Farmazia Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Osasuna > Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
Farmazia Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
- Arreta farmazeutikoko zerbitzuen eta establezimenduen, eta albaitaritzako sendagaiak banatzeko eta emateko zerbitzuen eta establezimenduen antolaketarekin zerikusia duten administrazio-jarduketak gauzatzea.
- Farmazia-produktuei buruzko Estatuko legeria betearaztearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak gauzatzea.
- Politika farmazeutikoaren gidalerroak definitu eta ezartzea Euskadiko osasun-sistemaren eremuan. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak arlo horretan egiten dituen jarduerak koordinatuko ditu funtzionalki.
- Zuzendaritzaren jardun-arloei dagozkien gaietan baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzei dagozkien eskudantziak.
- Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroa (CEVIME) zuzentzea.
- Prestazio farmazeutikoak –mediku-errezetak zein ospitaleko farmazia-gastuak– direla-eta egindako gastuaren segimendua burutzea.
- Sendagaien ezagutza kudeatzeko jarduerak eta ekimenak integratu eta sustatzea, Sendagaien Informazio eta Ebaluazio Batzordeen Sarearen funtzionamendua koordinatuz, zeinaren egitekoa baita sendagaien ebaluazio-txostenak eta sendagaiak modu egokian erabiltzeko gomendio espezifikoak egitea, ebidentziaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren irizpideei jarraituz.
- Praktika klinikoan sendagaiek eragindako osasun-emaitzak ebaluatzeko gidalerroak lantzea, eraginkortasuna zein efizientzia aintzat hartuta.
- Sendagaien posizionatze terapeutikoari buruzko txostenak egitea, sendagai edo indikazio berriak modu selektiboan funts publikoekin finantzatzeko eta, hala badagokio, Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak prezioak ezartzeko oinarri bezala.
- Sendagaiei buruzko hezkuntza sanitarioko programak –jendeari, oro har, zuzendutakoak– lantzea.
- Zaintza farmakologikoarekin eta produktu sanitarioen zainketarekin zerikusia duten jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
- Sendagaien, produktu sanitarioen eta dietoterapikoen zentzuzko erabilera sustatzea.
- Prestazio farmazeutiko eta dietoterapikoaren kalitate- eta efizientzia-adierazleak landu eta ebaluatzea, hornitzaile sanitarioekin izango diren harremanetarako, batez ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoarekin izango diren harremanetarako –programa-kontratuaren bidez–.
- Prestazio eta laguntza farmazeutikoaren arloan, farmazia-bulegoekin hitzarmenak eta akordioak egitea eta horiek kudeatzea.
- Sendagaiak, dietoterapikoak eta efektu eta osagarriak preskribatzeko eta banatzeko informazio-sistemak garatu eta kudeatzea, bereziki errezeta elektronikoa, baita preskripzioen oniritziaren aplikazioa ere, finantzaketa-irizpideak landuta.
- Farmakoekonomiaren arloko jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
- Osasun Saila ordezkatzea, osasun-sistema nazionaleko gainerako autonomia-erkidegoekin batera, medikamentuek Osasun Ministerioan duten posizionamendu terapeutikoaren esparruan, bai eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren Ikuskapen Batzorde Teknikoan ere.
- Jardunbide egokien arau hauek betetzen diren ikuskatzea: laborategiko jardunbide egokiak, giza erabilerarako sendagaiak banatzekoak, saiakuntza klinikoetakoak, farmakozaintzakoak eta sendagaiak zuzenki fabrikatzekoak.
- Antolamendu farmazeutikoaren arloan, establezimenduak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurri ablatorioak hartzeari buruzko proposamenak formulatzea, zehapenak ez badira, Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 44. artikuluan xedatzen denaren arabera.
- Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.
KARGUAK
Jon Iñaki Betolaza San Miguel
(2024/06/27 - ) Farmaziako zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak