Zer da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritza?
Fundazioei aholkuak eman, laguntza teknikoa eskaini eta fundazioak kontrolpean dituen administrazio-organoa da Babeslaritza. Haren xede nagusiak ondoko bi hauek dira: batetik, fundazio-eskubidea egoki betetzen laguntzea nahiz hura sustatzea; eta, bestetik, fundazioak legez eratu, jardun eta desagertzen direla bermatzea. Hari dagokio, baita ere, Fundazioen Erregistroa zaintzea.