Publikoa al da Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorra?
Bai, publikoa da bere edukia ezagutu nahi dutenentzat, honako kasu hauetan:
• Idazpenen edukiak
• Elkarteen estatutuak
• Erregistro-orrien edukiarekin zerikusi zuzena duten dokumentuak.
Hala ere, ezingo dira ezagutu egoera zibila, helbidea, NANa edota erregistroak gordeta dituen dokumentuetan ager daitezkeen bestelako datu pertsonalak.
Datu horiek ezagutu ahal izango dira eskatzaileak, Erregistroko Arduradunak hala eskatuta, horretarako bidezko interesa duela frogatzen badu; eta Erregistroko arduradunak, eskabidearen helburuak kontuan hartuta, horretarako eskubidea duela erabakitzen badu.
Beti ere, erregistroko publizitateak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legeak aurreikusitako bermeak bete beharko ditu.