Arnas infekzio akutua (AIA)
Zer da arnas infekzio akutu bat?
- Arnas infekzio akutua (AIA) patologia ohikoenetako bat da pertsona baten bizialdi osoan zehar, eta infekzio birikoak izaten dira neurri handi batean.
Nola agertzen da sintomatologia?
- Arnas infekzio gehienek goiko arnasbideei baino ez diete eragiten, eta arinak, onberak eta autolimitatuak izan daitezke (katarro arrunta, errinitisa eta faringoamigdalitisa). Hala ere, % 5 inguruk beheko arnas traktua (bronkitisa, bronkiolitisa eta pneumonia) har dezakete. Larriagoak izan daitezkeen infekzioak dira eta, kasu batzuetan, ospitaleratzea eskatzen dute.
Nori eragin diezaioke gehienbat?
- Intzidentzia altuenak 5 urtetik beherako haurretan eta 75 urtetik gorako helduetan agertzen dira.
- Helduaroan, morbilitatearen eragile nabarmen bat dira birus-jatorriko arnas infekzioak. Kasu batzuetan, arreta medikoa behar duten koadro klinikoak agertzen dira; oro har, adineko pertsonengan eta paziente immunodeprimitu larriengan edo azpian den biriketako patologiaren bat dutenengan agertzen dira.
Nola transmititzen da eta nola diagnostikatzen da?
- Infekzioa eragiten duen birusaren arabera, transmisioa aldatu egin daiteke, ukipenaren bidez, arnas tanten bidez edo airearen bidez.
- Arnas infekzio birikoak sintomen eta epidemiologia lokalaren arabera diagnostikatu ohi dira klinikoki. Kasu gehienetan, pazientearen arreta, sindromearen diagnostikoa nahikoa izaten da, eta patogeno espezifiko bat identifikatzea oso gutxitan izaten da beharrezkoa. Diagnostiko berresle bat behar denean, kultibo zelularraren, antigenoen eta azido nukleikoen detekzioaren eta serologiaren bidez egin daiteke.
Badado tratamendurik?
- Arnas infekzio biralen tratamendua sintomatikoa izan ohi da, sortzen duten sukarra edo ondoeza kontrolatzeko. Antibiotikoak ez dira eraginkorrak birusen aurka. Antibiotikoak ez dira eraginkorrak birusen aurka. Antibiotikoak infekzio bakteriko bat gertatzen denean bakarrik eman behar dira, betiere medikuaren balorazioaren eta aginduaren pean.
Azken aldaketako data: