Nola eratzen da profesionalen elkargo bat?
Elkargo profesional berriak sortzea Eusko Legebiltzarrak legez onartu beharko du, profesional interesdunen behar hainbateko ordezkaritzak, eta behar bezala egiaztatuak, eskatuta.
Eusko Legebiltzarraren legea beharko da, halaber, elkargo bat beste batetik edo batzuetatik bereizteko, baldin eta elkargo berri horretan sartzeko behar den titulazioa jatorrizko elkargoan sartzeko behar zena ez bada.
Elkargo baten sorrera beste bat edo batzuk deuseztatzeagatik edo esparru zabalagoko beste batetik bereizteagatik gertatzen denean, eraginpeko elkargo guztien aldeko irizpena beharko da. Gero, dagokion kontseilu profesionalak aginduzko txostena egin beharko du, eta, azkenik, Jaurlaritzak dekretua emango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko delarik.