Berdintasun-planei buruzko ohiko galderak

Plantillan besteren konturako 50 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiek (fisikoak edo juridikoak, edo ondasun-erkidegoak).

Berdintasun-plan bat negoziatzeko betebeharra ezartzen duen hitzarmen kolektibo baten eraginpean dauden 50 langile baino gutxiagoko enpresak ere behartuta daude.

Berdintasun-plan bat egiteko betebeharra sortzen duten pertsonen kopurua kalkulatzeko, enpresaren plantilla osoa hartuko da kontuan, haren lantoki kopurua eta lan-kontratua egiteko modua edozein izanda ere, aldizkako kontratu finkoak, iraupen mugatuko kontratuak eta langileak lagatzeko kontratuak dituzten pertsonak barne.

Nolanahi ere, lanaldi partzialeko kontratua duen pertsona bakoitza beste pertsona bat bezala zenbatuko da, lanorduen kopurua edozein izanda ere. Kopuru horri iraupen mugatuko kontratuak gehitu beharko zaizkio, kontratu horien modalitatea edozein dela ere, baldin eta aurreko sei hilabeteetan enpresan indarrean egon badira eta zenbaketa egiteko unean iraungi badira. Kasu horretan, lan egindako ehun egun edo zatiki bakoitza langile bat gehiago bezala zenbatuko da.

Zenbaketa hori, gutxienez, urte bakoitzeko ekainaren eta abenduaren azken egunean errepikatu behar da.

Une jakin batean 50 langile baino gehiago badaude, berdintasun-plana negoziatzeko, egiteko eta aplikatzeko betebeharra sortuko da. Negoziazio-batzordea eratu ondoren, eta adostutako planaren indarraldia amaitu arte, edo, hala badagokio, lau urtez, berrogeita hamar langile baino gutxiago badaude ere, betebehar horri eutsiko zaio.

Bai, baina borondatezkoa izango da negoziatzeko eta erregistratzeko erabakia. Kasu honetan, 901/2020 ED-ak aurreikusitakoari jarraiki negoziatu beharko da, eta derrigorrez erregistratu beharko du, negoziazioa akordiora iritsi den edo ez kontuan hartu gabe.

Ez. Berdintasun-plana bakarra da enpresa bakoitzarentzat, eta lan-toki guztiei eragingo die, planek eurek lan-toki jakinentzako ezarri ditzaketen akzio bereziei kalterik egin gabe.

Ez nahitaez. Enpresa-talde bat osatzen duten enpresek plan bakarra egin ahal izango dute taldeko enpresa guztientzat edo batzuentzat, horretarako legitimazioa duten aldeek hala adosten badute. Aukera horrek ez du eraginik izango talde-planean sartuta ez dauden enpresek beren berdintasun-plana izateko duten betebeharrean.

Taldeko berdintasun-planak kontuan hartu beharko ditu hura osatzen duten enpresa bakoitzaren jarduera eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboak, eta horietako bakoitzaren egoeraren diagnostikoei buruzko informazioa jaso beharko du. Era berean, talde bereko hainbat enpresarentzat berdintasun-plan bakarra izatearen egokitasuna justifikatu beharko du.

Batzorde paritario bat, enpresaren ordezkariek eta Enpresa Batzordeak edo langileen ordezkariek osatua. Enpresa-batzordeko kideen gehiengoa duten sindikatuetako atal sindikalek osatuta izan daiteke. Negoziazio-batzordeko langileen osaera ordezkagarritasunarekiko proportzionala izango da.

8.1.- Hauteskunde sindikalik egin ez den enpresetan, edo Enpresa-Batzorde edo Langileen Ordezkaririk ez dagoen enpresetan, langileen ordezkari gisa jardungo dute lurraldean ordezkaritza handiena duten sindikatuek eta enpresaren sektoreko ordezkaritza duten sindikatuek, eta aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboaren negoziazio-batzordean parte hartzeko legitimazioa dutenak. Negoziazio-batzordeak gehienez sei kide izango ditu alderdi bakoitzeko. Ordezkaritza sindikala sektoreko ordezkaritzaren proportzioan osatuko da, eta legitimazioa duten sindikatu guztien partehartzea bermatuko da. Batzorde sindikal hori hamar eguneko epean enpresaren deialdiari erantzuten dioten erakundeek osatuko dute..

Negoziazio-batzordea osatzeko, enpresak dei egin beharko die Estatuan eta Autonomía Erkidegoan sindikatu adierazgarrienei eta enpresaren sektoreko ordezkariei. Horretarako, deialdia burofax bidez edo haren edukia eta harrera egiaztatzen duen gutun ziurtatuaren bidez bidali beharko die guztiei, edo deialdia modu frogagarrian egiaztatzen duen beste edozein bide erabiliz bidali beharko du deialdia (adibidez, notarioaren bidez), edo Sindikatuak mezu elektroniko soil bati edo posta-gutun soil bati emandako erantzuna, enpresak berdintasun-plana negoziatzeko eskatu diena.


Deialdi hori bi aldiz egin beharko da, gutxienez 10 egun balioduneko epean.


Bigarren deiaren ondoren erantzuna ematen ez bada edo deitutako sindikatuak agertzen ez badira, ulertuko da betebehar hori ezinezkoa bihurtu dela Kode Zibilaren 1116. artikuluaren edukitik eratorritako ondorioekin.


8.2.- Legezko ordezkaritza duten lantokiak eta ordezkaritza hori ez duten lantokiak badaude, negoziazio-batzordearen alderdi soziala osatuko dute, batetik, ordezkaritza hori duten lantokietako langileen legezko ordezkariek, eta, bestetik, atal honetako aurreko paragrafoaren arabera eratutako sindikatu-batzordeak, ordezkaritza hori ez duten lantokietako langileen ordezkari gisa. Kasu horretan, negoziazio-batzordea gehienez hamahiru kidek osatuko dute alderdi bakoitzeko.


Kasu horretan, negoziazio-batzordea behar bezala eratu ahal izango da ordezkaritza hori duten zentroetako langileen legezko ordezkariek sektoreko sindikatu ordezkagarrienetako bateko edo batzuetako kide izateko baldintza betetzen dutenean, eta, gainera, ordezkaritza handieneko sindikatu horietako batek gutxienez egiaztatzen duenean enpresako langileen legezko ordezkari horiek izendatzen dituela negoziazio-batzordean, 901/2020 Errege Dekretuan eskatzen den baldintza betez.


Baldintza horiek betetzen ez badira, negoziazio-batzordean langileen legezko ordezkaritzarik ez duten zentroetako langileen ordezkaritza bermatzeko, enpresak batzordearen osaketarako deialdia egin beharko du, 8.1 atalean adierazitakora egokituz.

Bai, betiere ordezkaritza enpresa-batzordeko kideen gehiengoak ematen badu eta ordezkaritza hori egilesleen identifikazioa eta sinadurak jasotzen dituen agiri baten bidez egiaztatzen bada.

Negoziazioen emaitza idatziz jaso eta alderdi negoziatzaileek sinatu beharko dute, ondoren lan-agintaritza eskudunari bidaltzeko, erregistratzeko eta gordailuan uzteko eta publizitatea egiteko, erregelamendu bidez aurreikusitako moduan.

Negoziazioa fede onez egin bada, eta alderdiak ados jartzen saiatu badira, baina ez badute akordiorik lortu, enpresak berak egindako berdintasunplana bidaliko du, gordailua egiteko. Plan horretan, 901/2020 Errege Dekretuan ezarritako gutxieneko edukiak jasoko dira.

Alderdi negoziatzaileek berdintasun-planen indarraldia edo iraupena finkatuko dute.

Indarraldi edo iraupen hori ezin izango da lau urtetik gorakoa izan.

Alderdi negoziatzaileek berdintasun-planen indarraldia edo iraupena finkatuko dute.

Indarraldi edo iraupen hori ezin izango da lau urtetik gorakoa izan.

Dagokion lurralde historikoko Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritzetan, edo, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzan, baldin eta enpresak lantokiak baditu lurralde historiko bat baino gehiagotan. 

Erregistro eskaera telematikoki egingo da “RECGON Hitzarmen Kolektibo, Laneko Akordio Kolektibo eta Berdintasun Planen Erregistroan”.

Hurrengo estekan berdintasun planen inguruko eta erregistroari buruzko informazio gehiago daukazu:

https://www.euskadi.eus/erregistroa/regcon/web01-a2langiz/eu/

Erregistro-eskaera behin sinatzen denetik 15 eguneko epean egin behar da. Batzorde negoziatzaileak izendatutako pertsonak aurkeztu beharko du.

Azken aldaketako data: