Lehendakaritza

Euskal Ekarpena Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari

Agenda 2030 txostenaren lehen orria

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak berriro heltzen die 2000-2015 garairako ezarritako Milurtekoko Garapen Helburuei, eta bultzada berri bat ematen dio Garapen Jasangarriaren 17 Helburuak lortzeko ekimenari. Helburu horiek gizateriarentzat eta planetarentzat garrantzi kritikoa duten bost esferatan biltzen dira (pertsonak, planeta, bakea, oparotasuna eta lankidetza), misio argi bat bete behar dute, eta “inor atzean geratzen ez dela” bermatu behar dute.

Euskadin, erakunde publikoek ere, bat egin dute Agenda Global horrekin beren jarduera-planekin. Horien artean:

Agenda 2030 txostenaren lehen orria

2030 Agenda honen bereizgarrietako bat da lurralde-dimentsioarekin konprometituta dagoela eta tokiko eskalara egokitu behar dela. Beraren definizioaren hasierako fasetik, bai Nazio Batuen Erakundeak eta bai Europako Batzordeak oso garrantzi handia eman diete herritarrengandik gertuen dauden lurralde-eremuei. Gure helburua da Eskualdeen, Gobernu azpiestatalen edo Estaturik gabeko Nazioen parte-hartzea sustatzen jarraitzea, eta Euskadi horien artean dago. Hurbiltasuna eta gizarte-eskarien ezagutza espezifikoa dugu gure alde, eta baditugu, halaber, haien beharrei ondo erantzutea bermatzen duten baliabideak.

2030 Agenda jokaleku global batean planteatzen da, eta, horri lotuta, Nazio Batuen Erakundeak erabaki du lurralde bakoitzak bere zirkunstantziak hartu behar dituela kontuan ibilbide hori egiterakoan. Garapen Jasangarriaren Helburuek ez digute esaten zer egin behar dugun, baizik eta testuinguru bat definitu gure politika publikoak hobetzen eta lehentasunak ezartzen laguntzeko, norberaren lurralde-errealitatea kontuan hartuta. Euskadik bere egiten du erronka hori, alegia, norabide horretan egiten ditugun ahaleginak Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) uztartzea. Hori da, hain zuzen ere, herrialde konprometitu baten konpromisoa

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du erronka global hori, 2018ko apirilean Euskadi Basque Country 2030 I. Agenda hartuz. Ekintza-plan horrek gobernu-programaren eta programa garatzen duten sektore-politiken lerrokatze-maila eta ekarpena islatzen ditu, 17 GIHei lotutako helburuekin eta xedeekin.

portada del documento Agenda 2030

Ahaleginak lerrokatzea, 2030 Agendak zehazten dituen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eta helmugak gauzatze aldera, Euskadik konpromiso irmoa hartua duen erronketako bat da. 2030 Agendak Administrazioko maila guztietan eskaintzen du hizkuntza komun bat gure politika publikoak hobetzeko. Eta, gainera, animatu egiten gaitu gehitzera maila anitzeko gobernantzaren logika eta gobernu-maila bakoitzak dituen erantzukizunekiko errespetua. 

Hala, espiritu horrekin adostu du Kanpo Harremanetarako Erakunde arteko Batzordeak lan-prozesu bati ekitea, Euskadi Basque Country 2030 Maila Anitzeko Agenda definitu eta sortzera bideratua; herrialde-agenda egituratu bat, erakundeen arteko lankidetzatik, instituzio bakoitzak bere Agenda 2030 definitzeko konpromisoan. 

Bi urtez, Erakunde arteko Lan Talde Operatibo batek, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, eta Bilboko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizko Udalek osatuak, modu koordinatu batean jardun duten lanean, beren Agendetatik abiatuta, 2030 Agenda komun bat sortzeko, lurralde bakoitzaren idiosinkrasiatik eta berezitasunetatik abiatuta, eta identifikatuz non elkartzen garen 2030 Agendan eta non egiten dizkiogun baterako ekarpenak.

Ez da lan erraza izan, ez balitz instituzio partaide guztien jarreragatik eta talde-lanean aritzeko gogoagatik politika publikoen baterako sortze-prozesu batean, kontuan hartuta erabat berritzailea dela eta hemen jasotzen dena ekarri duela emaitzatzat.

Azken aldaketako data: