Hezkuntza Saila

EuskoSkills 2025

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak maiatzaren 13tik 15ra EuskoSkills 2025 antolatuko ditu.

2025eko EuskoSkills lehiaketan, soilik Spainskilletan ofizialak izango diren kategoria edo skills-etan izen-emateko aukera izango da.

Izen-emate prozesuaren ondoren, egindako izen emateen arabera, EuskoSkills 2025ean lehiaketara aterako diren kategoriak erabakiko dira.

Aukeratuko diren kategorien inguruko erabakiak hartzeko, honako irizpideak hartuko dira kontutan: Partehartze kopurua, ikastetxe kopurua eta logistika arazoak.

EuskoSkills 2025 txapelketa, lehiaketa urtean, edozein Heziketa Ziklotan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, beti ere, txapelketako familia batekin lotuta badago.

Ezinbesteko da parte hartzaileek 2026. urtean 22 urte baino gehiago ez izatea; hau da, 2004ko urtarrilaren 1ean edo ondoren jaiotakoak izatea. Zenbait kategoriatan (Mekatronika, Cloud Computing, Sistema Robotiko Integratuak), adin-muga 24 urtekoa izango da, eta, kasu horretan, 2002ko urtarrilaren 1ean edo ondoren jaioak izan behar dute.

Lehiaketa gehienak banakakoak dira, honako kasu hauetan izan ezik: Mekatronika, Paisaiaren Lorategintza eta Sistema Robotiko Integratuak binaka direla

Era berean, ikastetxe bakoitzak lehiakide bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du banakako lehiaketetan, eta talde bat baino gehiago taldekako lehiaketetan. Ikastetxe bakoitzean izena emandako pertsona baten edo talde baten parte-hartzea bermatu ondoren, Batzorde Antolatzaileak baloratuko du lehiaketan ikasle edo talde batek baino gehiagok parte hartzeko aukera.

Laster, EuskoSkill-en araudia esteka honetan eskuragarri izango duzu: EuskoSkills 2025 lehiaketaren arauak .

Izena emateko epea: 2024ko azaroaren 11tik 21era arte, biak barne.

Jarraian, EuskoSkills 2025erako proposatutako kategoriak:

EuskoSkills 2025
04-Mekatronika
05-CAD Diseinu Mekanikoa
07-CNC Fresaketa
10-Soldadura 
13-Karrozeria Konpontzea
15-Iturgintza eta Berokuntza
16-Electronika
17-Web Garapena
18-Instalazio Elektrikoak
19-Industria Kontola
24-Ebanisteria
25-Zurgintza
28-Lorezaintza
29-Ile-Apainketa
30-Estetika
31-Modaren Teknologia
33-Automobilaren teknologia
34-Sukaldaritza
35-Jatetxe eta Taberna Zerbitzua
36-Automobilaren Pintura
37-Paisaiaren Lorategintza
38-Hozte eta Aire Girotze Sistemak
39-IKT Sareko Sistemen Administrazioa
41-Arreta Soziosanitarioa
44-Erakusleiho-Apainketa eta Ikusizko Merkaturatzea
47-Okintza
50-3D - Jokoen eta Animazioen Diseinua
53-Cloud Computing
Ibilgailu Astunen Teknologia

Eskaera-inprimakia bete behar da. Bete ondoren, posta elektroniko bat jasoko duzu izena eman duzula baieztatzeko.

Azken aldaketako data: