Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuko Eredua Ezartzeko Gida Praktikoa
PDF BERTSIOA
AURKEZPENA
Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuko Eredua erreferentziaesparru bat da, non Eusko Jaurlaritzako Sailetako edo Erakunde Autonomoetako antolamenduko unitate bakoitzak bere burua ikus dezakeen, indartu behar diren eremuak identifikatzeko eta, horrela, egokiago erantzuteko gizarteak eskatzen dionari.
Eredua 6 ARDATZETAN dago egituratuta: Estrategia, Zerbitzuak, Pertsonak, Berrikuntzak, Gizartea eta Emaitzak. Era berean, ardatz horiek 24 JARDUN LERROTAN artikulatzen dira eta jardun-lerro bakoitzerako EKINTZA desberdinak espezifikatzen dira; guztira 153, kudeaketa publiko aurreratua garatzeko gauza daitezkeenak.
Gida hau EZ da Ereduaren laburpen bat, ezta haren hurrengo bertsioa ere ez; Ereduak hasierako indarra du oraindik eta, xehetasunez esparrua eta haren eduki guztiak aurkezteko funtzioa betetzen du.
Eusko Jaurlaritzaren hainbat unitate ezartzeko esperientziatik, Eredua ezartzen hasteko Gakotzat 13 elementu nabarmentzen ditu Gidak funtsezko diren 25 alderdi horietatik. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren hainbat unitate ezartzeko esperientziatik, Eredua ezartzen hasteko Gakotzat adierazitako 13 elementu horiek nabarmentzen ditu Gidak funtsezko 25 alderdi. * Ikurrarekin identifikatzen dira 13 elementu gako horiek Gidan zehar.
Laburbilduz, laguntza-dokumentu praktiko bat aurkezten dizuegu, Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuko Ereduaren osagarri izango dena eta haren ezarpena erraztuko duena.
GIDA HONEN ERABILERA
Ez dago ezarritako ordenarik ezartzeko. Logikoa dirudi pentsatzea Estrategia hasiera batean definitzea funtsezkoa izan daitekeela gainerako eremuen oinarriak finkatzeko; baina, Unitatearen berezko zirkunstantziek gomenda dezakete beste jardun-lerro batzuekin hastea, adibidez, aurretik landutakoekin. Unitateak ezarpenean aurrera egin ahala, ikusiko da elementuak akoplatu eta osatu egiten direla.
Ereduaren ezarpena baloratzen ari den Unitateak (*) Aurrerabide lantaldearen, Aurrerabide Klubaren eta Eusko Jaurlaritzaren barruan bide hori hasi diren beste UNITATE batzuen hasierako laguntza eta aholkularitza izango du.
(*)Unitatea: Zuzendaritza, Erakunde Autonomiaduna, Ordezkaritza, Sozietate Publikoa, Agentzia...
FUNTSEZKO 13 ELEMENTUAK eredua ezartzen hasteko
ESTRATEGIA
- Unitatearen INTERES TALDEAK identifikatzea eta kudeatzea *
- Unitatearen URTE ANITZEKO EKINTZA PLANA diseinatzea eta kudeatzea, Gobernu Programatik eta plan estrategiko eta sailetako plan desberdinetatik abiatuta *
- URTEKO KUDEAKETA PLANA diseinatzea eta kudeatzea, kudeaketa aurreratuko sistematika bat ezarriz *
- Unitatearen adierazle nagusien AGINTE TAULA diseinatzea eta kudeatzea *
ZERBITZUAK
- Unitatearen PROZESUEN MAPA identifikatzea *
- FUNTSEZKO PROZESUAK dokumentatzea eta kudeatzea *
- Unitatearen ZERBITZUEN KATALOGOA egitea eta argitaratzea *
- Interes Taldeen BEHARRAK ETA IGURIKIMENAK kudeatzea *
- Unitatearen zerbitzuak erabiltzen dituzten kolektibo garrantzitsuenen GOGOBETETZEA kudeatzea *