Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Galderak eta erantzunak. Posta bidezko botoa
Espainiako botoa
Eskaera
Agiriak hautesleei bidaltzeko modua
- Zer helbidera bidaltzen dizkio Hautesle Erroldako Bulegoaren ordezkaritza probintzialak hautesleari posta bidezko botoaren agiriak?
- Zer helbidetara bidaltzen dizkio Hautesle Erroldako Bulegoaren ordezkaritza probintzialak posta bidezko botoaren agiriak beste pertsona baten bitartez eskatu duen hautesle gaixo edo ezinduari?
- Nola bidaltzen dizkie Hautesle Erroldako Bulegoaren ordezkaritza probintzialak hautesleei posta bidezko botoaren agiriak?
- Zer gertatzen da posta bidezko botoaren agiriak jasotzeko hautesleak adierazitako helbidean inor ere ez badago?
Hautesleek posta bidezko botoa hauteskunde-mahaira bidaltzea
- Nola bidaltzen dute hautesleek posta bidezko botoa beren hauteskunde-mahaira?
- Zer zigor ezartzen zaie posta bidezko botoa faltsutzen duten edo arauei men egiten ez dieten pertsonei?
Iraunkorki atzerrian bizi direnak
Iraunkorki atzerrian bizi direnen botoa zenbatzea
- Nork zenbatzen du iraunkorki atzerrian bizi direnen botoa?
- Nola zenbatzen da iraunkorki atzerrian bizi direnen botoa?
- Baliozkoa al da iraunkorki atzerrian bizi direnen botoa baldin eta horrekin batera ez bada atzerrian bizi eta bertan ez dauden egoiliarren erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria bidali?
Aldi baterako atzerrian bizi direnak
- Hautesle-erroldan izena emanda egon behar al da Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan boto mota hori erabili ahal izateko?
- Nork balia dezake posta bidezko botoa?
- Hautesle Erroldako Bulegoak erroldan idatzi badu hautesle jakin batek postaz bozkatuko duela, hautesle horrek Euskadin bozka al dezake?
- Zer egin behar du hautesleak agiriak jaso ondoren?
Espetxeratutako pertsonak
- Posta bidez bozkatzeko eskubidea al dute espetxeratutako pertsonek?
- Nola eskatzen da posta bidezko botoa?
- NANa, pasaportea edo gidabaimena ez daukadanez, zer agiri erabil dezaket posta bidezko eskaria izapidetzeko orduan nire burua identifikatzeko?
- Nori eman behar diot posta bidezko botoaren eskabidea, bete ondoren?
Espainiako botoa
Eskaera
Posta bidezko botoa eskatu ondoren, hauteslekuan bertan botoa eman al dezaket bozketa-egunean?
Ez, Hauteskunde Legeak hori debekatzen du. Gainera, hauteskunde-mahaiak badaki nork eskatu duen posta bidezko botoa, eta zu hauteslekura bertaratzen bazara ere, hauteskunde-mahaiak ez dizu bozkatzen utziko (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoko 73.1 artikulua).
Agiriak hautesleei bidaltzeko modua
Zer helbidera bidaltzen dizkio Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialak hautesleari posta bidezko botoaren agiriak?
Hautesleak posta bidezko botoaren eskabidean zehaztutako helbidera edo, zehaztu ez bada, erroldan ageri den helbidera (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoko 73.2 artikulua).
Zer helbidetara bidaltzen dizkio Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialak posta bidezko botoaren agiriak beste pertsona baten bitartez eskatu duen hautesle gaixo edo ezinduari?
Beti baimendutako pertsonaren helbidera (Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 73.2 artikulua).
Nola bidaltzen dizkie Hautesle Erroldako Bulegoaren ordezkaritza probintzialak hautesleei posta bidezko botoaren agiriak?
Ziurtatutako postaz eta hartu izanaren agiriarekin (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoko 73.2 artikulua).
Zer gertatzen da posta bidezko botoaren agiriak jasotzeko hautesleak adierazitako helbidean inor ere ez badago?
Hauteslea etxean ez badago, postariak ohartarazpen bat utzi beharko du haren gutun-ontzian, posta bidezko botoaren agiriak posta-bulegoan jaso ditzakeela adierazten duena. Agiriak jasotzeko hauteslea bera bertaratu beharko da posta-bulegora, edo baimendutako pertsona bat bidali ahalko du, bere nortasuna kreditatu ondoren (NANarekin) postetxeko langileak postaz botoa emateko agiriak eman diezazkion (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoko 73.2 artikulua).
Hautesleek posta bidezko botoa hauteskunde-mahaira bidaltzea
Nola bidaltzen dute hautesleek posta bidezko botoa beren hauteskunde-mahaira?
Pertsonalki posta ziurtatuz; zerbitzua doanekoa da eta edozein posta-bulegotan egin daiteke. Inoiz ere ez sartu gutun-azal hori postontzi batean (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoko 73.3 artikulua).
Zer zigor ezartzen zaie posta bidezko botoa faltsutzen duten edo arauei men egiten ez dieten pertsonei?
3 hilabete eta urte 1 arteko kartzelarekin eta 6 edo 24 hilabete arteko isunarekin zigor daitezke (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoko 141. artikulua eta 1995eko Zigor Kode berria).
Iraunkorki atzerrian bizi direnak
Iraunkorki atzerrian bizi direnen botoa zenbatzea
Nork zenbatzen du iraunkorki atzerrian bizi direnen botoa?
Dagokion lurralde historikoko hauteskunde-batzordea, hauteskunde-mahaia eratuta (ELHLren 124 bis artikulua).
Nola zenbatzen da iraunkorki atzerrian bizi direnen botoa?
ELHLren 124 bis artikuluaren arabera, zenbaketa orokorraren egunean lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak hauteskunde-mahaia eratzen du goizeko 08:00etan, hautagaitzek izendatutako artekariekin, ordu horretara arte jasotako egonkorki atzerrian bizi diren hautesleen botoak zenbatzeko.
Baliozkoa al da egonkorki atzerrian bizi direnen botoa baldin eta horrekin batera ez bada atzerrian bizi eta bertan ez dauden egoiliarren erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria bidali?
Ez da baliozkoa, Hauteskunde-batzorde zentralaren 1998ko apirilaren 20ko akordioaren arabera.
Aldi baterako atzerrian bizi direnak
Hautesle-erroldan izena emanda egon behar al da Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan boto mota hori erabili ahal izateko?
Bai, Euskadiko egoiliarren hautesle-erroldan.
Nork balia dezake posta bidezko botoa?
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen deialditik hauteskunde-egunera arte aldi baterako atzerrian egongo direnek, baldin eta herrialde hartako kontsulatu edo enbaxadan ez-egoiliar gisa izena emanda badaude.
Hautesle Erroldako Bulegoak erroldan idatzi badu hautesle jakin batek postaz bozkatuko duela, hautesle horrek Euskadin bozka al dezake?
Ez, ezingo du inolaz ere bozkatu Euskadiko hauteskunde-mahai batean.
Zer egin behar du hautesleak agiriak jaso ondoren?
Erroldan inskribatuta dagoela dioen ziurtagiria eta bozketarako gutun-azala (aukeratutako boto-txartela barruan duela) hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azalean sartu eta posta ziurtatuz bidaliko du.
Espetxeratutako pertsonak
Posta bidez bozkatzeko eskubidea al dute espetxeratutako pertsonek?
Bai, baldin eta beren zigorrak ez badu barne hartzen boto-eskubidea ezin baliatu ahal izatea.
Nola eskatzen da posta bidezko botoa?
Espetxe bakoitzeko zuzendaritzak posta-bulegoari galdatuko dio funtzionario bat espetxe horretara bertaratzea, posta bidezko botoa eskatzeko inprimakiak eramatera interesatuek inprimaki horiek bete ditzaten.
NANa, pasaportea edo gidabaimena ez daukadanez, zer agiri erabil dezaket posta bidezko eskaria izapidetzeko orduan nire burua identifikatzeko?
Espetxeratutako pertsona guztiek duten nortasun-agiria nahikoa izango da, baldin eta titularraren argazkia agertzen bada.
Nori eman behar diot posta bidezko botoaren eskabidea, bete ondoren?
Espetxera joango den posta-bulegoko langileari.