Zein ondorio ditu elkarte bat Erregistroan inskribatzeak?
Erregistroan iskribatzeak publiko egiten ditu elkartearen eraketa eta estatutuak. Halaber, bermea da bai bere bazkideentzat eta bai elkartearekin erlazionatzen diren hirugarrenentzat.
Horrezaz gain, elkartearen inskripzioak dakar sustatzaileak elkartearen zorren erantzule izateari uztea. Ondorioz, elkarte bera izango da bere zorrengatik erantzungo duena Erregistroan inskribatzen den momentutik aurrera, bere ondasun edo eskubideekin, oraingoak eta etorkizunekoak.
Gainera, sustatzaileek ez dute erantzukizun pertsonal eta solidariorik izango, hirugarrenekin elkartearen izenean aritu direnean.