Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

OHIKO GALDERAK. Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, 14 urtetik beherako seme alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko

1. Laguntzaren zenbatekoa berbera da eskatzaile guztientzat?

 Ez, ez da berdina eskatzaile guztientzat. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren araberakoa da.

Familia-errenta estandarizatua zehazteko esteka: 

https://apps.euskadi.eus/web01-s2enple/es/ab10aCalculadoraWar/calculadora?locale=eu

FEEren zenbatekoa = < 20.000 €

20.000 € <FEEren zenbatekoa =< 50.000 € 

FEEren zenbatekoa > 50.000 €

Sartutako kotizazioen % 100

Sartutako kotizazioen % 75

Sartutako kotizazioen % 25

2. Eska al dezaket 2021eko kotizazioetarako dirulaguntza? 

Dekretu berria 2021eko uztailaren 1etik aurrera aplikatuko da atzeraeraginez. Horregatik, diruz lagunduko dira Gizarte Segurantzako kotizazioak 2021eko uztailaren 1etik aurrera. 2021eko kotizazioak 2022ko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira. Kontsultatu dekretu berriaren bigarren xedapen iragankorra.  

3. Lanaldi-murrizketan egonez gero, laguntza eska dezaket?

Gurasoek lanaldi osoa izan behar baina ondoko kasuetan salbuesten da:

  • Guraso bakarreko familiak.
  • Familia ugariak.
  • Mendekotasun larria, mendetasun handia edo % 50etik gorako desgaitasuna duen kideren bat duten familia-unitateak.
  • Genero-indarkeriaren biktima den kideren bat duten familia-unitateak.

Adierazitako kasuetan, gurasoetako bat lanaldi-murrizketan edo kontratazio partzialean egotea onartuko da, bi kasuetan % 50eko edo gehiagoko lanaldian, jarduera gauzatzen duen sektoreko lanaldi osoarekin alderatuta.

4. Bateragarria al da laguntza hau familia eta lana bateragarri egiteko gainerako laguntzekin?

14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak bateragarriak dira honako hauekin:

  • Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten pertsonentzako laguntzak.
  • Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak.

Egoera hauetan bakarrik:

  • Guraso bakarreko familiak.
  • Familia ugariak.
  • Mendekotasun larria, mendetasun handia edo % 50etik gorako desgaitasuna duen kideren bat duten familia-unitateak.
  • Genero-indarkeriaren biktima den kideren bat duten familia-unitateak. 

Adierazitako kasuetan, gurasoetako bat lanaldi-murrizketan edo kontratazio partzialean egotea onartuko da, bi kasuetan % 50eko edo gehiagoko lanaldian, jarduera gauzatzen duen sektoreko lanaldi osoarekin alderatuta.

5. Eska al dezaket laguntza nire semea edo alaba jaiotzen denetik?

Ez. Familia-unitatea osatzen duten gurasoak ezin dira lan-kontratuaren etenaldian egon jaiotzagatik edo adingabeak zaintzeagatik, Gizarte Segurantzaren araudiaren esparruan, ezta enplegu-erregulazioko espediente oso edo partzial baten eraginpean ere.

Beraz, ez da diruz lagunduko gurasoak amatasun- edo aitatasun-baimena baliatzen ari diren aldia.

Azken aldaketako data: