Zer da profesionalen elkargo bat?
Zuzenbide Publikoko korporazio bat da profesionalen elkargo bat, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa duena. Egitura eta funtzionamendu demokratikoak ditu, eta lanbide tituluduna eta elkargokideen interes profesionalak ordezkatzen eta defendatzen ditu, betiere, interes orokorraren mesederako.