Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ezagutu Etxebide

Etxebide funtsezko pieza da, baina inola ere ez bakarra, etxebizitzaren euskal zerbitzu publikoaren prestazioak taxutzen eta euskarri operatiboa ematen duen erakunde-sare publiko batean.

Etxebidek Euskadin babes publikoko etxebizitzen arloan dagoen eskari eguneratua jasotzen du, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko merkatuetan esku hartzeko plan publikoen plangintza eta programazioa eraginkortasunez eta koordinatuta egin ahal izateko behar den informazio estrategikoa emateko, une bakoitzean dauden gizarte-premiei erantzuteko.

Etxebidek, gainera, bere gain hartzen du sustapen publikoko etxebizitza multzo handi baten esleipenaren kudeaketa (gai horretan udalek dituzten eskumenak alde batera utzita, nahiz eta, zerbitzuak emanez, esleipen-prozesuan horiekin lankidetzan jardun dezakeen eta laguntzen duen).

Zerbitzuak ematean, gardentasunaren, ekitatearen, eraginkortasunaren, efizientziaren eta gizarte-inpaktuaren printzipioak printzipio gidari saihestezinak dira, izaera publikoa dutelako.

Pertsonak garrantzitsuak dira Etxebiden. Lehenik eta behin, gure bezeroak dira, hots, etxebizitzaren arloan beharrizanak eta kezkak dituzten herritarrak eta beren eskaria konponduta izateko eskubidea dutenak. Bai eta Etxebiden lan egiten dugun pertsonak ere. Gure bezeroen beharrak asetzera bideratutako kalitatezko Etxebizitza Publikoaren Euskal Zerbitzua eskaintzen ahalegintzen garen pertsonak.

Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua, ikuspegi funtzionaletik, hainbat erakunde publikok eta partaidetutako sozietatek osatzen dute, bai eta euskal administrazio publiko honen egitura-zerbitzuek ere.

Erakunde eta zerbitzu horien ezaugarria da, nola ez, herritarrei eta babes publikoko etxebizitzen sustatzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko misio komuna partekatzen dutela, bai eta sektorean esku hartzen duten beste erakunde publiko batzuei ere.

Sare horren erdian Ingurumen, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila bera dago, Etxebizitzako Sailburuordetzaren bidez, eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza eta Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza eragile eragile gisa.

Zentro neuralgiko horretatik honako hauek hedatzen dira oinarrizko lau etxebizitza-zerbitzu publiko, herritarrei zuzenduak:

  • Etxebide, babes publikoko etxebizitzak esleitzeko eta eskaria erregistratzeko zerbitzuen bidez, herritarrek babes publikoko etxebizitza guztiak berdintasunez eskuratu ahal izatea bermatzeko ekintza guztiak gauzatzeko ardura du.
  • Bizilagun,bitartekotza- eta adiskidetze-zerbitzu publikoa. Jabetza Horizontalaren eta Hiri Errentamenduen arloko ohiko gatazketan aholkularitza eta bitartekaritza ematen du.
    Lehen esleipenaren ondoren babes publikoko etxebizitzen funtzio soziala bermatzeko ikuskapen-zerbitzua.
  • El Euskal Etxebizitzako Behatokia,  etxebizitzaren arloko informazioa eta ezagutza transferitzea eta eskuratzea errazten duen tresna, ikuspegi hirukoitz batetik: eremu publikoan erabakiak hartzeko prozesuari laguntzeko, sektoreko profesional eta eragileen eskariari erantzuteko, eta etxebizitzaren errealitatea ikuspegi objektibo eta instituzional batetik islatzeko erreferente gisa.. 

Bi sozietate publiko edo partaidetuak, merkatutik hurbilen dauden lurzoruari eta etxebizitzari buruzko politika aktibo batzuk gauzatzeko tresnak osatzen dituztenak:

  • Visesa: Euskadin etxebizitza eskuratzen laguntzeko funtsezko tresna publiko gisa eratzen den sozietate publikoa, kalitate handiko etxebizitzak prezio eskuragarrietan eraikiz.
  • Alokabide SA: salokairuko etxebizitzen parke publikoa kudeatzen duen sozietate publikoa.

Eusko Jaurlaritzak eta udalek parte hartzen duten udal-izaerako sozietateen multzoa. Ezinbesteko tresnak dira, etxebizitza-politikaren helburu diren gizarte-sektoreetan eragin zuzena eta gizarte-izaera nabarmena duten politikak egin ahal izateko.
Gainera, eta erakunde arteko eremuan lankidetzan aritzeko dugun bokazioa kontuan hartuta, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren egiturazko zati gisa har ditzakegu udaleko eremu publikotik arlo horietan arautzen eta esku hartzen duten etxebizitza- eta hirigintza-zerbitzuak osatzen dituzten pertsona eta erakunde guztiak.
Zerbitzu, organismo, sozietate horien guztien eta, bereziki, Euskadin etxebizitza-zerbitzu publikoaren alde egunero lan egiten duten pertsona guztien lankidetzaren mende dago ezarritako zerbitzu publikoaren helburuak lortzea.