Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Funtzio Publikoko Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Funtzio Publikoko Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gidalerroen arabera, giza baliabideen politika garatu, kontrolatu eta gauzatuko du, eta, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako eskumen hauek ere izango ditu:

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 6. artikuluan aipatutako egitekoak betetzea, dekretu honetan beste organo batzuei berariaz esleitutakoak izan ezik.
  2. Giza baliabideen kudeaketa-politika planifikatzea, eta hautaketako, prestakuntzako, ebaluazioko eta karrerako tresnak diseinatzea, lanpostuen analisiaren bitartez eta lan-tresnon efizientzia eta efikazia egiaztatzeko beharrezko azterketak eginda.
  3. Saileko eta sailen arteko jarduna eta proiektuak landu, koordinatu eta ebaluatzea barne-egituraketaren eta langileen antolaketaren arloan, lanpostu-zerrenda egokien bidez. Ondoriozko lanpostuak baloratzea, Eusko Jaurlaritzak ezarritako giza baliabideen politikako jarraibideekin bat etorriz.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lanpostuak behar bezala betetzeko behar diren tresnak kudeatzea.
  5. Txostena egitea, nahitaez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan, Ertzaintzan, unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetan eta Segurtasun Administrazioko laguntza-zerbitzuetan sartzeko hautaproben deialdietako oinarriei buruz. Horrelakoetan, espresuki txostena egin beharko da hautaprobako alderdi tekniko eta metodologikoei buruz; eta, horretarako, deialdia egiten duenak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen laguntza eska dezake.
  6. Funtzio publikoaren arloko irizpenak lantzea, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta haren erakunde autonomoek hala eskatutakoan.
  7. Langileen prestakuntza-politika diseinatu eta gauzatzea.
  8. Langileen Erregistro Zerbitzuaren bitartez, kargu publikoen katalogoa eta horien bateraezintasun-araubidea kudeatzea, baita Jardueren Erregistroa eta Ondare Ondasun eta Eskubideen Erregistroa eramateko ardura hartzea ere, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritakoari jarraituz.
  9. Langileei eragiten dieten administrazio- eta lan-arloko gorabeherak izapidetzeko eta ebazteko jarraibideak ematea, bai eta gorabehera horiek ebaztea ere, baldin eta Administrazio Orokorreko sailei edo haien erakunde autonomoei espresuki esleituta ez badaude.
  10. Biziarteko pentsioa aitortzeko espedienteak izapidetu eta ebaztea, kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
  11. Funtzio Publikoari eta lan-baldintzei buruzko xedapen orokorren proiektuak eta Gobernu Kontseiluaren erabakiak izapidetzeko txosten tekniko eta juridikoak egitea.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileen ordainsari-sistema kudeatzea, baita dagozkien gizarte-aurreikuspeneko sistemak ere.
  13. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Langileen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.

5. artikulua.- Zuzendariak.

Zuzendariek eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Juan María Barasorda Goicoechea
(2020/09/10 - 2024/06/26) Funtzio Publikoko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak