Nola eratzen da elkarte bat?
Elkarteak eratzeko, hartarako erabakia hartu behar dute hiru pertsona fisikok edo gehiagok, nahiz hiru pertsona juridiko publiko edo pribatuk edo gehiagok; pertsona horiek konpromisoa hartuko dute legezko, guztientzako eta interes orokor nahiz partikularreko helburuak lortzeko asmoz ezaguerak, baliabideak eta jarduerak batera jartzeko, eta elkartearen estatutuak egingo dituzte haren funtzionamendua eta jarduna arautzeko.