Aireportuei buruzko arloa ezagutu
Eremu honetan euskal aireportu sistema lortzea da helburu nagusia, Euskadiko aireportuen kudeaketa hurbilago, integratuago eta koordinatuagoarekin, eta aireportuen azpiegiturak garraio sistema osoarekin lotuz.
Hartara, Euskadik aireportu-azpiegitura bikainak ditu bidaiarien eta salgaien garraiorako, Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako inguruetan kokatuta.
Forondako aireportua-azpiegiturek ahalbideratzen dituzte kontinentearteko hegazkin erraldoien iharduerak; halaber, Estatuko aireportuetan salgaien garraioko lehenengo postuetan kokatuz, salgaien hegaldi erregularrak izaten ditu, baita bidaiarien charterrak zein lotura erregularrak ere.
Hondarribiko aireportuak Estatuko hiri nagusiekin bidaiarien hegaldi erregularrak ditu eta, nazioartekoan, sasoiko loturak ere izaten ditu. Alderdi turistikotik, hinterland tractor garrantzitsua du eta, mugaz gaindiko bere kokapenari esker nolabaiteko izaera logistikoa.
Loiuko aireportua kantauri aldeko garrantzitsuena da, Estatuko eta nazioarteko hiri askorekin bidaiarien lotura erregularrak dituelarik. Gainera, oso hinterland demografiko, industrial eta logistiko indartsua dauka.