Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Nola bozkatu behar da? Aurrez aurreko botoa
Nork eman dezake botoa?
Bozka dezakezu 2023ko abenduaren 1ean Egoiliarren Hautesle-erroldan Euskadiko udalerri batean inskribatuta bazaude.
Nola bozkatu?:
Ordutegia: Bozkatzeko ordutegia jarraia izango da, 09:00etatik 20:00etara.
Aurrez aurre bozkatzeko prozedura hau da:
- Zoaz hautesle-erroldako txartelean agertzen diren hauteslekura eta mahaira. Txartel hori zure bizilekura bidaltzen da eta, horretan, zure izena eta abizenak agertzen dira. Era berean, hauteskunde-mahaira joan aurretik, hauteslekuaren barruan ere zerrendak daude, zein mahai dagokizun kontsultatzeko.
- Boto-paperari eta bozketako gutun-azalari dagokienean, bi aukera dauzkazu:
- Etxetik bertatik prestatuta eraman boto-papera bozketako gutun-azalaren barruan.
- Boto-papera hauteslekuan bertan aukeratu eta bozketako gutun-azalean sartu, jarraian mahaian bozkatzeko. Nahi izanez gero, botoa prestatzeko bozketa-kabina erabil dezakezu.
- Hurbildu mahaira eta eman hauteskunde-mahaiko mahaiburuari zure nortasuna egiaztatzen duen jatorrizko dokumentua – NAN, pasaportea edo gidabaimena-, baita bozketako gutun-azala ere.
- Bokalek zure nortasuna eta erroldan zaudela egiaztatuko dute.
- Bozketako gutun-azala mahaiburuari eman behar diozu. Mahaiburuak, jendaurrean gutun-azala ezkutatu gabe, ozenki esango ditu zure izen-abizenak, eta "botoa ematen du" esanez, berriro emango dizu gutun-azala, hautestontzian sar dezazun.
- Botoa eman ondoren, boto-emaileen zerrenda zenbakidunean zure izen-abizenak ondo idatzi diren ala ez ikus dezakezu.
- Zure enpresan botoa ematera joan zarela egiaztatu behar baduzu, egiaztagiri bat eska diezaiokezu mahaiburuari.
Informazio gehiago: ELHL