Enplegu Publikoko Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua > Enplegu Publikoko Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
17. artikulua.– Enplegu Publikoko Zuzendaritza.
Enplegu Publikoko Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gidalerroen arabera, giza baliabideen politika garatu, kontrolatu eta gauzatuko du, eta, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako eskumen hauek ere izango ditu:
- Euskal Enplegu Publikoaren Legearen 18. artikuluan aipatutakoak, salbu eta dekretu honetan edo gainerako sailen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duten dekretuetan beste organo batzuei berariaz esleitzen bazaizkie.
- Giza baliabideen kudeaketa-politika planifikatzea, hautaketako, prestakuntzako, jarduna ebaluatzeko eta karrerako tresnak diseinatzea, lanpostuen analisiaren bitartez, eta lan-tresnon efizientzia eta efikazia egiaztatzeko beharrezko azterketak egitea.
- Saileko eta sailen arteko jarduna eta proiektuak landu, koordinatu eta ebaluatzea barne-egituraketaren eta langileen antolaketaren arloan, eta, hala badagokio, jardun eta proiektuok lanpostu-zerrenda egokietan txertatzea. Ondoriozko lanpostuak baloratzea, Eusko Jaurlaritzak ezarritako giza baliabideen politikako jarraibideekin bat etorriz.
- Txostena egitea, nahitaezkoa eta loteslea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeetako edozein sortzeko eta eratzeko unean funtzionatzeko beharrezkoak diren giza baliabideen aurreikuspenei buruz, bai eta ondorengo plantilla-handitzei buruz ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan lanpostuak behar bezala betetzeko behar diren tresnak kudeatzea.
- Txostena egitea, nahitaez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoan, Ertzaintzan, unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetan eta Segurtasun Administrazioko laguntza-zerbitzuetan sartzeko hautaproben deialdietako oinarriei buruz. Horrelakoetan, espresuki txostena egin beharko da hautaprobako alderdi tekniko eta metodologikoei buruz; eta, horretarako, deialdia egiten duenak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren laguntza eska dezake.
- Enplegu publikoaren arloko irizpenak lantzea, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta organismo autonomoek hala eskatzen diotenean.
- Langileen prestakuntza-politika diseinatu eta gauzatzea.
- Langileen Erregistro Zerbitzuaren bitartez, kargu publikoen katalogoa eta haien bateraezintasun-araubidea kudeatzea, baita Jardueren Erregistroa eta Ondare Ondasun eta Eskubideen Erregistroa eramateko ardura hartzea ere, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritakoari jarraituz.
- Langileei eragiten dieten administrazio- eta lan-arloko gorabeherak izapidetzeko eta ebazteko jarraibideak ematea, bai eta gorabehera horiek ebaztea ere, baldin eta Administrazio Orokorreko sailei edo organismo autonomoei espresuki esleituta ez badaude.
- Biziarteko pentsioa aitortzeko espedienteak izapidetu eta ebaztea, Kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.
- Enplegu Publikoari eta lan-baldintzei buruzko xedapen orokorren proiektuak eta Gobernu Kontseiluaren erabakiak izapidetzeko txosten tekniko eta juridikoak egitea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren organismo autonomoen langileen ordainsari-sistema kudeatzea, baita dagozkien gizarte-aurreikuspeneko sistemak ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren organismo autonomoen Langileen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.
Zuzendariek, zuzenean eta hierarkiaz dagokien sailburuordearen mende –dekretu honetan zehaztutakoak izan ezik, horiek sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:
- Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
- Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
- Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
- Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
- Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
- Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
- Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
- Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
- Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
- Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
- Zuzendaritzaren informazioaren argitaratze aktiboaren eta datu publikoak zabaltzearen jarraipena egitea, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko txostenen jarraipena ere, gardentasun-politikarekin bat etorriz, eta, halaber, zuzendaritzaren datu publikoak berrerabiltzeko eskaerei erantzutea.
Harremanetarako datuak
KARGUAK