Ezagutu Eusko Jaurlaritzaren Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritzaren Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza berria [orain arte, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza —DIT/ITZ—] Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko ereduan definitutako egitura berriaren parte da, eta besteak beste honako eginkizun hauek ditu:
- IKTen Batzorde Estrategikoari laguntza eta sostengua ematea.
- Gobernu Kontseiluari igorri beharko zaion IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzea IKTen Batzorde Estrategikoak ezarritako arau eta epeen arabera.
- Alderdi interesdunen beharrizanak eta igurikimenak biltzea, bai eta IKTen plangintza estrategikorako beharrezkotzat jotzen diren barneko zein kanpoko gaiak ere, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egitea; horretarako, arriskuen eta aukeren analisia ere egingo du, beharrezkoa baita etengabeko lorpenak eta hobekuntzak bermatzeko.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei eskatzea erabiltzen dituzten IKT zerbitzuen zerrenda, bateratze-aukeraren arabera sailkatzeko.
- IKT zerbitzu eta ondasunen estandarizazio-erabaki bat onestea, zeinak bete beharko baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizanak; horretarako, baldintza tekniko uniformeak identifikatuko ditu, eta teknologia- eta zerbitzu-azpiegituretako inbertsioa arrazionalizatu.
- Datuak biltegiratu, kudeatu, balorizatu eta erabiltzeko estrategia definitu eta onestea.
- IKT zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko mandatua onesten duen erabakia proposatzea Gobernu Kontseiluari, bai eta kontraprestazio ekonomikoak ere; eta aurreikusita dauden sailarteko aurrekontu-programak kudeatzea, bai eta eskatutako zerbitzuen mailaren jarraipena eta kontrola ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuekin egin beharreko mandatuak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duen beste edozein IKT zerbitzutarako, IKT plan estrategikoarekin bat etorriz.
Informazio gehiago izateko, ondorengo Dekretua kontsulta dezakezue:
“36/2020 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua”
[EHAA 51. zk. — 2020ko martxoaren 13a, ostirala]
36/2020 Dekretua PDF formatuan
36/2020 Dekretua Legegunean
"HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua"
[EHAA 93. zk. - 2020ko maiatzaren 18an, astelehena]
Huts-zuzenketa PDF formatuan
Azken aldaketako data: