Gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak
2021-2022 ikasturtea
Gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak. 2021-2022 ikasturtea. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek.
Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 2021-2022ko ikasturteko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetakoak zein itunduetakoak, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte: ikastetxea SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean egotea 2014-2015 ikasturtetik aurrera, eta 2020-2021eko ikasturtean eskola-materialaren osagaian, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza mailetarako, edo oinarrizko bekaren osagaian edo eskatzailearen errentari lotutako zenbateko finkoko osagaian, batxilergo mailarako, beka-onuraduna izatea, unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolaratzeko ikasketa-beka eta laguntzerako deialdian.
Eskabidea nola egin
- Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).
Betetzeko epea: 2021eko irailaren 24tik urriaren 25era, biak barne.
Modalitate honetan ez da eskabide-formularioa ikastetxean aurkeztu behar.
- Sisteman erregistratuta , helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta: HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria) / NAN.
Betetzeko epea: 2021eko irailaren 24tik urriaren 25era, biak barne.
Ikastetxean aurkezteko epea (beharrezkoa): 2021eko urriaren 25era arte, egun hori barne, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.
- Ikastetxean bertan, bide presentzialean: 2021eko irailaren 24tik urriaren 25era, biak barne.
- Laguntza-dokumentua
- Behin-behineko ebazpena
- Erreklamazioak jartzeko epea: 2021/11/25 - 2021/12/10
- Gora jotzeko helegitea jartzeko epea: 2022/01/12 – 2022/02/11