Ohiko galderak: autonomoei eta enpresei zuzeneko laguntzak
- Zein da eskabideak aurkezteko epea eta modua?
- Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duen talde bateko kide izanez gero, nork eskatu behar du diru-laguntza?
- Sozietate batek egiturazko aldaketaren bat egin badu, eskatu ahal izango du diru-laguntza? Zer agiri aurkeztu behar ditu?
- EJSN bakoitzeko eskabide bat baino gehiago aurkez dezaket?
- Talde kontsolidatu bateko kide den enpresa batek aurkez dezake eskabidea banaka?
- Nola aurkeztu behar du eskabidea PFEZ-n errentak esleitzeko araubidea aplikatzen duen entitate batek?
- 2019an edo 2020an egoitza-fiskala aldatu duen enpresaburu batek, profesional autonomo batek edo entitate juridiko batek jaso dezake diru-laguntza? Zer agiri aurkeztu behar ditu?
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) alta eta bajen ziurtagiria aurkeztu behar da?
- Egiturazko aldaketa bat daukat, baina eskabidea aurkezteko egunean, oraindik, amaitu gabe dago epea eskabidean eskatzen diren zerga-ereduak aurkezteko. Zer egin behar dut?
- Eskabidea aurkezten hasten naizenean, une horretan amaitu behar dut?
- Eskaera bat baino gehiago egin dezaket?
- Akats bat egin dut eskabidean, eta bidali dut. Zer egin dezaket?
Zein da eskabideak aurkezteko epea eta modua?
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 21eko 09: 00etan hasiko da, eta 2021eko azaroaren 9ko 12: 00etan amaituko da.
Eskabideak, betekizunak, jakinarazpenak eta deialdiko gainerako izapideak eta kudeaketak telematikoki baino ez dira aurkeztuko (bitarteko elektronikoak), eta ez da beste biderik onartuko.
Eskabide-eredua, eskabideak betetzeari eta izapidetzeari buruzko argibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1200901
Eredu horiek bakarrik onartuko dira.
Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duen talde bateko kide izanez gero, nork eskatu behar du diru-laguntza?
Eskabidea taldea ordezkatzen duen sozietateak aurkeztu beharko du, eta 2020an taldeko kide izan diren entitate guztiak barne hartuko ditu, 3.4 artikuluan jasotzen denaren arabera.
Sozietate batek egiturazko aldaketaren bat egin badu, eskatu ahal izango du diru-laguntza? Zer agiri aurkeztu behar ditu?
2019/01/01 eta 2020/12/31 bitartean merkataritza-sozietatearen egiturazko aldaketa bat egin duten entitateen kasuan, entitateek diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, eskabidea aurkezteko unean, honako hauek egiaztatu beharko dituzte: egindako egiturazko aldaketa hori, hautagarritasun-baldintzak eta betekizunak betetzen dituztela, urte bakoitzeko BEZaren edo zeharkako tributu baliokidearen eragiketa-bolumena, eta laguntzaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko aurreikusitako 8.9 artikuluko gainerako parametroak.
Eskabidearekin batera, egiturazko aldaketak eragindako entitate guztiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Egoitza-fiskalari dagokion ziurtagiria.
- I. eranskinean aurreikusitako jardueretako batean –diru-laguntza xede direnak- alta emanda egon izanaren ziurtagiria, 2019an, 2020an eta eskabidearen datan.
- BEZan, 2019an eta 2020an, jarraitutako araubidearen ziurtagiriak.
- IGICen (Kanariak) edo IPSIren (Ceuta/Melilla) aitorpenak, 2019an eta/edo 2020an, hala badagokio.
- EJSN koderen batean, 2019an eta 2020an eta eskabidearen datan, aurreikusitako jardueren garapena egiaztatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
- Sozietatearen egiturazko aldaketa egiaztatzen duten eskriturak.
- Entitateak jarduten duen zerga-administrazio guztietan aurkeztutako 2020ko 190 ereduak.
- 2019ko eta 2020ko ekitaldietako 200 eredua, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpena.
- 2019ko eta 2020ko ekitaldietako BEZaren urteko laburpen-eredua.
- 2020ko ekitaldiko 110-111 ereduak, entitateak jarduten duen zerga-administrazio guztietan.
Administrazioak horiek guztiak berrikusiko ditu, eta behar bezala egiaztatzen ez badira, laguntza ukatu egingo da.
EJSN bakoitzeko eskabide bat baino gehiago aurkez dezaket?
Eskabide bakarra onartuko da eskatzaile bakoitzeko, nahiz eta, EJSN bat baino gehiago garatu. Pertsona edo entitate batek eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, elektronikoki aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan, 9.9 artikuluaren arabera.
Aurretik jada erregistratutako eskabide bat duen pertsona edo entitate batek beste eskabide bat aurkezteak, automatikoki ekarriko du lehengo eskabidean atzera egitea eta hari dagokionez prozedura amaitzea. Horretarako, atzera egiteko ebazpena emango da, legeari jarraikiz betiere.
Talde kontsolidatu bateko kide den enpresa batek aurkez dezake eskabidea banaka?
Ez, 2020an zerga-kontsolidazioko talde bateko kide diren entitateek ez dute diru-laguntza banaka eskatu ahal izango.
Taldeak direnean, talde hori hartuko da zergadun bakartzat, eta ez hura osatzen duten entitateetako bakoitza. Taldea ordezkatzen duen sozietateak aurkeztu beharko du diru-laguntza eskabidea, eta bertan sartuko dira 2020an taldea osatu duten entitate guztiak, eta entitate horiek ezin izango dute laguntza banaka eskatu, 3.4 artikuluan arabera.
Hala ere, 2019an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen zuen talde bateko kide izan zen enpresa batek, 2020an talde horretan jarraitzen ez badu, banan-banan eskatu ahalko du diru-laguntza.
Nola aurkeztu behar du eskabidea PFEZ-n errentak esleitzeko araubidea aplikatzen duen entitate batek?
PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateen kasuan, diru-laguntzaren onuraduna entitatea bera izango da, eta ez haren bazkide, erkide, jaraunsle edo partaide bakoitza. Gainera, eman beharreko diru-laguntza zehazteko kontuan hartu beharreko magnitudeak entitatearen egoitzan kalkulatuko dira.
2019an edo 2020an egoitza-fiskala aldatu duen enpresaburu batek, profesional autonomo batek edo entitate juridiko batek jaso dezake diru-laguntza? Zer agiri aurkeztu behar ditu?
Bai, laguntza eskuratu ahal izango da, baldin eta eskabidea aurkezten den egunean egoitza-fiskala Euskadin badu eta hautagarritasun-baldintzak eta gainerako betekizunak betetzen badira. Ordea, ez da eskatuko egoitza-fiskala Euskadin izatea, baldin eta, 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeak badira, edo 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena duten pertsonak edo entitateak badira (5.1 artikuluaren a) letraren arabera).
Taldeak direnean edo 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena duten pertsonak edo entitateak direnean, Euskadin jardun beharko dute diru-laguntzak eskuratu ahal izateko. Ulertzen da Euskadin dihardutela lan pertsonaleko ordainsariak –Administrazioak egiaztatutako edo aurkeztutako atxikipenen eta konturako sarreren laburpen-aitorpenean esleituak- jasotzen dituztenetako baten-baten ohiko egoitza Euskadin bertan dagoenean.
2019ko eta/edo 2020ko ekitaldian eta eskabidea aurkeztutako datan egoitza-fiskala desberdina bada, pertsona edo entitate eskatzaileari honako dokumentazio hau aurkezteko eskatuko zaio, eskabidearen datarekiko desberdina zen ekitaldi bakoitzerako (hautagarritasun-baldintzak eta betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko eta laguntzaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko):
- Ekitaldi horretan zuen egoitza-fiskalaren egiaztagiria, dagokion zerga-administrazioak emana.
- Ekitaldian eta eskabidea aurkeztu den datan, diru-laguntzaren xede diren EJZ epigrafeetan edo EJSN kodeetan alta emanda egon izana egiaztatzen duen ziurtagiria, dagokion zerga-administrazioak emana.
- Ekitaldian aplikatutako BEZaren araubide desberdinak egiaztatzen dituen ziurtagiria, dagokion Zerga Administrazioak emana.
- 2 eta 3. lerroen eskabideen kasuan ekitaldiko BEZaren urteko laburpen-eredua. 2019an edo 2020an baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu badu edo BEZaren aldizkako aitorpena aurkeztera behartuta ez badago:
- 100 eredua, 2020ko PFEZren aitorpena, pertsona fisikoa bada.
- 2020ko 184. eredua, PFEZren errentak eratxikitzeko araubidean dagoen entitatea
- 200 eredua 2020ko sozietateen gaineko zergaren aitorpena, entitatea bada (220 eredua, taldea osatzen duten entitateentzat, hala badagokio).
- 2 eta 3. lerroen eskabideen kasuan, eta egoitza-fiskala desberdina den ekitaldietako bat 2019 ekitaldia bada:
- 100 eredua, 2019ko PFEZren aitorpena, pertsona fisikoa bada.
- 2019ko 184. eredua, PFEZren errentak eratxikitzeko araubidean dagoen entitatea
- 200 eredua, 2019ko sozietateen gaineko zergaren aitorpena, entitatea bada.
- 2019ko 220 eredua, baldin eta sozietateen gaineko zergaren zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duen taldea bada.
- 2 eta 3. lerroen eskabideen kasuan, eta egoitza-fiskala desberdina den ekitaldietako bat 2020 ekitaldia bada, ekitaldi horretan zerga-administrazio guztietan aurkeztutako 110/111 ereduak.
- 3. lerroaren eskabideen kasuan, eta egoitza-fiskala desberdina den ekitaldietako bat 2020 ekitaldia bada, ekitaldi horretan zerga-administrazio guztietan aurkeztutako 190 ereduak.
Jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) alta eta bajen ziurtagiria aurkeztu behar da?
Ez, eskatzaileak ez du jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ziurtagiririk aurkeztu beharko, informazio hori organo kudeatzaileak eskuratuko baitu zerga-administrazioen bitartez.
Soilik ondorengo kasuetan izango da beharrezkoa alegatutako EJSN jarduera gauzatu dela egiaztatzen duen frogagiria eranstea eskabideari (5.1 artikuluaren b)letra eta 8.9 artikuluaren arabera): egitura-aldaketak daudenean; egoitza-fiskalaren aldaketak daudenean; eta eskatzaileak I. Eranskinean jasotako EJSNetako batean aurreikusitako jardueraren bat garatzen duenean, eranskin horretan agertzen diren EJZren epigrafeetako batean ere alta emanda egon gabe.
Egiturazko aldaketa bat daukat, baina eskabidea aurkezteko egunean, oraindik, amaitu gabe dago epea eskabidean eskatzen diren zerga-ereduak aurkezteko. Zer egin behar dut?
Diru-laguntza eskabidea egiteko egunean oraindik aurkeztu gabe badituzu sozietate-aldaketak justifikatzeko deialdian eskatzen diren ereduak, egin ezazu diru-laguntza eskabidea dokumentazio hori gabe, eta erantsiko duzu dokumentazio hori eskura duzunean.
Eskabidea aurkezten hasten naizenean, une horretan amaitu behar dut?
Ez. Eskuinaldean dauden botoiei emanda, aukera dago eskabidea gorde eta beste une batean berreskuratzeko. Informazioa sartzen den heinean gordetzea gomendatzen da.
Eskaera bat baino gehiago egin dezaket?
Eskatzaile bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da. Pertsona edo erakunde batek eskabide bat baino gehiago aurkezten baditu, elektronikoki aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan.
2021eko irailaren 30ean eskaera egina duenak, agindu hau argitaratzen den egunean ebazteko zain dagoenak eta eskabidea osatu nahi duenak, bertan enpresa-jardueraren garapenak eragindako kontabilitate-galerak sartzeko eta 2021eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldiari dagozkion zorrak gehitzeko, bi aukera izango ditu: datu horiekin egindako eskaera osatzeko eredua betetzea, edo eskabide berri bat egitea, eskabide horrekin batera aurkeztutakoan bildutako datuak bilduz. Lehenengo kasuan, eskabideak eutsi egingo dio ebazpenaren segidako hurrenkeran hasieran betetzen zuen lekuari. Beste eskabide oso bat eginez gero, horrek ekarriko du lehen aurkeztutakoan atzera egitea automatikoki, eta aurkeztu den lekua hartuko du ondoz ondoko ebazpen-ordenan.
Egindako eskaera baten ondoriozko laguntza emateko ebazpena duenak, eskaera horren zenbatekoa 8. artikuluan jasotako laguntza-muga baino txikiagoa bada, beste eskaera bat egin ahal izango du eskaera horretan jardueran izandako galerak sartzeko eta 2021eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldiari dagozkion zorrak gehitzeko. Kasu horretan, eman beharreko laguntzaren zenbatekoak, jada emandakoarekin batera, ezin izango du gainditu aipatutako 8. artikuluan aurreikusitako gehieneko muga.
Akats bat egin dut eskabidean, eta bidali dut. Zer egin dezaket?
Bidalitako eskabideak ezin dira moldatu. Eskabideak aurkezteko epea zabalik badago, beste eskabide bat aurkez daiteke, kontuan hartuta eskabide berria aurkezteak lehenago egindako eskabidean atzera egitea dakarrela automatikoki.
- Diru-laguntza lerroen laburpena
- Zein baldintza bete behar dira diru-laguntza eskatzeko?
- Eska al daiteke diru-laguntza I. Eranskineko EJZ-ren epigrafe baliokideetako batean ere alta emanda ez badago, baina, I. eranskin horretan jasotako EJSN-etako baten pean jarduera bat garatzen bada?
- BEZ-aren baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian tributatzen dut. Zein lerro aukeratu behar dut?
- Eska al dezaket 2. lerroko diru-laguntza, bez-aren araubide sinplifikatuan tributatzen badut?
- Hautagarritasun-baldintzei eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteari dagokienez, egindako jarduera guztiak hartzen dira kontuan edo I. eranskinean jasotakoak bakarrik?
- 1. diru-laguntza lerroan egiaztatu egin behar al da eragiketa- bolumenak behera egin duela eta 2019an ez dela emaitza negatiborik izan?
- Jarduera 2020an hasi badut eska dezaket diru-laguntza?
- Eska dezaket laguntza jarduera 2019an hasi badut?
- 2019an eta 2020an urtebete baino gutxiagoan jardun badut eska dezaket laguntza?
- Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duen talde bateko kide banaiz, zein diru-laguntza lerro eskatu behar dut?
- Diru-laguntza kalkulatzeari dagokionez, zer hartuko da erreferentziatzat jarduera 2019an edo 2020an hasi den zehazteko?
- Zer gertatzen da 2021ean araubide sinplifikatuari uko egin badiot?
- Zer gertatzen da jarduera jakin batzuetarako baliokidetasun-errekarguaren araubide bereziaren pean eta beste batzuetarako BEZ-aren araubide orokorraren pean tributatzen badut?
- 2020an, 2020/03/31ren ondoren, alta eman duen profesional autonomo edo entitate batek eska dezake diru-laguntza?
- 2019an edo 2020an alta emanda nengoen EJZ-ren epigrafe batean (I. Eranskineko EJSN-en baliokideak), baina 2021ean ez nago alta emanda. Eska dezaket diru-laguntza?
- 2019ko ekitaldian PFEZ-n edo sozietateen gaineko zergan etekin garbi negatiboa izan badut, diru-laguntza jaso ahal izango dut?
- Enpresa ez-egoiliar bateko establezimendu iraunkor batek jaso ditzake diru-laguntza horiek?
- Nola zehazten da langile kopurua diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko?
- Nola egiaztatzen da eragiketa-bolumenaren beherakada bez-aren aitorpena egin ezean? (zergapetu gabeko edo salbuetsitako eragiketak bakarrik egiteagatik, baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian egoteagatik, etab.)
- Nola kalkulatzen da eragiketa-bolumenaren beherakada, jarduera 2020/01/01 eta 2020/03/31 bitartean hasi bada?
- Nola kalkulatzen da eragiketa-bolumenaren beherakada, jarduera 2019an hasi bada?
- Nola ezartzen da hautagarritasun-baldintzak betetzea eta laguntzaren zenbatekoa zehaztea, sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioako talde bateko kide izanez gero?
Diru-laguntza lerroen laburpena
LERROA |
DESKRIBAPENA |
DIRULAGUNTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA |
1 |
PFEZren errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak -egoitza-fiskala Euskadin dutenak-, baldin eta BEZan araubide sinplifikatua aplikatzen badute 2019an edo 2020an |
3.000 euro |
PFEZren errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak -egoitza-fiskala Euskadin dutenak-, baldin eta BEZan baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatzen badute 2019an edo 2020an (1). |
||
2 |
PFEZren errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak -egoitza-fiskala Euskadin dutenak-, baldin eta BEZan baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatzen badute 2019an edo 2020an (1). |
Eragiketen bolumena %30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta emango den gehieneko diru-laguntza honako hau izango da: Gehienez 10 langile: eragiketa-bolumenean izandako %30 baino gehiagoko beherakadaren zenbatekoaren %40a. 10 langile baino gehiago: eragiketa-bolumenean izandako %30 baino gehiagoko beherakadaren zenbatekoaren %20a. Gehieneko diru-laguntza ez da 4.000 eurotik beherakoa izango, ezta 200.000 eurotik gorakoa ere. |
Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta entitateak -egoitza-fiskala Euskadin dutenak-, baldin eta 2020an 10 milioi euroko edo gutxiagoko eragiketa-bolumena izan badute eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen EZ badute, eta 1. lerrokoak ez badira. |
||
3 |
Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeak, eta enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak edo entitateak; baldin eta 2020an 10 milioi eurotik gorako urteko eragiketa-bolumena izan badute -Administrazioak egiaztatuta edo aitortuta-. |
(1) 1. lerroa edo 2. lerroa hauta daitezke, salbu eta diru-laguntza horiek eskuratzeko jarduera 2020/01/01etik 2020/03/31ra bitartean hasi bazen; kasu horretan, 1. lerroa soilik hauta dezakete.
Zein baldintza bete behar dira diru-laguntza eskatzeko?
Honako taula honetan laburbiltzen dira pertsona eta entitate eskatzaileek diru-laguntzak jaso ahal izateko bete behar dituzten baldintzak eta eskakizunak:
LERROA |
1 |
2 |
3 |
Nortasun juridikoa |
Enpresaburu edo profesional autonomoak eta PFEZn errentak eratxikitzen araubidean dauden entitateak |
Enpresaburu edo profesional autonomoak eta entitateak (2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubideko taldeko kide ez zirenak) |
Enpresaburu edo profesional autonomoak, entitateak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubideko taldeak |
Eragiketa-bolumena 2020an |
Ez da aplikatzen |
10 milioi euro edo gutxiago |
10 milioi eurotik gora, 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubideko taldeak izan ezik |
Egoitza fiskala |
Euskadin (edo establezimendu iraunkorra Euskadin) |
Euskadin (edo establezimendu iraunkorra Euskadin) |
Euskadi barruan (edo establezimendu iraunkorra Euskadin) eta kanpoan, Euskadin bertan jarduten badu (1) |
EJSN/EJZ |
I. eranskineko EJSN/EJZn aurreikusitako jarduera bat gutxienez egin izana, 2019an eta 2020an, eta, baita eskabidea aurkezten den egunean ere. |
I. eranskineko EJSN/EJZn aurreikusitako jarduera bat gutxienez egin izana, 2019an eta 2020an, eta, baita eskabidea aurkezten den egunean ere. |
I. eranskineko EJSN/EJZn aurreikusitako jarduera bat gutxienez egin izana, 2019an eta 2020an, eta, baita eskabidea aurkezten den egunean ere. Taldeen kasuan, taldeko entitate baten jarduera nagusia hori izana 2019an, 2020an eta eskabidea aurkezten den datan. |
BEZaren araubidea
|
Araubide sinplifikatua eta/edo baliokidetasun-errekargua 2019an edo 2020an
|
BEZaren edozein araubide, araubide-sinplifikatua izan ezik, eta baliokidetasun-errekargua izan ezik - jarduera 2020/01/01 eta 2020/03/31 bitartean hasi bada-. |
BEZaren edozein araubide, araubide-sinplifikatua izan ezik, eta baliokidetasun-errekargua izan ezik - jarduera 2020/01/01 eta 2020/03/31 bitartean hasi bada-. |
2019ko emaitza |
Ez da aplikatzen |
2019an emaitza garbi positiboa beren jarduera ekonomikoengatik -jarduera ekonomiko horiei atxikitako ondasunen ondare-irabazi edo -galerak alde batera utzita-, edo, hala badagokio, 2019ko sozietateen gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zerga-oinarriaren emaitza positiboa bada -betiere erreserbak eta zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa aplikatu aurretik-. (2) |
|
2020ko eragiketa-bolumenaren beherakada 2019arekin alderatuta |
Ez da aplikatzen |
% 30etik gorako beherakada, BEZaren edo zeharkako-tributu baliokidearen 2020ko eragiketa-bolumenean, 2019arekin alderatuta |
|
Bestelako betekizunak |
Diru-laguntza hauek arautzen dituen aginduan aurreikusitako gainerako baldintzak |
Diru-laguntza hauek arautzen dituen aginduan aurreikusitako gainerako baldintzak (3) |
(1) Diru-laguntza horietarako, ulertzen da Euskadin dihardutela lan pertsonaleko ordainsariak –Administrazioak egiaztatutako edo aurkeztutako atxikipenen eta konturako sarreren laburpen-aitorpenean esleituak- jasotzen dituztenetako baten-baten ohiko egoitza Euskadin bertan dagoenean.
(2) 2020/01/01 eta 2020/03/31 bitartean sortu diren eta/edo epealdi horretan diru-laguntzak eskuratzeko aurreikusitako jardueretan alta eman diren pertsonen eta entitateen kasuan izan ezik.
(3) Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeen kasuan, 5.artikuluko 1.apartatuko c) letratik j) letrara zerrendatutako baldintzak 2020an taldea osatzen zuten sozietate guztiek bete beharko dituzte -2022ra arte luza daitezkeen beste konpromiso batzuk alde batera utzi gabe-.
Eska al daiteke diru-laguntza I. Eranskineko EJZ-ren epigrafe baliokideetako batean ere alta emanda ez badago, baina, I. Eranskin horretan jasotako EJSN-etako baten pean jarduera bat garatzen bada?
Bai, eskabidea egin daiteke. Kasu horretan, alegatutako EJSN jarduera gauzatu dela egiaztatzen duen frogagiria (Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroaren ziurtagiria, eratze-eskritura, eta abar) erantsi beharko zaio eskabideari, 5.1 artikuluaren b) letra aplikatuz
BEZ-aren baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian tributatzen dut. Zein lerro aukeratu behar dut?
2019an edo 2020an baliokidetasun-errekarguaren araubide bereziaren pean tributatu baduzu, 1. lerroko diru-laguntza edo 2. lerrokoa hauta dezakezu, salbu eta, 2020/01/01 eta 2020/03/31 bitartean hasi baduzu diru-laguntza eskuratzeko jarduera edo 2019an edo 2020an beste jardueraren batean BEZaren araubide sinplifikatuaren pean tributatu baduzu; kasu horretan, 1. lerroko diru-laguntza eskatu beharko duzu (2.2 artikuluko a) letra eta 8.2 artikuluko a) letra).
Eska al dezaket 2. Lerroko diru-laguntza, bez-aren araubide sinplifikatuan tributatzen badut?
Ez. Baldin eta, 2019an edo 2020an, araubide sinplifikatuan tributatu baduzu jardueraren batean, 1. lerroko diru-laguntza eskatu beharko duzu, nahiz eta, bestelako araubide batzuk aplikagarriak zaizkien beste jarduera batzuk ere egin (2.2 artikuluko a) letra eta 8.2 artikuluko a) letra).
Hautagarritasun-baldintzei eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteari dagokienez, egindako jarduera guztiak hartzen dira kontuan edo I. eranskinean jasotakoak bakarrik?
Diru-laguntza honen oinarrietan jasotako parametro guztiak aplikatzeko, diru-laguntza eskatu duen pertsona fisikoak, entitateak edo taldeak egindako jarduera guztiak hartuko dira kontuan, aintzat hartu gabe I. eranskineko jarduerekin bat datozen ala ez, 5.1 artikuluaren b) letra eta 8.5 artikulua aplikatuz.
1. diru-laguntza lerroan egiaztatu egin behar al da eragiketa- bolumenak behera egin duela eta 2019an ez dela emaitza negatiborik izan?
1. lerroko diru-laguntza eskatzen bada, ez da beharrezkoa izango eragiketa-bolumenak behera egin duela egiaztatzea, ezta 2019ko PFEZn emaitza garbi positiboa edo sozietateen gaineko zergan zerga-oinarri -erreserbak aplikatu eta zerga-oinarri negatiboak konpentsatu aurretik- positiboa izan dela egiaztatzea ere, 8.2 artikuluaren a) letran eta 4.2 artikuluan adierazten den bezala.
Jarduera 2020an hasi badut eska dezaket diru-laguntza?
Bai, baldin eta diru-laguntzen I. eranskineko jardueraren hasiera-data –diru-laguntzen xede dena- 2020/01/01etik 2020/03/31ra bitartekoa bada eta, horrez gain, altan egon bada eskabidea aurkeztu den datan. Era berean, gainerako hautagarritasun-baldintzak eta betekizunak bete beharko dira.
2. eta 3. lerroetako diru-laguntzak eskuratzeko jarduera 2020an hasi duten pertsonen eta entitateen kasuan, 8.7 artikuluan jasotzen da 2020ko eragiketa-bolumenaren beherakada kalkulatzeko sistema. Bestalde, 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra bitartean diru-laguntzak eskuratzeko jarduera hasi dutenek eta 2020ko ekitaldian beren jardueraren batean BEZaren baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia edo araubide sinplifikatua aplikatu dutenek, 1. lerroko diru-laguntza baino ezingo dute eskuratu, 8.2 artikuluaren a) letraren arabera.
Eska dezaket laguntza jarduera 2019an hasi badut?
Bai, baldin eta I. eranskineko jardueraren batean -diru-laguntzen xede dena- alta emanda egon bada 2019an eta 2020ko egunen batean, bai eta diru-laguntza eskatu den egunean bertan ere.
2. eta 3. lerroetarako diru-laguntzak eskuratzeko jarduera 2019an hasi duten pertsonen eta entitateen kasuan, 8.6 artikuluan jasotzen da 2020ko eragiketa-bolumenaren beherakada kalkulatzeko sistema. Bestalde, diru-laguntzak eskuratzeko jarduera 2019an hasi dutenen kasuan, 2019an edo 2020an araubide sinplifikatua aplikatu badute edo, 2019an edo 2020an BEZaren baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia beren jardueraren batean aplikatzeaz gain, 1. lerroa aukeratu badute, 3.000 eurokoa izango da gehienez jasoko duten diru-laguntza, (8.2 artikuluaren a) letraren arabera).
2019an eta 2020an urtebete baino gutxiagoan jardun badut eska dezaket laguntza?
Bai, baldin eta eskabidea aurkeztu den egunean alta emanda egon bada diru-laguntzen xede diren jardueretako batean, eta gainerako hautagarritasun-baldintzak eta betekizunak betetzen baditu.
Zehazki, 2. eta 3. lerroei dagokienez, 2019an eta 2020an diru-laguntzak eskuratzeko xede diren jardueretan urtebete baino gutxiagoz alta emanda egon diren pertsonen edo entitateen kasuan: 2020ko eragiketa-bolumenak 2019arekiko izan duen beherakada kalkulatzeko, urte horietako bakoitzerako kontuan hartuko da BEZaren edo zeharkako tributu baliokidearen aitortutako edo Administrazioak egiaztatutako urteko eragiketa-bolumena, 8.8 artikulua aplikatuz.
Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duen talde bateko kide banaiz, zein diru-laguntza lerro eskatu behar dut?
2020an zerga-kontsolidazioko talde bateko kide diren entitateek ez dute diru-laguntza banaka eskatu ahal izango. Hautagarritasun- eta transferentzia-baldintzak betetzeari dagokionez, talde hori hartuko da zergadun bakartzat, eta ez hura osatzen duten entitateetako bakoitza, 3.4 artikuluaren arabera. Taldeak 3. lerroko diru-laguntza eskatu beharko du.
Diru-laguntza kalkulatzeari dagokionez, zer hartuko da erreferentziatzat jarduera 2019an edo 2020an hasi den zehazteko?
Zerga-administrazioek emandako EJZren epigrafeen alta- eta baja-datak hartuko dira erreferentziatzat, zehazteko pertsona edo entitate eskatzaile batek I. eranskinean aurreikusitako jarduera bat hasi duen edo jarduera hori 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra bitartean sortu den (hau da, 8. artikuluko 6., 7. edo 8. apartatuak aplikatzeko).
Zer gertatzen da 2021ean araubide sinplifikatuari uko egin badiot?
Diru-laguntza esleitzerakoan lehentasuna izango du, eskatzaileak garatutako jardueraren batean, 2019an edo 2020an BEZan araubide sinplifikatua aplikatzeak, alde batera utzita beste araubide batzuk aplikatzekoak zaizkien beste jarduera batzuk egiten ote dituen. 2021ean araubide sinplifikatuari uko egin zaion kasuetan ere aplikatuko da hori, 8.2 artikuluaren a) letran arabera.
Beraz, 2019an edo 2020an BEZaren araubide sinplifikatua aplikatu duten eta gainerako hautagarritasun-baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten pertsonek eta entitateek 1. lerroan soilik aurkeztu ahal izango dute eskabidea, 2021ean aplikatzen duten BEZaren araubidea edozein dela ere.
Zer gertatzen da jarduera jakin batzuetarako baliokidetasun-errekarguaren araubide bereziaren pean eta beste batzuetarako BEZ-aren araubide orokorraren pean tributatzen badut?
2019ko eta 2020ko ekitaldietan jarduera batean ere ez bada aplikatu BEZaren araubide sinplifikatua, diru-laguntza esleitzerakoan lehentasuna izango du 2019an edo 2020an jardueraren batean baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatzeak, 8.2 artikuluaren a) letra aplikatuz.
Beraz, 2019an edo 2020an baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu duten pertsonek eta entitateek -BEZaren beste araubide bat aplikagarria zaien beste jarduera batzuk egin ala ez- 1. lerroan edo 2. lerroan aurkeztu ahal izango dute eskabidea. Ostera, diru-laguntza horiek eskuratzeko jarduera hasi badute 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra bitartean, 1. lerroan soilik aurkeztu ahal izango dute eskabidea. 1. lerrora jo beharko dute, bere jardueretako batean 2019ko edo 2020ko BEZaren araubide sinplifikatua aplikatu dutenek ere.
2020an, 2020/03/31ren ondoren, alta eman duen profesional autonomo edo entitate batek eska dezake diru-laguntza?
Ezin izango dituzte diru-laguntza horiek jaso, 2020ko martxoaren 31ren ondoren, eman dutenek alta diru-laguntzaren xede den jardueran (4.1 artikuluaren d) letraren arabera).
2019an edo 2020an alta emanda nengoen EJZ-ren epigrafe batean (I. Eranskineko EJSN-en baliokideak), baina 2021ean ez nago alta emanda. Eska dezaket diru-laguntza?
Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskabidea aurkezten den egunean aurreikusitako EJZren batean alta emanda egon behar da. Ildo horretan, 5.1 artikuluaren b) letran, pertsona edo entitate onuradun izateko baldintza gisa ezartzen da: 2019ko eta 2020ko ekitaldietan I. eranskineko EJSNetan aurreikusitako jarduera bat gutxienez garatu izana, eta eskabidea aurkezten den egunean ere jarduera horietakoren bat garatu izana (2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra bitarte alta eman direnentzat aurreikusitakoa salbu).
Taldeak direnean, ezinbestekoa izango da entitate nagusiak edo mendeko edozein entitatek, 2019an eta 2020an, jarduera nagusi gisa garatu izana eta diru-laguntzaren eskabide datan ere garatzen jarraitzea I. eranskinean aurreikusitako jardueretako bat.
Aipatutakoaren arabera, pertsona, entitatea edo taldea EJSNren kode batean sartuta dagoela ulertuko da, baldin eta, bere jarduera I. eranskineko baliokidetasun-taulako EJZren epigraferen bati lotua dagoenean.
2019ko ekitaldian PFEZ-n edo sozietateen gaineko zergan etekin garbi negatiboa izan badut, diru-laguntza jaso ahal izango dut?
Bai, 1. lerroko diru-laguntza jaso ahal izango duzu, baldin eta dagozkion hautagarritasun-baldintza eta betekizun guztiak betetzen badituzu (4.2 artikuluan arabera).
Zehazki, gainerako hautagarritasun-baldintzak eta betekizunak betetzen badira, ez da kontuan hartuko 2019an PFEZn edo sozietateen gaineko zergan izandako etekin garbia honako kasu hauetan:
- 2019an edo 2020an BEZan araubide sinplifikatua aplikatu duten pertsonak eta PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak.
- 2019an edo 2020an BEZaren baliokidetasun-errekargua aplikatu duten pertsonak eta entitateak, 3.000 euroko gehieneko laguntza aukeratzen dutenean.
Era berean, ez da 2019an PFEZn edo sozietateen gaineko zergan etekin garbi positiborik beharko, 2020ko urtarrilaren 1aren eta 2020ko martxoaren 31ren artean, diru-laguntzaren xede diren jardueretan alta eman edo sortu diren pertsonen eta entitateen kasuan (hautagarritasun-baldintza guztiak eta laguntzak eskuratzeko baldintza guztiak betetzen badituzte).
Enpresa ez-egoiliar bateko establezimendu iraunkor batek jaso ditzake diru-laguntza horiek?
Bai. Euskadin establezimendu iraunkor baten bidez diharduten entitate ez-egoiliar ez-finantzarioek, baldin eta aurreikusitako hautagarritasun-baldintza eta betekizun guztiak betetzen badituzte, diru-laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte, 5.1 artikuluko a) letraren arabera.
Diru-laguntza horietarako, ulertzen da Euskadin dihardutela lan pertsonaleko ordainsariak –Administrazioak egiaztatutako edo aurkeztutako atxikipenen eta konturako sarreren laburpen-aitorpenean esleituak- jasotzen dituztenetako baten-baten ohiko egoitza Euskadin bertan dagoenean.
Nola zehazten da langile kopurua diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko?
Kalkulatuko dira 2020an diruzko lan-etekinen jasotzaile kopuruaren batez bestekoak (110-111 ereduetan, atxikipen eta konturako sarreren hileko edo hiruhileko aitorpenetan, adierazten direnenak), 8.2 artikuluaren b) letraren arabera.
Nola egiaztatzen da eragiketa-bolumenaren beherakada bez-aren aitorpena egin ezean? (zergapetu gabeko edo salbuetsitako eragiketak bakarrik egiteagatik, baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian egoteagatik, etab.)
PFEZren zergadunentzat, ulertuko da 2019ko eta 2020ko eragiketa-bolumena osatzen dutela, 2019ko eta 2020ko PFEZren aitorpenetan dauden jarduera ekonomikoetatik datozen eta zerga-alorrean konputagarriak diren diru-sarrera guztiak (8.10 artikuluko a) letra).
Sozietateen gaineko zergan edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan tributatzen dutenen kasuan, ulertuko da 2019ko eta 2020ko eragiketa- bolumena 2019ko eta 2020ko sozietateen gaineko zergan jasotako negozioen zenbateko garbia dela (8.10 artikuluaren b) letra).
Nola kalkulatzen da eragiketa-bolumenaren beherakada, jarduera 2020/01/01 eta 2020/03/31 bitartean hasi bada?
2. eta 3. lerroetan, laguntzak eskuratzeko I. eranskineko jarduera hasi duten edo 2020/01/01etik 2020/03/31ra bitartean sortu diren pertsonen edo entitateen kasuan, eragiketa-bolumenaren beherakada kalkulatzeko alderatuko dira: 2020an aitortutako edo egiaztatutako urteko eragiketa-bolumena, eta 2020ko lehen hiruhilekoari dagokion eragiketa-bolumen aitortua edo egiaztatua 2020an jarduera-denboraldira igotzetik ateratako eragiketa-bolumena (8.7 artikuluaren arabera). Hori, betiere, harrez geroztik, diru-laguntzaren xede den jardueraren batean alta emanda mantendu badira, eskabidea aurkeztu den datan barne.
2. eta 3. lerroen adibidea:
Pertsona edo entitate onuradun batek alta eman zuen 2020/02/01ean diru-laguntza hori eskuratzeko EJZ epigrafean, eta gainerako hautagarritasun-baldintzak eta betekizunak betetzen zituen.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa honela kalkulatuko da:
Epigrafe hautagarrian alta emandako data |
2020/02/01 |
2020ko alta-egunak |
366 – 31 = 335 egun |
2020ko 1. hiruhilekoan altan izandako egunak |
29 + 31 = 60 egun |
2020an aitortutako eragiketa-bolumena |
100.000 euro |
2020ko 1. hiruhilekoan aitortutako eragiketa-bolumena |
40.000 euro |
2020ko eragiketa-bolumena, jarduera-denboraldi osora igota, fakturazio- beherakada kalkulatzeko erabiliko dena |
40.000/60 x 335 = 223.333,33 euro |
Eragiketa-bolumena beherakadaren % |
(223.333,33 - 100.000)/223.333,33 = % 55,22 ( %30etik gora)
|
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa, 10 langile edo gutxiago badira |
223.333,33 x (%55,22-%30) x %40 = 22.533,33 euro |
Bestalde, 1. lerroari dagokionez, 2019an edo 2020an beren jardueraren batean BEZan araubide sinplifikatua edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu duten pertsonek eta entitateek gehienez 3.000 euroko diru-laguntza jaso ahal izango dute (8.2 artikuluaren a) letraren arabera).
Nola kalkulatzen da eragiketa-bolumenaren beherakada, jarduera 2019an hasi bada?
2. eta 3. lerroetan, laguntzak eskuratzeko I. eranskineko jarduera hasi duten edo 2019/01/01etik 2019/12/31ra bitartean sortu diren pertsonen edo entitateen kasuan eragiketa-bolumenaren beherakada kalkulatzeko: urte osora igoko da 2019ko eragiketa-bolumen aitortua edo egiaztatua (8.6 artikuluaren arabera). Baldin eta diru-laguntzak eskuratzeko jardueraren batean alta emanda mantendu badira, 2019 osoan -jarduera hasiz geroztik-, 2020ko egunen batean, eta baita diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu den egunean ere.
2. eta 3. lerroen adibidea:
Pertsona edo entitate batek 2019ko martxoaren 1ean eman zuen alta diru-laguntzaren xedea den EJZen epigrafean -gainerako hautagarritasun-baldintzak eta betekizunak betez- eta jarduera horretan alta emanda mantendu zen 2019 osoan, 2020an eta diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu zuen datan. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa honela kalkulatuko da:
Epigrafe hautagarrian alta emandako data |
01/03/2019 |
2019an alta emandako egunak |
365 – 31 – 28 = 306 egun |
2019an aitortutako eragiketa-bolumena |
100.000 euro |
2020an aitortutako eragiketa-bolumena |
30.000 euro |
2019ko eragiketa-bolumena, urte osora igota, fakturazio-beherakada kalkulatzeko erabili beharrekoa |
100.000/306 x 365 = 119.281,05 euro |
Eragiketa-bolumenaren beherakadaren % |
(119.281,05 - 30.000)/119.281,05 = %74,85 (%30etik gora) |
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa, 10 langile edo gutxiago badira |
119.281,05 x (%74,85 - %30) x %40 = 21.399,02 euro |
Bestalde, kasu horietan, 2019an edo 2020an beren jardueretako batean araubide sinplifikatua aplikatu duten pertsonek eta entitateek jasoko duten gehieneko laguntza 3.000 eurokoa izango da. Baita 2019an edo 2020an BEZaren baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia beren jardueretako batean aplikatu dutenek eta 1. lerroa aukeratu dutenek ere (8.2 artikuluaren a) letraren arabera).
Nola ezartzen da hautagarritasun-baldintzak betetzea eta laguntzaren zenbatekoa zehaztea, sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioako talde bateko kide izanez gero?
Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeen kasuan, hautagarritasun- eta transferentzia-baldintzak betetzeari dagokionez, talde hori hartuko da zergadun bakartzat, eta ez hura osatzen duten entitateetako bakoitza (3.4 artikulua).
Taldea ordezkatzen duen sozietateak aurkeztu beharko du diru-laguntza eskabidea, eta bertan sartuko dira 2020an taldea osatu duten entitate guztiak.
Hala ere, 2019an sozietateen gaineko zergan edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan, zerga-oinarri positiboa -erreserbak aplikatu eta zerga-oinarri negatiboak konpentsatu aurretik- izan duten taldeek soilik jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak (4.1 artikuluaren e) letra).
Taldeak direnean, diru-laguntza hauek eskatu ahal izateko baldintza da taldeek Euskadin jardutea. Ulertzen da Euskadin dihardutela lan pertsonaleko ordainsariak-Administrazioak egiaztatutako edo aurkeztutako atxikipenen eta konturako sarreren laburpen-aitorpenean esleituak- jasotzen dituztenetako baten-baten ohiko egoitza Euskadin bertan dagoenean (5.1 artikuluaren a) letra).
Halaber, entitate nagusiak edo haren mendeko edozein entitatek 2019an eta 2020an, eta baita diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu duen egunean ere, I. eranskinean jarduera nagusi gisa aurreikusitako jardueretako bat gutxienez garatu beharko du (5.1 artikuluaren b) letra).
Bestalde, 2020an taldea osatzen duten sozietate guztiek 5.1 artikuluaren c) letratik j) letrara bitartean zerrendatutako baldintzak beharko dituzte, 2022ra arte luza daitezkeen beste konpromiso batzuk alde batera utzi gabe (5.2 artikulua).
Eragiketa-bolumenaren beherakada zein izan den kalkulatzeko, 2019an zein 2020an, bi urte horietan, talde bera osatzen zuten entitate guztien eragiketa-bolumenak batuko dira (8.3 artikuluaren arabera).
- Nola kalkulatzen da 2. lerroari dagokion gehieneko diru-laguntza?
- Nola kalkulatzen da 3. lerroari dagokion gehieneko diru-laguntza, talde batekoa ez den enpresen kasuan?
- Nola kalkulatzen da 3. lerroari dagokion gehieneko diru-laguntza 2020an zerga-kontsolidazioko araubidean zeuden taldeen kasuan?
- 2. lerroaren kasuan, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzetik 2.500 euroko laguntza dagokit. Ba al dut diru-laguntza jasotzeko eskubiderik? Zenbatekoa?
- 2. lerroan, enpresa batek 2.500 euroko egiaztatutako zorra du; hala ere, gehieneko zenbatekoa kalkulatu ondoren, 4.000 euroko zenbatekoa egokituko litzaioke. Zein da diruz lagun daitekeen zenbatekoa?
Nola kalkulatzen da 2. lerroari dagokion gehieneko diru-laguntza?
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izango da, betiere, 2020ko eragiketa-bolumena (EB) %30 jaitsi bada, 2019ko eragiketa-bolumenarekin alderatuta:
- 10 langile edo gutxiagorekin: % 40 x 2019ko EB x (EB beherakadaren% - %30)
- 10 langile baino gehiagorekin: %20 x 2019ko EB x (EB beherakadaren% - %30)
Hurrengo taulan adibide batzuk ageri dira, langile kopuruaren eta 2019an eta 2020an izandako eragiketa-bolumenaren arabera:
Adibidea |
A |
B |
C |
D |
2019ko eragiketa-bolumena |
250.000 |
450.000 |
2.000.000 |
740.000 |
2020ko eragiketa-bolumena |
170.000 |
351.000 |
200.000 |
333.000 |
Langile kopurua |
3 |
7 |
22 |
15 |
Eragiketa-bolumenaren beherakadaren % |
%32 |
%22 |
%90 |
%55 |
%30etik gorako eragiketa-bolumenaren beherakadaren % |
%2 |
- |
%60 |
%25 |
Diru-laguntzaren zenbatekoa, mugak aplikatu aurretik |
%2 x %40 x 250.000 = 2.000 |
- |
%60 x %20 x 2.000.000 = 240.000 |
%25 x %20 x 740.000 = 37.000 |
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa |
4.000 (gutxienekoa) |
Bat ere ez |
200.000 (gehienekoa) |
37.000 |
Nola kalkulatzen da 3. lerroari dagokion gehieneko diru-laguntza, talde batekoa ez den enpresen kasuan?
3. lerroari dagokion gehieneko zenbatekoa, 2. lerroko gehienekoaren modu berean kalkulatuko da (ikus 3. ohiko galdera), baina Euskadiri dagokion diru-laguntzaren ehunekoa aplikatuko zaio. Ehuneko hori, era berean, honela kalkulatuko da: ohiko egoitza Euskadin dutenen lan pertsonalaren ordainsarien pisu erlatiboa -2020ko ekitaldiko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpen-aitorpenean (190 eredua)- aitortutako lan pertsonalaren ordainsari guztiekin alderatuta (8.2 artikuluaren b) letraren arabera).
Hurrengo taulan adibide batzuk ageri dira, langile kopuruaren, 2019ko eta 2020ko eragiketa-bolumenaren (EB) eta Euskadiko lan pertsonalaren ordainsariei dagokien pisu erlatiboaren arabera:
Adibidea |
A |
B |
C |
D |
E |
Langile kopurua |
8 |
7 |
5 |
52 |
41 |
2019ko eragiketa-bolumena |
16.200.000 |
21.300.000 |
25.000.000 |
15.000.000 |
28.000.000 |
2020ko eragiketa-bolumena |
11.000.000 |
12.100.000 |
17.200.000 |
10.425.000 |
16.300.000 |
Eragiketa-bolumenaren beherakadaren % |
32,10% |
43,19% |
31,20% |
30,50% |
41,79% |
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa |
136.080 |
200.000(1) |
120.000 |
15.000 |
200.000(2) |
Euskadiko lan pertsonalaren ordainsarien %, guztizkoarekin alderatuta |
100% |
100% |
75% |
80% |
90% |
Euskadiko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa |
136.080 |
200.000 |
90.000 |
12.000 |
180.000 |
(1) 2020. urteko eragiketa-bolumenak 2019. urtearekin alderatuta izandako beherakadan oinarritutako kalkulua (%30eko beherakadatik gorako portzentaiari %40a aplikatuz) 200.000 euro baino handiagoa bada, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 200.000 eurokoa izango da.
(2) 2020. urteko eragiketa-bolumenak 2019. urtearekin alderatuta izandako beherakadan oinarritutako kalkulua (%30eko beherakadatik gorako portzentaiari %20a aplikatuz) 200.000 euro baino handiagoa bada, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 200.000 eurokoa izango da.
Nola kalkulatzen da 3. lerroari dagokion gehieneko diru-laguntza 2020an zerga-kontsolidazioko araubidean zeuden taldeen kasuan?
8.3 artikuluaren arabera, sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeen kasuan, 2019an zein 2020an, bi urte horietan, talde bera osatzen zuten entitate guztien eragiketa-bolumenak batuko dira, eta hortik ondorioztatuko da eragiketa-bolumenaren beherakada zein izan den.
Taldeko langile kopurua kalkulatzeko: batu egingo dira 2020an taldeko sozietateen diruzko lan-etekinen jasotzaile kopuruaren batez bestekoak (110-111 ereduetan, atxikipen eta konturako sarreren hileko edo hiruhileko aitorpenetan, adierazten direnenak). Halaber, 8.2 artikuluan zehaztutako gutxieneko eta gehieneko mugak (4.000 euro eta 200.000 euro, hurrenez hurren) talde osoari aplikatuko zaizkio, Euskadiri dagokion ehunekoa aplikatu aurretik.
Sozietateen magnitudeak adierazitakoaren arabera kalkulatuko dira, baita gutxieneko eta gehieneko mugen aplikazioa ere. Bestalde, Euskadiri dagokion diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa lortzeko, Euskadiri dagokion ehunekoa aplikatuko da.
Adibidez: 2020an A, B eta C sozietateek osatzen zuten talde batek diru-laguntza eskatu du Euskadin. 2019an, C sozietatea oraindik ez zen taldeko kide. Ordea, urte horretan D sozietatea taldean zegoen, baina ez 2020an. Taldeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko parametroak honako hauek dira:
Entitatea |
Taldean 2019an |
Taldean 2020an |
2019ko eragiketa-bolumena |
2020ko eragiketa-bolumena |
2019ko eragiketa-bolumena, taldearena kalkulatzeko |
2020ko eragiketa-bolumena, taldearena kalkulatzeko |
Langile kopurua 2020 |
190 2020ko ereduan Euskadin ohiko-egoitza duten jasotzaileen laneko ordainsariak |
190 2020ko ereduan lan pertsonalaren ordainsariak guztira |
A |
X |
X |
60.000 |
3.000 |
60.000 |
3.000 |
3 |
120.000 |
120.000 |
B |
X |
X |
100.000 |
15.000 |
100.000 |
15.000 |
4 |
80.000 |
160.000 |
C |
X |
40.000 |
2.000 |
(1) |
(1) |
9 |
200.000 |
360.000 |
|
D |
X |
|
20.000 |
10.000 |
(2) |
(2) |
(2) |
(2) |
(2) |
Taldea |
160.000 |
18.000 |
16 |
400.000 |
640.000 |
(1) 2019an ez zen taldeko kide.
(2) 2020an ez da taldeko kide; beraz, diru-laguntzari dagokionez ez da taldearen barruan sartu behar, eta, ondorioz, ez dira kontuan hartuko haren parametroak: hala nola, eragiketa-bolumena, langileen batez besteko kopurua edo lan pertsonaleko ordainsariak.
Taldearen 2019ko eta 2020ko eragiketa-bolumena, A eta B entitateen eragiketa-bolumenen batura izango da; aldiz, taldearen batez besteko langile kopurua eta Euskadiri dagokion lan pertsonalaren ordainsarien pisu erlatiboa zehazteko, 2020an taldea osatzen duten hiru sozietateei (A, B eta C) dagozkien magnitudeak hartuko dira kontuan. Hau da:
2019ko taldearen eragiketa-bolumena: |
160.000 euro |
2020ko taldearen eragiketa-bolumena: |
18.000 euro |
Taldeko langile kopurua 2020an: |
16 langile |
Taldeko fakturazioaren beherakadaren %: |
((160.000 – 18.000) / 160.000) x 100= %88,75 |
Euskadiri dagokion lan pertsonalaren ordainsarien %: |
(400.000 / 640.000) x 100 = %62,5 |
Gehieneko zenbatekoa guztira: |
160.000 x %20 x (%88,75 - %30) = 18.800 euro |
Euskadiri dagokion gehieneko zenbatekoa: |
18.800 x %62,5= 11.750 euro |
2. lerroaren kasuan, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzetik 2.500 euroko laguntza dagokit. Ba al dut diru-laguntza jasotzeko eskubiderik? Zenbatekoa?
Bai, diru-laguntza jasotzeko eskubidea duzu, baldin eta, Aginduan aurreikusitako hautagarritasun-baldintza eta betekizun guztiak betetzen badira.
Kasu honetan, 2. lerrorako diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da; izan ere, gehieneko diru-laguntza ez da 4.000 eurotik beherakoa izango, ez eta 200.000 eurotik gorakoa (8.2 artikuluko b) letraren arabera).
Oharra: ikus hurrengo galdera.
2. lerroan, enpresa batek 2.500 euroko egiaztatutako zorra du; hala ere, gehieneko zenbatekoa kalkulatu ondoren, 4.000 euroko zenbatekoa egokituko litzaioke. Zein da diruz lagun daitekeen zenbatekoa?
Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 2.500 € da, eskatutako zenbatekoa edo, hala badagokio, zorra egiaztatu ondoren finkatutakoa gainditzen duen diru-laguntzarik ez baita emango (8.1 eta 10.3 artikuluen arabera).
4.000 euroko gutxieneko muga 2. eta 3. lerroetako diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa kalkulatzerakoan aplikatzen da; horren arabera, gehieneko diru-laguntza ezin izango da 4.000 eurotik beherakoa izan, ezta 200.000 eurotik gorakoa ere (8.2 artikuluko b) letraren arabera).
Horregatik, 2. lerroari dagokion kasu honetan, gehieneko zenbatekoa kalkulatzetik ateratzen den zenbatekoa 4.000 € izanda ere -gutxieneko muga aplikatuta-, egiaztatutako zorra txikiagoa bada, zor horren zenbatekoa izango da diru-laguntza.
Hona hemen zorraren muga onargarrien zenbait adibide:
Adibidea |
A |
B |
C |
D |
Diru-laguntza jasotzeko aukera ematen duen lerroa |
1 |
1 |
2 |
2 |
Diru-laguntzaren zenbatekoa, mugak aplikatu aurretik |
3.000 |
3.000 |
2.300 |
2.300 |
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa |
3.000 (1 |
3.000 (1) |
4.000 |
4.000 |
Egiaztatutako zorra |
5.600 |
1.800 |
5.600
|
1.800
|
Euskadiko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa |
3.000 |
1.800 |
4.000 |
1.800 |
(1) 1. lerroko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da.
- Zertarako erabili behar dut dirua?
- Nola kalkulatzen dira kontabilitate-galerak?
- Diruz lagun daiteke 2020/03/01 baino lehen formalizatutako mailegu bat?
- Zein da mailegu batean diruz laguntzeko moduko zenbatekoa? Nola islatzen da hori eskabidean?
- Zer sar dezaket "estali gabeko beste kostu finko batzuen" barruan?
- Diruz lagun daitezke ekainean ordaintzen diren 2021eko maiatzeko gizarte-aseguruak? Eta 2021eko maiatzeko nominak ekainean ordaindu direnak?
- Ogasunekiko zorra geroratzea diruz lagundu al daiteke?
- Eskabidearen egunean, jada, ordainduta ditudan zorrak aurkez ditzaket?
- Bidaia-agentzia bat naiz, eta zorrak ditut nire bezeroekin, diruz lagun daitekeen aldian bidaiak ezeztatzeagatik. Diruz lagun daitezkeen zorrak al dira?
- Diru-laguntza honi dagokionez, zer har dezaket kontratu-konpromisotzat?
- Beste laguntza batzuk jaso ditut, bateragarriak al dira diru-laguntza honekin?
Zertarako erabili behar dut dirua?
- 2020/03/01etik 2021/05/31ra bitartean sortutako zorrak ordaintzea, baldin eta 2021/05/31n ordaindu gabe bazeuden
- 2020/06/01etik 2021/09/30ra bitartean sortutako zorrak ordaintzea, baldin eta 2021/09/30n ordaindu gabe bazeuden
eta haien kontratu-konpromisoak 2021/03/13a baino lehenagokoak badira. 2021/03/13aren osteko fakturetan, baldin eta, 2021/03/13a baino lehenagoko konpromisoetatik badatoz, data adierazi beharko da: kontratuarena, eskaerarena, eskaintzaren edo aurrekontuaren onarpenarena, hornidura-akordioarena edo antzekoarena.
Diruz-lagunduko diren fakturen zenbatekoa zerga-oinarriaren araberakoa izango da, BEZa edo zeharkako zerga baliokidea kenduta.
Era berean, 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean enpresa-jarduerak eragindako kontabilitate-galerak konpentsatzeko erabili ahal izango dira.
Nola kalkulatzen dira kontabilitate-galerak?
Eskabidearen atalean, dokumentazioa atalean, zure galerak kalkulatzeko bete beharreko excel eredua duzu eskura. Enpresa-jardueraren kontabilitate-galerak kalkulatzeko aukera emango dizun gastuen eta diru-sarreren egoera-orria betetzen hasi aurretik, irakurri arretaz honako argibide- eta azalpen-ohar hauek (informazio hori bera eskura duzu bete beharreko excel ereduan, 2. eta 3. erlaitzetan).
Diruz lagun daiteke 2020/03/01 baino lehen formalizatutako mailegu bat?
EZ. Diruz lagunduko dira soilik 2020/03/01etik 2021/03/13ra bitartean formalizatutako maileguak edo 2021/03/13tik 2021/09/30ra bitartean formalizatutakoak, betiere, 2021/03/13a baino lehen konprometitu badira..
Zein da mailegu batean diruz laguntzeko moduko zenbatekoa? Nola islatzen da hori eskabidean?
Diruz laguntzeko modukoa izango da 2020/03/01etik 2021/09/31ra bitartean formalizatutako maileguetatik -betiere 2021/03/13a baino lehen konprometitutakoak badira- 2021/09/30n ordaintzeke dagoen zenbatekoa.
2020/03/01 baino lehen emandako maileguen berritzeei eta geroratzeei dagozkien zenbatekoak ez dira diruz lagunduko.
Eskaera egitean, abala duten zein abalik ez duten banku-zorrei dagokien Excel-a betetzeko: "Zorraren nominala" zutabean maileguaren hasierako zenbatekoa adieraziko da, eta "murriztu beharreko zenbatekoa" zutabean 2021/09/30an oraindik ordaintzeke dagoen mailegu zatiaren zenbatekoa adieraziko da (diru-laguntza xede den maileguarena).
Zer sar dezaket "estali gabeko beste kostu finko batzuen" barruan?
Besteak beste, honako gastu hauek hartuko dira kontuan: energia-horniduraren gastuak eta potentzia-aldaketaren kostua, soldata-kostuak eta nahitaezko gizarte-aseguruak -laguntza eskatzen duen jarduerari dagozkionak eta fakturetan edo zuzenbidean onartutako beste edozein justifikazio-agiritan jasotakoak-.
Horien kontzeptua, zenbatekoa eta, hala badagokio, eskatzailearen iritziz diruz laguntzeko moduko gastua dela arrazoiz egiaztatzea ahalbidetzen duten datu garrantzitsuak adieraziko dira.
Diruz lagun daitezke 2021eko gizarte-aseguruak? Eta 2021eko nominak?
Bi epe berezitu behar ditugu:
- Ordaintzeko betebeharra 2020/03/01etik 2021/05/31ra bitarteko aldian sortu bada eta azken data horretan ordaintzeke badaude, "Estali gabeko beste gastu finko batzuk" atalean sartu ahal izango dira/sartuko dira.
- Ordaintzeko betebeharra 2021/06/01etik 2021/09/30ra bitarteko aldian sortu bada eta azken data horretan ordaintzeke badaude, "Estali gabeko beste gastu finko batzuk" atalean sartu ahal izango dira/sartuko dira.
Ogasunekiko zorra geroratzea diruz lagundu al daiteke?
Bi epe berezitu behar ditugu:
- Baldin eta geroratzea 2020/03/01etik 2021/05/31ra bitarteko aldian hartutako zorrak ordaintzeko bada. ("Estali gabeko beste gastu finko batzuk" atalean sartuko dira).
- Baldin eta geroratzea 2021/06/01etik 2021/09/30ra bitarteko aldian hartutako zorrak ordaintzeko bada. ("Estali gabeko beste gastu finko batzuk" atalean sartuko dira).
Eskabidearen egunean, jada, ordainduta ditudan zorrak aurkez ditzaket?
Bi eper bereizi behar ditugu:
- baldin eta zor horiek 2020/03/01etik 2021/05/31ra bitartean sortu badira, 2021/03/13a baino lehenagoko konpromisoetatik badatoz eta 2021/05/31n ordaindu gabe badaude.
- baldin eta zor horiek 2020/06/01etik 2021/09/30 ra bitartean sortu badira, 2021/03/13a baino lehenagoko konpromisoetatik badatoz eta 2021/09/30n ordaindu gabe badaude.
Bidaia-agentzia bat naiz, eta zorrak ditut nire bezeroekin, diruz lagun daitekeen aldian bidaiak ezeztatzeagatik. Diruz lagun daitezkeen zorrak al dira?
Bidaia-agentzien kasuan, gastu hautagarriak izango dira, bidaia konbinatuen esparruan bezeroei ordaintzeke dauden diru-itzulketak -bai hura baliogabetzeagatik, bai bonoa ez berritzeagatik, bidaia-agentziak balio-katearen hornitzailearen diru-itzulketak berreskuratu ezin dituenean, porrotagatik, hartzekodunen konkurtsoagatik edo antzeko egoerengatik-.
Diru-laguntza honi dagokionez, zer har dezaket kontratu-konpromisotzat?
Diru-laguntza honi dagokionez, besteak beste, honako hauek hartuko dira kontratu-konpromisotzat:
- Bi alderdiek sinatutako kontratu formalak.
- Eskaerak, eskaintzen onarpenak edo aurrekontuak.
- Makineriaren kontsumo- eta kontzesio kontratuak.
- Hornidura-kontratuak.
- Antzeko beste batzuk.
Beste laguntza batzuk jaso ditut, bateragarriak al dira diru-laguntza honekin?
Aurretik jasotako laguntza ez bada erabili diru-laguntza honen justifikazio gisa aurkezten diren zorrak kitatzeko, bateragarriak izango lirateke.
Azken aldaketako data: