Euskal Autonomia Erkidegoko fakturazio elektronikoaren Zerbitzua

Euskal Autonomia Erkidegoko fakturazio elektronikoaren Zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzu bat da, sektore publikoko erakundeei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten hornitzaileen eskura jarria, faktura elektronikoak aurkezteko ez ezik, fakturen egoerari buruz kontsultak egiteko ere erabil daitekeena.  Kudeaketa-organoak (DIR3):

Eusko Jaurlaritza Lehiaren Euskal Agintzaritza HABE
Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoak Herri Kontuen Euskal Epaitegia  Datuak Babesteko Euskal Agintaritza
Haurreskolak IVAP  Uraren Euskal Agentzia
EUSTAT  Euskotren EMAKUNDE
 Euskal Trenbide Sarea (ETS) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia  Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (VISESA)
OSALAN  Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea (EJIE) Instituto Vasco de ConsumoKONTSUMOBIDE
 Finantzen Euskal Institutua METRO BILBAO S.A.  Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
 LANBIDE  Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua AUKERAK Agencia Vasca de Reinserción Social
Finkatze Kapitala Finkatuz S.A. IHOBE IHOBE Euskadiko Kirol Portuak Euskadiko Kirol Portuak
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea Donostia Zinemaldia Donostia Zinemaldia

Alta eman fakturazio elektronikoaren Zerbitzuan:

1 Pausoa: Fakturazio elektronikorako Zerbitzuan alta emateko, beharrezkoa da modu seguruan identifikatzea identifikazio elektronikorako bitarteko onartu baten bidez:

Alta eman fakturazio-zerbitzuan

2 Pausoa: (Aukerakoa) Fakturazio elektronikoko zerbitzuaren web-zerbitzuak erabili ahal izateko edo fakturak EF4KTUR programatik zuzenean bidaltzeko, alta orokorraz gain. Beharrezkoa da modu seguruan identifikatzea identifikazio elektronikorako bitarteko onartu baten bidez:

Web-zerbitzuetako alta

* TicketBai erabiltzera behartuta dagoen igorlea bazara eta eFaktura Plataformara atxikitako erakundeetako bati faktura elektroniko bat sortu eta jaulki behar badiozu, faktura hori sortzea gomendatzen dizugu, fakturaren jaulkipena eta TicketBai-ren bidalketa barne hartzen dituen tresna baten bidez (adibidez, Izenperen ef4ktur tresna (https://www.ef4ktur.eus/). Ef4ktur tresna erabili ahal izateko, aldez aurretik bete behar duzu 'Alta web zerbitzuetan'.

Sartu fakturazio elektronikoaren Zerbitzuan:

Fakturazio elektronikorako Zerbitzuan sartzeko, beharrezkoa da modu seguruan identifikatzea identifikazio elektronikorako bitarteko onartu baten bidez:

Sartu fakturazio-zerbitzuan

Fakturazio elektronikoaren Zerbitzuaren aurkezpena

  • Noiz hasiko da

    Euskal Autonomia Erkidegoko fakturazio elektronikoaren zerbitzua 2015eko urtarrilaz geroztik ari da funtzionatzen, honako hauentzat jaulkitako fakturentzat: Administrazio Orokorra (Lehendakaritza eta gainontzeko sailak), Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoak, erakunde autonomoak (HABE, IVAP, EUSTAT, EMAKUNDE, OSALAN, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Kontsumobide, LANBIDE, Lehiaren Euskal Agintaritza eta GOGORA), Uraren Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, sozietate publikoak (Euskotren eta Eusko Trenbideak), Haurreskolak partzuergoa eta beste zenbait erakunde publiko (Herri Kontuen Euskal Epaitegia eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa).

  • Faktura elektronikoa aurkeztera behartutako erakundeak

    Administrazio publikoari ondasunak edo zerbitzuak eman dizkioten hornitzaile guztiek faktura elektronikoa jaulki eta igorri ahal izango dute. Nolanahi ere, honako erakunde hauek faktura elektronikoa aurkeztera behartuta daude:

    • Sozietate anonimoak
    • Erantzukizun mugatuko sozietateak
    • Espainiar nazionalitatea ez daukaten pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak
    • Espainiako lurraldean egoitza ez duten erakundeen sukurtsalak eta establezimendu iraunkorrak, zerga-araudiak xedatutako moduan.
    • Aldi baterako enpresa-elkarteak
    • Ekonomia-intereseko taldeak, Europako ekonomia-intereseko taldeak, pentsio-funtsak, arrisku-kapitaleko funtsak, inbertsio-funtsak, aktiboen erabilera-funtsak, hipoteka-merkatuaren erregularizazio-funtsak, hipoteka-titulizazioaren funtsak edo inbertsioen berme-funtsak.
  • Faktura elektronikoaren zenbatekoa

    Ez da beharrezkoa izango faktura elektronikoa aurkeztea baldin fakturaren zenbatekoa, BEZa barne, 5.000 eurora artekoa bada, edo fakturen hartzaileak Euskadik atzerrian dituen ordezkaritzak badira.

Zerbitzuaren deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fakturazio elektronikoko Zerbitzuak aukera ematen die hornitzaileei faktura elektronikoak jaso ditzaketen Administrazioko organoei fakturak igortzeko , baita faktura horiek kontsultatzeko ere. Sistemak hartzaile den organoari igortzen dio faktura elektronikoa, eta, horrela, erraztu egiten die hornitzaileei fakturak bidaltzea, gune bakar batean zentralizatzen baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakunde guztiak, eta bateratu egiten baitu faktura elektronikoaren formatua.

  • Nola igorri fakturak

    Sistemak bi modu eskaintzen ditu faktura elektronikoak igortzeko:

    • Eskuz

      Egokiena da autonomoentzat eta enpresentzat, faktura gutxi jaulkitzen badituzte, kudeaketa-programarik ez badute, edo faktura elektronikoak legez indarrean dagoen facturae formatuan sortzen dituen ERPrik ez badute. Faktura elektronikoak web-atariaren bidez sartzen dira, handik oinarrizko lanak egin baitaitezke fakturen kudeaketan: jaulki, kontsultatu, bilatu...

      Web-atarian, besteak beste, honako hauek egin daitezke:

      • Fakturei alta eman eta haiek jaulki.
      • Sortuta dagoen faktura bat (legez indarrean dagoen faktura formatuan) plataformara inportatu. Aurreko hori sortaka ere egin daiteke, inportazioa zip fitxategi bat izanda egiten delako, eta horrelako fitxategietan faktura bat edo faktura-multzo bat egon daitekeelako.
      • Jaulkitako fakturak eta haien izapidetze-egoera eta -historia kontsultatu, fakturak zenbait irizpideren arabera iragazteko aukerarekin.
      • Posta elektroniko bidezko abisuak eta beste kudeaketa-datu batzuk konfiguratu.
    • Automatikoki

      Modu egokia da faktura-kopuru handiagoa jaulkitzen duten enpresentzat, kudeaketa-sistema edo ERPa fakturazio elektronikoko plataformarekin integratu nahi badute trukea guztiz automatikoa izan dadin.

      Nagusiki, ERPa eta plataforma integratzeko hiru modu daude:

      • Integrazioa konektore generikoaren bidez: fakturak kudeatzeko zure sistema ez badago integratuta, baina fakturak legez indarrean dagoen facturae formatuan sortzeko aukera ematen badu, ia automatikoki egin daiteke plataformarekiko integrazioa/komunikazioa. Hori "konektore generikoa" izeneko programari esker egin daiteke, fakturen bidalketa posta elektronikoaren antzera antolatzen eta kudeatzen baitu: sarrera eta irteerako erretilu-sistemaren bidez. Bidalitako eta jasotako fakturak zenbait direktoriotan biltegiratzen dira, eta ERPak haietatik inporta edo esporta ditzake. Era berean, konektore horrekin berarekin fakturen egoera jaits daiteke fitxategiak trukatzeko antzeko sistema baten bidez.
        Hemen dauzkazu gidaliburua eta konfigurazioa, bai eta programa jaisteko aukera ere: "Erabilera- eta laguntza-jarraibideak. Gidaliburuak".
      • Neurrirako integrazioa web-zerbitzuen bidez: ERP aplikazio oso espezifikoak dituzten eta integrazio aurreratuagoa behar duten erakundeetan, programazio-interfaze bat erabili behar da (API). Berezko garapenaren bidez, web-zerbitzuen teknologian oinarritutako interfaze hori erabiliz, fakturak plataformara bidal daitezke.
        Hemen dago interfazearen erabilera- eta jarraibide-gidaliburua: "Erabilera- eta laguntza-jarraibideak. Gidaliburuak".
  • Faktura-hartzaileak

    Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen ondasun- eta zerbitzu-hornitzaile moduan, zerbitzu honen bidez faktura elektronikoak jaulki ditzakete honako erakunde hauentzat:

    Fakturen izapidatze-egoera

    Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen ondasun- eta zerbitzu-hornitzaile moduan, zerbitzu honen bidez fakturak zer izapide-egoeratan dauden jakin dezakete:

    • Erregistratua. Faktura elektronikoa dagokion erregistro telematiko administratiboan erregistratu da.
    • FKE-an erregistratua. Faktura elektronikoa dagokion fakturen kontabilitate-erregistroan erregistratu da.
    • Onartuta. Organo eskumendunak onartuta du faktura elektronikoa.
    • Ezetsia. Organo eskumendunak ez du faktura elektronikoa onartu.
    • Kontabilizatua. Ordainketa-obligazioaren onarpena kontabilizatu da.
    • Ordaindua. Kontabilizatu da faktura ordaintzeko agindua.
    • Ezeztatua. Faktura elektronikoa ezeztatu da, hornitzaileak hala eskatuta.

Eusko Jaurlaritzaren Fakturazio Elektronikoaren Zerbitzuari buruzko kontsultak  efaktura@euskadi.eus

Telefonoz, kontsultaren gaiaren arabera:

  • Arazoak ziurtagiri digitalekin, identifikazioa egoitza elektronikoan, alta Zerbitzuan... 
    • Euskal Autonomia Erkidegotik: 012 / 945 018000
    • Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    • Atzerritik: 00 34 945 018000
  • ef4ktur arazoak:
    • Mezu hau jasotzen baduzu:

      Bidali mezu elektroniko bat efaktura@euskadi.eus helbidera. IFK eta facktura bidaltzeko saiakeraren data adierazita.

2012ko maiatzaren 3ko Herri Administrazioko sailburuordearen eta Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenaren (PDF, 1 MB) arabera, publikoarentzako etenik gabeko ordutegia urte osoan zehar ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, abenduko 24an eta 31an izan ezik.

 

012 telefonoaren deialdiaren balioa

Kontsultatu informazio gehiago.

Faktura elektronikoak jaulki ahal izateko, beharrezkoa da hornitzaileak aldez aurretik alta ematea fakturazio elektronikorako Zerbitzuan onartutako ziurtagiri digital baten bidez.

Zein dira fakturazio elektronikoko Zerbitzua erabiltzeko baldintza teknikoak?

Espezifikazio teknikoak hurrengo dokumentuan kontsulta ditzakezu

Beharrezkoa al da ziurtagiri digitala izatea?

Bai. Fakturazio elektronikoko Zerbitzua erabili nahi bada (fakturak jaulkitzea eta/edo kontsultatzea), identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa identifikatu behar da beti.

¿B@kq?

B@kq onartua dago.

Jaulki eta/edo kontsulta ditzaket hornitzaile baten fakturak (pertsona juridikoa izan behar du) pertsona fisikoen ziurtagiria erabiliz?

Bai. Horretarako, hornitzaileak alta emanda egon behar du fakturazio elektronikoko Zerbitzuan. Izapide hori egin ondoren, fakturazio elektronikorako plataforman, “Konfigurazioaren kudeaketa – Enpresak – Erabiltzaileak” atalean, alta eman ahal izango diezu zenbait erabiltzaileri, pertsona fisiko gisa dagokien ziurtagiriarekin fakturak jaulki eta/edo kontsultatu ahal izateko.

Erabil al daiteke zerbitzua aurrez alta eman gabe?

Ez. Plataforman sartzen den lehen aldian, beharrezkoa da alta ematea fakturazio elektronikoko Zerbitzuan.

Fakturak ef4ktur programatik bidal daitezke?

Bai. Bi modutara:

  • Fakturak kanpoko programa baten bidez sortutako plataforman inportatu ditzake, hala nola ef4ktur.
  • Ef4ktur-tik automatikoki bidaltzea. Nahitaezkoa da fakturazio elektronikoko zerbitzuan alta ematea eta altaren 1. eta 2. pasabideak egitea.

Zer egin behar dut Plataformaren bidezfaktura bat sortu behar badut eta TicketBai erabiltzera behartuta dagoen igorle banaiz?

Faktura eFaktura plataformaren bidez sortzen bada ere, aipatutako plataformak . ez du TicketBai-ra bidalketa egiten.
Zure kasuan, faktura gure plataformaren bidez sortu beharrean, fakturaren jaulkipena eta TicketBairen bidalketa integratuko dituen tresna bat erabiltzea gomendatzen dizugu (adibidez, Izenperen ef4ktur tresna (https://www.ef4ktur.eus/)). Gogoan izan fakturak ef4ktur bidez bidaltzeko nahitaezkoa dela fakturazio elektronikoko zerbitzuan alta ematea eta altaren 1. urratsa eta 2. urratsa egitea.
Ef4ktur tresna honekin zalantzarik edo gorabeherarik izanez gero, jarri harremanetan dagokizun euskarriarekin.

Nola aukeratu faktura jaso behar duen erakundea?

Honako urrats hauek jarraitu behar dira: “Faktura kudeatzea – Faktura sartzea – Fakturari alta ematea – Bezeroaren datuak – Aukeratu”.

Zer da kudeaketa-organoa?

Faktura igortzen zaion administrazio-unitatea da.

Nola aukeratu kudeaketa-organoaren kodea?

Erakundea aukeratu ondoren, kudeaketa-organoen zerrenda agertuko da. Datuak kudeaketa-organoaren izenaren, sailaren eta abarren arabera bahetu ahal izango dira.

Kontularitza-bulegoaren kodea eta tramitazio-unitatearen kodea non aurki ditzakete?

Faktura elektronikoaren atarian, kudeaketa-organoen kontsultan , kudeaketa-organoaren kodeez gain, honako hauei dagozkien kodeak argitaratu dira:

• tramitazio-unitatea
• kontularitza-bulegoa

Fakturazio elektronikoaren zerbitzuaren bitartez jaulkitzen diren fakturak, kudeaketa-organoaren kodea bakarrik da beharrezkoa sartzea, aipatutako beste bi kodeak fakturazio elektronikoaren zerbitzuak automatikoki esleitzen baititu.

Beste sistema batzuetatik jaulkitako fakturak jasotzerakoan, beharrezkoa da kudeaketa-organoaren kodea, tramitazio-unitatea kodea eta kontularitza-bulegoa kodea adieraztea.

Erants dakizkioke dokumentuak faktura bati?

Plataformak aukera ematen du fakturei dokumentuak eransteko. Hau, faktura jaulki baino lehen egin behar da (hau da, faktura "Fakturen kudeaketa-fakturak sarrera" delakoan dagoenean). Horrela bermatzen da erantsitako dokumentu horiek erakunde hartzaileak fakturarekin batera jasotzea. Horretarako, fakturari alta eman ondoren "erantsi fitxategia" aukera agertzen da, "Fakturen kudeaketa -fakturak sarrera" delakoan alta eman ondoren fitxategia editatu eta erantsi daitezke. Informazio gehiago, Laguntza-gidaliburuan.

Adieraz al ditzaket faktura elektronikoetan haiei lotutako albaranak eta eskabideak?

Bai, facturae formatuak aukera ematen du faktura-lerro bakoitzari lotutako eskabide- eta/edo albaran-zenbakia adierazteko. "Faktura-xehetasuna" dagoen lekuaren azpian, eskuinaldean, "Lotutako dokumentuak" izeneko blokea dago. "Elementu berria" sakatuta, faktura-lerroari lotutako eskabide- eta/edo albaran-zenbakiak adieraz daitezke.

Zer jarri behar dut fakturako "Ordaintzeko era" eremuan?

Eusko Jaurlaritza eta hartako erakunde autonomoak: ez da beharrezkoa fakturan "Ordaintzeko era" eremua betetzea, ordainketa Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistroan dauden banku-datuen arabera izapidetzen delako. Garrantzitsua da esatea faktura kobratzeko ezinbestekoa dela alta emanda egotea aipatu erregistro horretan.

Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoak: ez da beharrezkoa fakturan "Ordaintzeko era" eremua betetzea, ordainketa ikastetxeari aurrez adierazitako banku-datuen arabera izapidetzen delako.

Zer esan nahi du fakturaren xehetasuneko "Saltzaile-kodea" eremuak?

Fakturaren jaulkitzaileak, produktu-katalogoa bere kodeketarekin badu, bere artikulu-kodea adieraz dezake faktura-lerroan. Bestela, edozein balio jar dezake.

Faktura bat ez didate onartu, baina ez dut ohartarazpenik jaso.

"Konfigurazioaren kudeaketa-Enpresa-Jakinarazpenak" aukeran, zenbait gorabeheratan (faktura erregistratua, onartua, onartu gabea eta abar) posta-helbide batera edo batzuetara igorri beharreko oharrak zehatz daitezke. Laguntza-gidaliburuan informazio gehiago kontsulta daiteke funtzionalitate horri buruz.

Zerbitzuan sartzean, "Konfigurazioaren kudeaketa" aukera baino ez zait agertzen; beraz, ezin dut fakturarik jaulki.

Erabiltzaileak fakturak kudeatzeko aukera baliatzeko baimenik ez duelako gertatzen da arazo hori. Erabiltzaile bat baimentzeko, "Konfigurazioaren kudeaketa- Enpresa-Erabiltzaileak" aukerara joan, erabiltzailea editatu eta "Fakturak kudeatzea" laukia markatu behar da. "Erabiltzaileen alta" atala kontsulta dezakezu laguntza-gidaliburuan informazio gehiago lortzeko.

Plataformarekiko konexio automatikoa egin nahi dut, baina konexio-programak gako batzuk eskatzen dizkit: nola eskatu behar ditut gako horiek?

Hornitzaile bakoitzak fakturazio-plataformara hemen sartuta lor ditzake gakoak: "Konfigurazioaren kudeaketa"- Kredentzialak- ERP bidezko sarrera.

Fakturak zenbait formatutan esportatzeko aukera ematen duen fakturazio-programa bat daukat: zer formatutan esporta dezaket plataformaren bidez inportatzeko?

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fakturazio elektronikoko Zerbitzuak facturae formatua baino ezin dezake erabili, haren 3.2 bertsioan eta hurrengoetan. Ez da onartzen beste formaturik: PDF, Edifact eta abar. Facturae formatuak dituen eremuen egiturari eta esanahiari buruzko informazioa web ofizial honetan dago: https://www.facturae.gob.es/.

Zer egin behar dut jaulkitako faktura batean akatsen bat hautematen badut? Alda al dezaket akatsa zuzentzeko?

Dagoeneko jaulki den faktura bat aldatu beharra baldin badago, lehenik eta behin Administraziorengana zuzendu behar da atzera bota dezan.
Ondoren “Fakturen kudeaketa – Sinatutako fakturen kudeaketa – Kobratu beharreko faktura” delakora jo eta orriaren behe-aldean azaltzen den “zuzendu” botoia sakatu; faktura “edizio” egoerara pasatzen da eta hori da aldatu ahal izango den gunea. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko e-fakturazioko plataforman jaulkitako faktura zuzentzaileak "osoak" dira, zuzendutako fakturak bere osotasunean ordezten dituzten heinean; zenbateko negatibodun fakturak “ordainketa zuzentzaile” fakturatzat jotzen dira. eFakturaren bidez zuk sortutako faktura atzera bota bada. 'Fakturen kudeaketa-Sinatutako fakturen kudeaketa-Kobratu beharreko fakturak' izeneko rriaren amaieran agertzen den 'Zuzendu' botoia sakatu behar duzu; faktura 'Edizio' egoerara pasatuko da, eta bertan alda daiteke. EAEko Sektore Publikoaren fakturazio-plataformaren bidez egiten diren faktura zuzentzaileak osorik daude, hau da, zuzendutako fakturak ordezten dituzte; zenbateko negatiboa dutenak, berriz, ordainketazuzentzaileak dira.
Faktura hirugarrenen tresna baten bidez sortu baduzu (adibidez, Izenperen ef4ktur), tresnatik bertatik sortu beharko duzu faktura zuzentzailea.

Fakturak kargatu nahi ditut nire fakturazio-programatik web-moduluko "Fakturak inportatzea" aukeraren bidez. Zer formatutan karga ditzaket?

Indarreko araudiak faktura elektronikorako onartutako formatua "facturae" da. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fakturazio elektronikoko Zerbitzuak formatu hori baino ez du onartzen 3.2 eta 3.2.1 bertsioetan. Formatu horri buruzko informazio ofiziala atari honetan dago: https://www.facturae.gob.es/

Nola informatu TicketBai identifikatzailea inportatutako faktura baten barruan?

Inportatutako fakturaren TicketBai identifikatzailea eman behar baduzu, FacturaE estandarreko "InvoiceAdditionalInformation" eremuan gehitzea gomendatzen dizugu. Hona hemen eremu horren erabileraren adibide bat:

<Invoices> …
<AdditionalData>
<InvoiceadditionalInformation>TBAI-00000006Y-251019-btFpwP8dcLGAF-237</InvoiceAdditionalInformation>
</AdditionalData>
</Invoices>

Faktura elektronikoa bidali dut, eta haren hartzaile den kudeaketa-organoak ez dela iritsi esaten dit.

Faktura automatikoki igorri bada (ERP integratua, konektorea edo neurrirako integrazioa web-zerbitzuen bidez), "Kudeaketa-organoaren kodea" adierazi ez izana da arrazoi nagusia. Kasu horretan, faktura ez dela onartu egiaztatu ahal izango duzu.

Faktura oraindik "Zirriborroa" fasean egotea da beste aukera bat. Orduan, aukeratu faktura eta sakatu "Jaulki" botoia.

Ba al dago fakturak nire fakturazio-programatik automatikoki bidaltzeko aukerarik?

Zure fakturazio-programa integratutako ERPen zerrendan badago, harremanetan jar zaitezke ERParen hornitzailearekin, konexio automatikoa gaitzeko moduari buruzko informazioa eskatzeko.

Zure programa ez badago zerrenda horretan, baina facturae formatua sortzen badu fitxategiak direktorio jakin batean iraultzeko aukerarekin, konexio generikoa egiteko "Konektorea" izeneko aplikazioa erabil dezakezu, automatikoki bidaltzeko aukera emango baitizu.

Erabilera- eta laguntza-jarraibideetan dituzu integratutako ERPen zerrenda eta konektore generikoaren deskarga eta gidaliburua.

Nola lor dezaket nire ziurtagiriaren zati publikoa, fakturazio elektronikoko zerbitzuko web-zerbitzuak erabiltzeko formularioari eransteko (2. urratsa)?

Erabiltzen duzun nabigatzailearen araberakoa da. Ondoren, zati publiko hori ohiko nabigatzaileetan nola lortu azalduko dizugu: (Beti ziurtagiria instalatuta dagoela)

• IE: Tresnak ikonoan sakatu (goiko aldeko eskuineko aldean) eta aukeratu ‘Internet aukerak’. Agertuko den leihoan, sakatu ‘Edukia’ fitxako ‘Ziurtagiriak’ botoia. Aukeratu agertuko den zerrendako ziurtagiria, eta sakatu ‘Exportar’. Esportazio-formularioan, sakatu ‘Hurrengoa’, ‘No exportar la clave privada’ / ‘Hurrengoa’, ‘DER binario codificado X.509 (.CER)’ / ‘Hurrengoa’, aukeratu non gorde nahi duzun fitxategia / ‘Hurrengoa’, eta sakatu ‘Amaitu’.

• Mozilla Firefox: ‘Ireki menua’ ikonoan sakatu (goiko aldeko eskuineko aldean) eta aukeratu ‘Aukerak’. Zabalduko den leihoan, ‘Aurreratua’ fitxako ‘Ziurtagiriak’ aukerako ‘Ikusi ziurtagiriak’ botoia sakatu . Egin bi aldiz klik zerrendako ziurtagirian. Sakatu ‘Xehetasunak…’ fitxako ‘Esportatu...’ botoia. Aukeratu non gorde nahi duzun fitxategia eta sakatu ‘Gorde’ botoia.

• Google Chrome: Sakatu ‘Personaliza y controla Google Chrome’ (goiko aldeko eskuineko aldean) eta aukeratu ‘Configuración’ aukera. Zabalduko den leihoan, sartu ‘certificado’ hitza goiko eskuin aldean dagoen ‘Buscar ajustes’ bilaketa-laukian. Sakatu ‘Administrar certificados…’ botoia. Aukeratu agertuko den zerrendako ziurtagiria, eta sakatu ‘Exportar’. Esportazio-formularioan, sakatu ‘Hurrengoa’, ‘No exportar la clave privada’ / ‘Hurrengoa’, ‘DER binario codificado X.509 (.CER)’ / ‘Hurrengoa’, aukeratu non gorde nahi duzun fitxategia / ‘Hurrengoa’, eta sakatu ‘Amaitu’.

Ziurtagiriaren zati publikoa lortzeko moduari buruzko jarraibide zehatzak Web-zerbitzuen eskuliburuan (Servicios Web SSPP2), erabiltzailearen eskuliburuak dauden atariko orrialdean, aurkituko dituzu.

Azken aldaketako data: