Zer egintza inskribatu behar dira nahitaez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan?
a.- Fundazioa eratzea.
b.-Estatutu-aldaketak.
c.- Gobernu-organoko edo organo horretako batzorde betearazleetako edo ordezko batzordeetako kideen izendapena, ordezkapena, eginkizun-gabetzea, eta kargua uztea.
d.- Gobernu-organoak eratutako batzorde betearazleak edota ordezkaritza-batzordeak.
e.- Fundazioen bat-egitea.
f.- Fundazioaren desagerpena eta likidazioa.
g.- Fundazioko gobernu organoaren eskuordetze edota ahalordetze orokorrak. Ez dira inskribatu behar auzietarako ahala eta ahal hori kentzea.
h.- Ebazpen judizialak eta administratiboak, legeetan aurreikusitako baldintzetan.
i.- Hartzekodunen lehiaketaren adierazpena eta lehiaketa-legeetan jasotako aldi baterako esku-hartze neurriak.
j.- Informazioaren gizartearen eta posta elektronikoaren zerbitzuei buruzko Legean ezarritakoarekin bat etorriz, fundazioari esleitutako domeinuaren izena edota Interneteko helbidea.
k.- Fundazioaren jarduna behin-behinekoz kudeatzeko baimena Babeslaritzari ematen dion ebazpen judiziala eta fundazioko gobernu-organoaren legezko nahiz estatutuetako eskuduntzak Babeslaritzak bere gain hartzea. Epaileak ezarritako epea adierazi beharra dago, eta baita, hala badagokio, epe horren luzapena ere.
l.- Fundazioaren garrantzi ekonomikoa
m.- Oro har, erregistroko idazpenak aldatzen dituzten egintzak edo horiek inskribatu beharra legeetan aurreikusitakoak.