Ogasun eta Finantza Saila

Funts estrukturalak

EGEF Funtsak

Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF) Europako kohesio-politikaren finantza-tresna nagusietako bat da. Helburua da Europako eskualdeetako garapen-mailen arteko aldeak murrizten laguntzea eta egoera txarrenean dauden eskualdeetako bizi-maila hobetzea. Arreta berezia jartzen zaie desabantaila natural edo demografiko larriak eta iraunkorrak dituzten eskualdeei, besteak beste, iparraldeko eskualdeei, biztanleria-dentsitate txikia dutenei, eta uharteetako, mugaz gaindiko eta mendietako eskualdeei.

Europako Gizarte Funtsa

EGIF da Europar Batasunaren tresna nagusia pertsonengan inbertitzeko eta eskubide sozialen Europako zutabea aplikatzeko, Europa sozialago bat lortzen lagunduz. Horretarako, baliabide ekonomikoak bideratzen ditu enplegu- eta prestakuntza-aukerak hobetuko dituzten eta pobreziako edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea sustatuko duten jarduketak batera finantzatzeko.

Lurralde lankidetzako funtsak

Lurralde-lankidetzaren helburuak areagotu egiten du mugaz gaindiko lankidetza, tokiko eta eskualdeko ekimen bateratuen bidez, baita nazioz gaindiko lankidetza, helburu duena lurralde-garapen integratu bat, eta eskualdeen arteko lankidetza eta esperientzia-trukea ere.