Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Farmazia Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

16. artikulua.– Farmazia Zuzendaritza

Farmazia Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:

  1. Arreta farmazeutikoko zerbitzuen eta establezimenduen, eta albaitaritzako sendagaiak banatzeko eta emateko zerbitzuen eta establezimenduen antolaketarekin zerikusia duten administrazio-jarduketak gauzatzea.
  2. Farmazia-produktuei buruzko Estatuko legeria betearaztearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak gauzatzea.
  3. Politika farmazeutikoaren gidalerroak definitu eta ezartzea Euskadiko osasun-sistemaren eremuan. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak arlo horretan egiten dituen jarduerak koordinatuko ditu funtzionalki.
  4. Zuzendaritzaren jardun-arloei dagozkien gaietan baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzei dagozkien eskudantziak.
  5. Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroa (CEVIME) zuzentzea.
  6. Prestazio farmazeutikoak –mediku-errezetak zein ospitaleko farmazia-gastuak– direla-eta egindako gastuaren segimendua burutzea.
  7. Sendagaien ezagutza kudeatzeko jarduerak eta ekimenak integratu eta sustatzea, Sendagaien Informazio eta Ebaluazio Batzordeen Sarearen funtzionamendua koordinatuz, zeinaren egitekoa baita sendagaien ebaluazio-txostenak eta sendagaiak modu egokian erabiltzeko gomendio espezifikoak egitea, ebidentziaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren irizpideei jarraituz.
  8. Praktika klinikoan sendagaiek eragindako osasun-emaitzak ebaluatzeko gidalerroak lantzea, eraginkortasuna zein efizientzia aintzat hartuta.
  9. Sendagaien posizionatze terapeutikoari buruzko txostenak egitea, sendagai edo indikazio berriak modu selektiboan funts publikoekin finantzatzeko eta, hala badagokio, Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak prezioak ezartzeko oinarri bezala.
  10. Sendagaiei buruzko hezkuntza sanitarioko programak –jendeari, oro har, zuzendutakoak– lantzea.
  11. Zaintza farmakologikoarekin eta produktu sanitarioen zainketarekin zerikusia duten jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
  12. Sendagaien, produktu sanitarioen eta dietoterapikoen zentzuzko erabilera sustatzea.
  13. Prestazio farmazeutiko eta dietoterapikoaren kalitate- eta efizientzia-adierazleak landu eta ebaluatzea, hornitzaile sanitarioekin izango diren harremanetarako, batez ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoarekin izango diren harremanetarako –programa-kontratuaren bidez–.
  14. Prestazio eta laguntza farmazeutikoaren arloan, farmazia-bulegoekin hitzarmenak eta akordioak egitea eta horiek kudeatzea.
  15. Sendagaiak, dietoterapikoak eta efektu eta osagarriak preskribatzeko eta banatzeko informazio-sistemak garatu eta kudeatzea, bereziki errezeta elektronikoa, baita preskripzioen oniritziaren aplikazioa ere, finantzaketa-irizpideak landuta.
  16. Farmakoekonomiaren arloko jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
  17. Osasun Saila ordezkatzea, osasun-sistema nazionaleko gainerako autonomia-erkidegoekin batera, medikamentuek Osasun Ministerioan duten posizionamendu terapeutikoaren esparruan, bai eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren Ikuskapen Batzorde Teknikoan ere.
  18. Jardunbide egokien arau hauek betetzen diren ikuskatzea: laborategiko jardunbide egokiak, giza erabilerarako sendagaiak banatzekoak, saiakuntza klinikoetakoak, farmakozaintzakoak eta sendagaiak zuzenki fabrikatzekoak.
  19. Antolamendu farmazeutikoaren arloan, establezimenduak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurri ablatorioak hartzeari buruzko proposamenak formulatzea, zehapenak ez badira, Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 44. artikuluan xedatzen denaren arabera.
  20. Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.

6. artikulua.– Osasun Sailaren Zuzendaritzak.

Zuzendaritza bakoitzean zuzendari bat egongo da, zuzendaritzaren ardura izango duena. Oro har, honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Kudeaketa publikoko politikak garatzea beren jardun-arloetan, eta horretarako planak eta
    programak ezartzea.
  2. Bere jardun-arloei esleitutako xedeak hedatzea, jarduerak, erantzukizunak eta kontrol-meka-
    nismoak ziurtatuz, eta horiek betetzeko behar diren aldaketak ezartzea.
  3. Beren jardun-arloen antolamendu operatiboa ezartzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Jardueren aldiberekotasuna dela eta, saileko zein oro har administrazioko beste zuzendaritza batzuekin izan behar diren harremanak bultzatu eta mantentzea Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean den Hizkuntza Normalizaziorako Planaren arabera dagozkion helburuak definitzea eta zuzendaritzako arduradunekin batera helburu horiek lortu eta ebaluatzeko ekintzak garatzea, euskararen kudeaketa integrala eginda.
  5. Zuzendaritzaren jardun-arloan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea alderdi hauetan: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala dagokionean, hizkuntza-irizpideak sartzea laguntza-deialdietan eta administrazio-kontratazioetan.
  6. Bere jarduera-eremu materialean ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
  7. Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.
  8. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Eusko Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jon Iñaki Betolaza San Miguel
(2024/06/27 - ) Farmaziako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK