Noiz eskuratuko ditu nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna profesionalen elkargo batek?
Sortutako elkargo profesionalak nortasun juridikoa lortuko du sorrera-legea indarrean jartzen denean, eta jarduteko gaitasuna, berriz, elkargoko gobernu-organoak eratzen direnean. Eratze horren berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.