TicketBAIko ziurtagiriei eta sinadura elektronikoari buruzko ohiko galderak
Bai. Bai gailuaren ziurtagiria, bai autonomoen ziurtagiri kualifikatu gabea TicketBAIrekin erabiltzeko bakarrik pentsatuta daude, gaur gaurkoz. Izatez, doakoak dira eta helburua da haien erabilera “denerako” balio dutenetatik bereiztea, ziurtagiria pasatzea saihestuz, etab.
Bai. Jarduera ekonomikoak autonomotzat jotzen dituen edozein pertsona fisiko. Nekazaritza, abeltzaintza eta/edo baso-jarduerak egiten badira eta EJZn alta emanda ez badago, ezin izango da eskatu, eskaera-prozesuan egiaztatzen baita.
Ez. NAN zenbakiko ziurtagiri bakarra igorriko da, baina hainbat gailu edo zerbitzaritan erabil daiteke.
Doakoak dira.
Ez. Ahazten bazaizu, ziurtagiria baliogabetu eta berri bat eskatu beharko duzu.
Bai. Behar duzun guztietan.
Ziurtagiriaren hedapena .p12 da, baina artxiboa .pfx hedapenera alda daiteke.
Fakturatzeko edo tiketa sortzeko moduaren araberakoa izango da. Zure informatika-hornitzailearekin edo, saltokiko terminalen kasuan, banku-erakundearekin hitz egin behar duzu.
Ez, gailuaren ziurtagiriak “makina” identifikatzen du tiketa Foru Ogasunera bidaltzen denetik, eta, aldi berean, pertsona fisiko edo juridiko baten jabetza gisa dago erregistratuta.
Erabiliko duzun gailu bakoitzarentzat bat eskatu behar duzu (kutxa erregistratzailea, saltokiko terminalak, balantza...).
Eskaeraren aplikazioan identifikatutako bezero berarekin eta IFK berarekin behar beste ziurtagiri atera ditzakezu. Esaterako, supermerkatu bat baldin banaiz, ziurtagiri bat atera dezaket kutxa bakoitzarentzat.
Doakoak dira.
Bai, hainbat enpresentzat fakturatzen duen gailu bat izan dezakezu. Gailu hori eta bere ziurtagiria kasuan kasuko Foru Ogasuneko zergapeko bakoitzarekin lotu beharko dira.
Lehena TicketBAIrekin soilik erabiltzen da, eta fakturazio edo ticketing gailu bat bakarrik identifikatzen du. Bigarrenak, erakundearen ordezkariarenak, ordezkaria den pertsona fisikoa eta erakunde juridikoa identifikatzen ditu. Erabilera askotarikoa eta osoa du, administrazio publikoekin edozein izapide egiteko.
Gailuaren ziurtagiriak online bakarrik izapidetu daitezke, aplikazioaren bitartez. Prozesua hasteko, ezinbestekoa da eskatzaileak ziurtagiri elektroniko bat izatea (BakQ, herritarrak, erakundearen ordezkaria...).
Edonork. Ez da beharrezkoa eskaria/eskaera zergapeko erakundeak egitea, bere informatika-hornitzaileak egin dezake. Bigarren urratsa gailuaren ziurtagiri hori erabiltzen duen zergapekoarekin lotzea da, kasuan kasuko Foru Ogasunean.
Bai. Eskaera edonork egin dezake. Bigarren urratsa gailuaren ziurtagiri hori erabiltzen duen zergapekoarekin lotzea da, kasuan kasuko Foru Ogasunean.
Bai. Eskaera edonork egin dezake. Bigarren urrats batean, kasuan kasuko Foru Ogasunean lotu beharko da gailuaren ziurtagiri hori erabiltzen duen erakundearekin.
Lurralde bakoitzean ezberdina da prozesua. Gipuzkoan, “ogasun ataria” atariaren barruan onartu bakarrik egin behar dira; Bizkaian, gailua aitortu egin behar da ogasunari bidali aurretik.
Ziurtagirien kudeaketa-panelean topa dezakezu, Izenperen webgunean. Eskaera egin duen pertsona berak sartu beharko du.
Gailuaren identifikazioa da, bere NAN moduko zerbait. Batzuetan etiketa bat topatuko duzu itsatsita zenbakiarekin, baina beste batzuetan bilatu egin behar da. Esaterako, Windoms 10en komandoa wmic bios get serial number da. Ekipo klonikoek ez dute ekipoko serie-zenbakirik, kasu horietan, plakan ageri den serie-zenbakia erabili.
Bai. Horretarako, gailu-mota gisa aukeratu behar duzu "fakturazio-puntua" goitibeherako menuan.
BakQ
Bai, BakQ ziurtagiria TicketBAIen onartzen den ziurtagiri bat da, baina gogoan izan sinatzeko erabiltzen duzun aldiro pasahitza eta OTPa edo itsasontzi-jokoa sartu beharko duzula, eta kasuaren arabera, baliteke aukerarik egokiena ez izatea.
Ogasunek haien egoitzetan eskaintzen dituzten aplikazioetan erabiltzen badut ez dut ezer egin beharko; merkatuko aplikazioren batean erabili nahi badut txartel birtuala erabili beharko dut.
Herritarren ziurtagiria
Bai, herritarren ziurtagiria TicketBAIen onartzen den ziurtagiri bat da, baina gogoan izan sinatzeko erabiltzen duzun aldiro, pasahitza eta PINa sartu beharko duzula, eta kasuaren arabera, baliteke aukerarik egokiena ez izatea.
Ez. Ezin da igorritako ziurtagiria bere txartel edo Token USBtik esportatu (atera). Erabilera automatizatu baterako ziurtagiria software formatuan eskatu beharko duzu.
Erakundearen ordezkariaren ziurtagiria
Bai, BakQ ziurtagiria TicketBAIen onartzen den ziurtagiri bat da, baina gogoan izan sinatzeko erabiltzen duzun aldiro pasahitza eta OTPa edo itsasontzi-jokoa sartu beharko duzula, eta kasuaren arabera, baliteke aukerarik egokiena ez izatea.
Bai, posible da, baina gogoan izan erakundearen ordezkariaren ziurtagiria ziurtagiri pertsonala dela eta zaindu egin behar dela.
Ez zenuke egin behar, zure softwarearen garatzailea ziurtagiriak gordetzeko konfiantzazko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat izan ezean.
Ez. Ezin da igorritako ziurtagiria zure txartel edo Token USBtik esportatu (atera). Erabilera automatizatu baterako ziurtagiria software formatuan eskatu beharko duzu.
Bai. Hainbat ziurtagiri eskatu edo izan ditzakezu, emango diezun erabileraren arabera.
Bai. Esportatu eta instalatu daiteke behar den gailu eta zerbitzari guztietan.
Bai. Erakundearen zigilua ziurtagiri kualifikatu bat da eta EZ da TicketBAIekin erabiltzeko soilik. Ziurtagiri horrek erakunde bateko dokumentuen jatorria eta osotasuna bermatzen du.
Fakturak edo tiketak egiten dituen hirugarrengoaren erakundearen zigilu-ziurtagiria erabiltzea izango litzateke egokiena. Hirugarrengoak fakturak ogasunera helarazi ahal izateko, gizarte-laguntzailea izan behar du.
Sareko txartelaren edo plaka nagusiaren serie zenbakirako gailuaren ziurtagiria eskatuko dut.
Zure software bermatzailea bezeroarenean instalatzen bada, hain zuzen ere, kode-sinadura duen ziurtagiria behar duzu, baina Izenpek ez du jaulkitzen horrelako ziurtagiri digitalik, nahiz eta merkatuan aukera asko dauden.
Kasu honetan, hirugarren batzuen izenean fakturatuko duen enpresaren erakundearen zigilua duen ziurtagiria izatea da egokiena, eta enpresa horrek ogasunera TicketBai fitxategiak bidaliko baditu, dagokion ogasunean gizarte-kolaboratzaile gisa alta eman beharko du.
Gizarte-kolaboratzailea haren esanetan duen aginduaren arabera zerga-ordaintzailearen izenean fitxategiak bidaltzeko ahalmena duela dioen pertsona da. Bidalketa hori egiteko ahalmena ematen dion dokumentua –edo eredua– eduki behar du.
Bai, zergapeko baten eta bestearen gailuetan instalatuko diren gailuaren ziurtagiriak izapide ditzakezu.
Gailuaren ziurtagiriak gailuaren informazioa soilik jasotzen du, ez zergapekoarena. Lotura hori ogasun bakoitzaren egoitzan ezartzen du zergapeko bakoitzak alta ematen duenean.
Erakundearen ordezkariaren ziurtagiria ziurtagiri pertsonala da, erakundearen ordezkariaren borondatea adieraztea ahalbidetzen duena.
Erakundearen zigiluak datu batzuk erakundetik datozela eta haien zuzentasuna egiaztatzen du, ez du inolako borondaterik adierazten. Erakunde baten eragiketa automatizatuak erakundearen zigiluak berretsi beharko lituzke.