliko du.
Hutsik dagoen lanpostu bat, araudiaren arabera dagokion eran bete artean, bitarteko kontratuaren bidez bete behar denean, zerrendako hurrenkerari zorrotz jarraituz bete beharko da, zerrendan lehenbiziko agertzen denari deituz (ez da deituko lanpostu hutsa betetzen edo txanda-kontratua dutenei, salbu txanda-kontratuaren amaiera dela-eta edo enplegua sustatzeko 64 urteko erretiroan egindako berritzearen amaiera dela-eta sortutako lanpostu hutsa izan bada). Azken kasu horretan, uko egin ahal zaio kontratuari eta lanpostu hutsa betetzeko bitarteko kontratua aukeratu. Horrelakoetan, indarrean dagoen kontratuari uko egite horrek ez du ekarriko zerrendatik kanporatzea.
Dagokion zerrendako lehen lekuan dagoen ordezkogaiari ondoz ondoko bi lanegunetan deituko zaio:
- Lehenengo egunean, bi aldiz deituko zaio ordezkogaiak dagokion Hezkuntza Ordezkaritzari emandako telefonora. Ordezkogaiak ordezkaritzari bi telefono eman badizkio, lehenengo deian telefonoetako batera deituko da, eta bigarrenean, berriz, bestera. Bi deiak ez dira jarraian egingo. Ordezkogaiak ordezkaritzari telefono bat eman badio, bi deiak zenbaki berera egingo dira.
Dei horien ondoren ordezkogaia ez bada Ordezkaritzarekin harremanetan jarri, bigarren egunean berriz ere bi aldiz deituko zaio. Deiak aurreko paragrafoan deskribatutako modu berean egingo dira.
Bigarren eguneko bigarren deiari erantzuten ez badio, bigarrenari deituko da, eta horrela bata bestearen ondoren.
Bigarren eguneko deiari erantzuten ez dion ordezkogaiaren egoera- Bigarren eguneko deiari erantzuten ez badio, eskaintzen zitzaion bitarteko lanpostu hutseko kontratua hartzeko eskubidea galduko du.
- Prest egoeran zegoen ordezkogaia “ez aurkituta” egoeran geratuko da.
- Lanpostu bat betetzen zegoen ordezkogaia, egoera horretan jarraituko du.
- Deiari erantzuten badu, zerrendan lehenbiziko dagoen hori ezin bada kontratatu, beste lanposturen bat betetzen ari delako edo ondo egiaztatutako beste arrazoiren batengatik, bigarrenari deituko zaio, eta hori ere ezin balitz kontratatu, hurrengoari, eta arau horren arabera, gero ere.
- “Ez aurkituta” egoeran dagoen ordezkogaiak bigarren eguneko bigarren deiaren ondoren deia itzultzen badu, eskaintzen zitzaion bitarteko lanpostu hutseko kontratua aukeratzeko eskubidea galdu duela jakinaraziko zaio, eta "prest" egoeran jarriko zaio.
Deiak bueltatzeko prozesua azkartzeko, deia jaso dutenek dagokion Ordezkaritzarekin kontaktuan jarri ahal izango dira posta elektroniko bat helbide hauetara bidaliz:
- Araba: arabaei@euskadi.eus
- Bizkaia: bizkaiaei@euskadi.eus
- Gipuzkoa: eigipuzkoa@euskadi.eus
Posta identifikatu ahal izateko:
- Gaia: “DEIA SUKALDARITZA” eta “DEIA GARBIKETA” hitzak eta deia jaso den data eta ordua jarri behar da.
- Postaren testuan: izen/abizenak, NAN, telefono zenbakia eta kategoria jarri behar da.
Ordezkaritzak posta jaso izanaren erantzuna bidaliko du.