Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Faqs, zalantzarik bai? Ohiko Galderak

Laburbilduz, prozesua garatzeko modua honako hau da:

  • Lehenik, jaiotzagatiko eta Gizarte Segurantzaren zaintzagatiko baimen guztiak hartu behar ditu eskatzaileak.
  • Ondoren, eskatzaileak eszedentzia eskatu behar du bere enpresan.
  • Eta diruz lagun daitekeen eszedentzia amaitu ondoren, eskatzaileak laguntza-eskabidea aurkeztu beharko du Eusko Jaurlaritzan, semeak edo alabak 15 hilabete bete baino lehen.

 Laguntza eskatzeko esteka:

 https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/lan-eszedentzian-dauden-langileentzako-laguntzak-jaiotzagatiko-edo-urtebete-baino-gutxiagoko-adingabearen-zaintzagatiko-gurasoen-kotizaziopeko-prestazioen-aldiak-berdintzeko/web01-tramite/eu/

 Gainera, jaiotzagatiko eta zaintzagatiko baimenak parekatzeko eszedentziarako laguntzetan, honako ezaugarri hauek hartu behar dira kontuan:

  • Ez dago inolako eskakizunik diruz lagundu daitekeen jarduketaren jarraipenari dagokionez, ez dira eskatzen 59 egun naturaleko segidako aldirik - Gutxieneko aldia -, eta hori ezinbestekoa da kontziliaziorako gainerako laguntzetan.
  • Semea edo alaba bizi den lehenengo urtean hartu behar da.
  • Laguntza-lerro honetan, eskaera bakarra egin daiteke.

 

Bi gurasoen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko baimenak parekatzeko eszedentziarako laguntza familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2020 Dekretuaren II. kapituluko 1 atalean arautzen da.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 7. artikulua, laguntzen zenbatekoari buruzkoa:

  1. Besteren kontura lan egiten duten langileen kasuan, kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen eta lan-bazkideen kasuan, eta norberaren kontura lan egiten duten langileen edo autonomoen kasuan, diruz lagundu daitekeen jarduketa hasi aurreko hilabeteko kotizazio-oinarria izango da laguntzaren zenbatekoa.

Beraz, ERTE baten ondoren, eskatzailea diruz lagundu daitekeen eszedentzia egoera horretara igarotzen den kasuetan, laguntzaren zenbatekoa ERTEaren kotizazio-oinarriaren arabera kalkulatuko da.

ERTEaren kotizazio-oinarrien zenbatekoari dagokionez, ERTEaren aurreko bera da, ordainsaria aldakorra izan den kasuetan izan ezik; kasu horretan, azken 180 egunetako (6 hilabete) bataz bestekoa egingo da.

Lan-eszedentzian dauden langileentzako laguntzak, adingabearen jaiotzagatik eta urte bat baino gutxiagoko adingabearen zaintzagatik gurasoek dituzten ordaindutakoaren araberako prestazioen epealdiak parekatzekoak (164/2019 Dekretua, urriaren 22koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa, II. kapitulua, 1. sekzioa) Familia Politika eta Aniztasuna Zuzendaritzak kudeatzen ditu eta arlo pribatuko langileentzat dira.

Izan ere, onuradunei buruzko 5. artikuluan honako hau ezartzen da:

Hauek izango dira laguntzen onuradun:

  1. Langileen Estatutua aplikagarri zaien besteren konturako langileak, Administrazio Publikoetako sektore publikoko lan-kontratudun langileak izan ezik.
  2. Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkidea.
  3. Norberaren konturako langileak edo langile autonomoak.”

Horrenbestez, ------ko Foru Aldundiko enpresa publiko bateko langilea EZ da izango 164/2019 Dekretuko (urriaren 22koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa) II. kapituluko 1. sekzioan ezartzen den laguntzaren onuraduna.

Jaiotzagatiko eta zaintzagatiko baimenak berdintzeko eszedentziarako laguntzak arautzen dituen araudiak ez du inolako eskakizunik ezartzen diruz lagundu daitekeen jarduketaren jarraipenari dagokionez, eta, beraz, eten egin daiteke semearen edo alabaren bizitzako lehen urtean.

Kontuan izan behar da laguntza-lerro honetan laguntza-eskaera bakarra egin daitekeela, eta haurrak 15 hilabete bete baino lehen aurkeztu behar dela.

Jaiotzagatiko eta zaintzagatiko baimenak parekatzeko eszedentziarako laguntzak familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren II. kapituluko 1. atalean arautzen dira, eta honako baldintza hauek ditu: 

  1. artikulua. 4: "Eskatzailearen semea edo alaba ezingo da egon haur-hezkuntzako ikastetxe publiko edo pribatu batean matrikulatuta."

Baldintza hori aplikatzen da semea edo alaba matrikulatuta egon daitekeelako, baina ez delako ikastetxera joango diruz lagundu daitekeen eszedentzian; izan ere, laguntza horien helburua da guraso bakoitza 16 astez egon ahal izatea haurrarekin, eta lotura sendoak ezartzea hura zaintzearen bidez.

Haurra haur-hezkuntzako ikastetxe publiko edo pribatu batean matrikulatuta badago, eskatzaileak ikastetxearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, eszedentzia-aldian semea edo alaba ez dela joan azaltzeko.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 4. artikuluaren 2. zenbakiak hau ezartzen du:.

2.- Guraso bakoitzari aurreko zenbakian zehaztutako eszedentzia-egoera diruz lagunduko zaio aldi jakin batean. Aldi hori zehazteko, 112 egunen (16 aste) eta Gizarte Segurantzaren araudiaren esparruan adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko kotizaziopeko prestazio gisa diruz lagun­dutako egun kopuruaren arteko diferentzia kalkulatu beharko da.

Semeak edo alabak desgaitasuna badauka, guraso bakoitzari dirulaguntza emango zaio aurreko zenbakian zehaztutako eszedentzia-aldian, 119 egunen (17 aste) eta Gizarte Segurantzaren arau­diaren esparruan jaiotzagatik eta adingabea zaintzeagatik zerga-prestazio gisa diruz lagundutako egunen arteko aldearen ondoriozko denboraz. Luzapen bera aplikatuko da, jaiotza, adopzio edo tutoretza edo adopziorako eta harrera iraunkorreko xedea duen zaintza anizkoitzetan, lehenen­goaz besteko seme edo alaba bakoitzarengatik.

Beraz, 4.2 artikuluaren argitan, senarrari beste astebete egokituko zaio, 2 seme-alabako erditze bikia izateagatik, 4.2 artikuluak aipatzen duen aldea 17 astekoa da.

Gizarte Segurantzaren esparruan haurdun ez dagoen gurasoaren jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioa 14 astekoa bada:

17 aste – 14 aste = 3 asteko eszedentzia dagokio Eusko Jaurlaritzari, II. kapituluko 1. Sekzioan.

6/2019 Errege Lege Dekretuan (martxoaren 1ekoa, enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena) ezartzen da haurdun dagoen amak eta haurdun ez dagoen beste gurasoak lagapenak egin ditzaketela epealdi iragankor batean zehar (2019 eta 2020).

Lagapenak egiten direnean, laguntza honela ematen da

1. KASUA

 

GIZARTE SEGURANTZAK aitortutako prestazioa

ASTEEN LAGAPENA GEHIENEZ GIZARTE SEGURANTZA 2019: 4

Kasu horretan amak 4 aste lagatzen ditu

PAREKATZEKO ESZEDENTZIA EUSKO JAURLARITZA

16 asteekin dagoen aldea

2019. urtea

Haurdun dagoena, AMA

16 ASTE

16 - 4 = 12

16- 12= 4 aste

 

Haurdun ez dagoena, AITA

8 ASTE

8 + 4 = 12

16-12 = 4 aste

2019. urtean, guraso biek 8 asteko parekatzeko eszedentzia izan dute (4 aste aitak eta 4 aste amak), hau da, lagapenik egin ez bazen izango zuten aste kopuru berbera.

2. KASUA

 

GIZARTE SEGURANTZAK aitortutako prestazioa

ASTEEN LAGAPENA GEHIENEZ GIZARTE SEGURANTZA 2019: 4

Kasu horretan amak 2 aste lagatzen ditu

PAREKATZEKO ESZEDENTZIA

EUSKO JAURLARITZA

16 asteekin dagoen aldea

2019. urtea

Haurdun dagoena, AMA

16 ASTE

16 - 2 = 14

16 - 14= 2 aste

 

Haurdun ez dagoena, AITA

8 ASTE

8 + 2 = 10

16 -10 = 6 aste

 

2019. urtean, guraso biek 8 asteko parekatzeko eszedentzia izan dute (6 aste aitak eta 2 aste amak), hau da, lagapenik egin ez bazen izango zuten aste kopuru berbera.

 

3. KASUA

 

GIZARTE SEGURANTZAK aitortutako prestazioa

ASTEEN LAGAPENA GEHIENEZ GIZARTE SEGURANTZA 2019:: 2

 

Kasu horretan amak 2 aste lagatzen ditu

PAREKATZEKO ESZEDENTZIA

EUSKO JAURLARITZA

16 asteekin dagoen aldea

2020. urtea

Haurdun dagoena, AMA

16 ASTE

16 - 2 = 14

16 - 14= 2 aste

 

Haurdun ez dagoena, AITA

12 ASTE

12 + 2 = 14

16 -14 = 2 aste

2020. urtean, guraso biek 4 asteko parekatzeko eszedentzia izan dute (2 aste aitak eta 2 aste amak), hau da, lagapenik egin ez bazen izango zuten aste kopuru berbera.

 

4. KASUA

 

GIZARTE SEGURANTZAK aitortutako prestazioa

ASTEEN LAGAPENA GEHIENEZ GIZARTE SEGURANTZA 2019: 2

Kasu horretan amak 1 aste lagatzen ditu

PAREKATZEKO ESZEDENTZIA EUSKO JAURLARITZA

16 asteekin dagoen aldea

2020. urtea

Haurdun dagoena, AMA

16 ASTE

16 - 1 = 15

16 - 15= 1 aste

 

Haurdun ez dagoena, AITA

12 ASTE

12 + 1 = 13

16 - 13 = 3 aste

 

2020. urtean, guraso biek 4 asteko parekatzeko eszedentzia izan dute (3 aste aitak eta 1 aste amak), hau da, lagapenik egin ez bazen izango zuten aste kopuru berbera.

Legezko testua: 6/2019 Errege Lege Dekretua, martxoaren 1ekoa, enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena

«Hamahirugarren xedapen iragankorra. 48. artikulua pixkanaka ezartzea, martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuak (enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena) ezarritakoaren arabera.

  1. 6/2019 Errege Lege Dekretuko (martxoaren 1ekoa, enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena) 48. artikuluaren 4., 5., eta 6. artikuluak pixkanaka aplikatuko dira, honako arau hauen arabera:
  2. a) Jaiotzengatik, ama biologikoak hartuko ditu martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuan arautzen diren etenaldiak, indarrean jartzen den egunetik hasita.

 

  1. b) Jaiotzen kasuan, eta martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretua indarrean jartzen denetik aurrera, beste gurasoak guztira zortzi asteko etenaldia izango du; baina horietatik lehenengo bi asteak nahitaez hartu beharko ditu erditzea eta gero, etenik gabe.

Ama biologikoak bere etenalditik gehienez lau aste laga ahal izango dizkio beste gurasoari, baldin eta aste horiek nahitaez hartu beharrekoak ez badira ama horrentzat. 48.4 artikuluan xedatutakoaren arabera hartuko du beste gurasoak epealdi hori, baita gainerako sei asteak ere

 

  1. b) Jaiotzen kasuan, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, beste gurasoak guztira hamabi asteko etenaldia izango du; baina horietatik lehenengo lau asteak nahitaez hartu beharko ditu erditzea eta gero, etenik gabe. Ama biologikoak bere etenalditik gehienez bi aste laga ahal izango dizkio beste gurasoari, baldin eta aste horiek nahitaez hartu beharrekoak ez badira ama horrentzat. 48.4 artikuluan xedatutakoaren arabera hartuko du beste gurasoak epealdi hori, baita gainerako zortzi asteak ere.»

 

Amatasun-baja igarota eta langile autonomo gisa lanean hasten denean, Lan Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legeak hobari bat ezartzen du 38 bis artikuluan.

“38 bis artikulua. Zenbait kasutan lanera itzultzen diren langile autonomoentzako hobaria.
Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziko lehen kotizazio-taldeko norberaren konturako langile gisa dauden langileak, baldin eta beren jarduera utzi badute semea edo alaba jaiotzeagatik, adoptatzeagatik, adopzio-helburuko zaintzagatik, harreragatik eta tutoretzagatik, legez ezarritako baldintzetan, eta jarduera utzi eta hurrengo bi urteetan norberaren konturako jarduera bat egiten badute berriz ere, hobari bat jasotzeko eskubidea izango dute. Hobari horren arabera, kontingentzia arruntengatiko eta lanbide-kontingentziengatiko kuota hilean 60 eurokoa izango da lanera itzuli eta hurrengo 12 hilabeteetan, baldin eta norberaren konturako jardueraren ondorioz dagokion araubide berezian oro har ezarritako gutxieneko oinarriaren arabera kotizatzea erabakitzen badute.

Norberaren konturako langileek edo autonomoek, aurreko baldintzak betetzen badituzte eta aurreko lerroaldean adierazitako gutxieneko kotizazio-oinarria gainditzen badute, ehuneko 80ko hobaria aplikatu ahal izango diote kontingentzia arruntengatiko kotizazioari, lehen aipatutako aldian. Hobari hori kalkulatzeko, dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari une bakoitzean indarrean dagoen kontingentzia arruntengatiko kotizazio-tasa aplikatuko zaio."

Kotizazio-hobari horren onuradun izateak ez du inolako ondoriorik gurasoen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko baimenak parekatzeko eszedentziarako laguntzan, zeina Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 1. atalean arautzen baita.

Azken aldaketako data: