Nola eratzen da kontseilu profesional bat?
Kontseilua sortzeko, beharrezkoa da sorrera-ekimenak lanbide bereko elkargo guztien aldeko iritzia jasotzea. Behin ekimena zehaztutako moduan plazaratu ondoren, kontseilua Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez sortuko da.
Edonola ere, Justizia eta Herri Administrazio Sailak eta dagokion lanbidearekin lotutako eskumenak dituenak batera proposatu beharko dituzte Jaurlaritzaren eskumeneko egintzak eta xedapenak.