Zein elkarte inskribatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan?
Bere jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak. Elkarteok lurralde-eremu horretatik kanpora jardun ahal izango dute, baldin eta jardun hori noizbehinkakoa edo osagarria bada.
Beraz, ez dira inskribatuko bere kideen artean banatzeko etekin ekonomikoak lortzea helburu duten elkarteak.
Halaber, ez dira Erregistro honetan inskribatuko alderdi politikoak; sindikatuak, enpresaburuen erakundeak eta lanbide–elkarteak; eliza, fede eta erlijio erkidegoak; kirol-klub eta federazioak; ezta lege bereziek araututako gainerako elkarte guztiak ere.